Pirritx, Porrotx eta MariMotots: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
144. lerroa:
:Bost urte aurrerago, umeentzat ikuskizunak prestatzeko dinamika horretan, ''Pirrutx'' eta ''Porrotx'' pertsonaiak sortu zituzten. Pirrutxen pertsonaia [[Patxi Sanz]]ek egiten zuen eta Porrotxena [[Joxe Mari Agirretxe]]k. Orduan, ''Takolo, Pirrutx eta Porrotx'' izenarekin sortu zen pailazo taldea eta [[1987]]an eman zuten beraien lehenengo emanaldia [[Lasarte-Oria]]n.<ref>{{erreferentzia|egunkaria=Txintxarri|izenburua=''Takolo' Lasarterako sortu zen, baina Euskal Herri osorako balio du|url=http://txintxarri.eus/elkarrizketak/takolo-lasarteoriarako-sortu-zen-baina-euskal-herri-osorako-balio-zuen-269FF08/}}</ref> Kasete batean lau abesti grabatu zituzten eta ikastetxeetan banatu zituzten haurrek ikas zitzaten. Horrela esketx eta esketx artean denak batera zerbait abesteko.
 
:Agustin irakaslea zen [[Lasarte-Oria]]<nowiki/>n A erdeduan eta Joxe Mari eta Patxi ere haurren eta euskararen bueltan ibiltzen ziren. Pailazo taldea egun baterako sortu zen berez, baina pixkanaka hazten joan ziren. Gabonetan lehenengo emanaldia, euskararen egunean bigarrena eta hirugarrenaean [[Lasarte-Oria]]<nowiki/>tik salto egin zuten [[Usurbil]]<nowiki/>era [[Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea|AEK]]<nowiki/>k eskatuta. Horreka pixkanaka [[Euskal Herria]]<nowiki/>n zabalduz joan ziren.
 
[[Fitxategi:Takolo, Pirrutx eta Porrotx.jpg|500px|thumb|center|''Takolo, Pirrutx eta Porrotx'' [[1992]]an.]]
158. lerroa:
:Lehen diskoa atera eta beraien saioek oinarri musikala beharrezkoa zutela jabetu ziren. Orduan, [[Ordizia]]<nowiki/>ko Musika Eskolako irakaslea, Oneka Garmendia, ezagutu zuten eta beraiekin elkarlanean aritzea proposatu zioten. Honek baietz erantzun eta musika eskolako haurren lagunztarekin ''Beti martxan'' ([[1993]]) eta ''Ongi bizi'' ([[1994]]) diskoak kaleratu zituzten.
 
[[File:Pirrutx eta Porrotx 'Goraintzi' saioan.jpg|250px|thumb|''Pirrutx'' (neska) eta ''Porrotx'' [[Euskal Telebista|ETB]]ko ''Goraintzi'' saioan [[1995]]ean.]]
 
:Oneka askotan haserretu egiten zen pailazoekin, izan ere, garai hartan dena presaka egiten zuten eta hiru aste lehenago pasatzen zizkioten haurrek ikasi beharreko kantak. Hamabost abesti inguru ikasi behar izaten zituzten hiru astetan, gero diskoa grabatzeko. Haurrek egun osoa estudioan ematen zuten eta neka-neka eginda amaizten zuten. Hala ere, denek hurrengo urtean bueltatu nahi izaten zuten.