Vietnamgo historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
78. lerroa:
[[1976]]ko uztailean, iparraldeak eta hegoaldeak Vietnamgo Errepublika Sozialista eratu zuten, eta [[Ton Duc Than]] izan zen lehenengo [[lehendakari]]a. Nazio askok berehala ezagutu zuten estatu berria. Egin beharreko lana, ordea, handia zen. Oinarri ezberdineko bi sistema ekonomiko adostu beharra zegoen, eta gerraren ondorioei aurre egin behar zitzaien: Saigonen 500.000 pertsona lanik gabe zeuden, eta [[laborantza]]-lurretara itzuli behar zuten, bonbardaketak deseginik ziren lurraldeetara hain zuzen; amerikarrak erretiratu ondoren, 300.000 prostituta geratu ziren, eta droga gogorren mendekotasunak jotako 20.000 lagun inguru. Gerra ondoren, milioi inguru pertsonak ihes egin zuen, aurreko erregimenarekin zerikusia zutenen eta erdi-mailako gizarte-klaseetako pertsonen artean. Auzo-herriekiko harremanei dagokienez, 1978ko abenduan, [[SESB]]en eta [[Txina]]ren arteko etsaigoaren ondorioz, Vietnamgo gudarosteak [[Kanbodia]]ri eraso zion, eta, Txinaren laguntza zuen [[Khmer Gorriak|khmer gorrien]] gobernuaren ordez, beren aldeko gobernua ezarri zuen aginpidean. Ekintza horren ondorioz, 1979ko otsailaren 17an Txinaren erasoa jasan behar izan zuen. Vietnamek bere tropa guztiak Kanbodiatik atera zituenean (1989ko iraila), itun bat sinatu zuen 1990ean Txinarekin zuen gatazkari amaia emateko. 1992an [[konstituzio]] berria onartu zen Vietnamen. Konstituzio berri hark aukera ematen zuen hauteskundeetan hautagai independenteak aurkezteko. Hala eta guztiz ere, urte hartako hauteskundeetara aurkeztu ziren hautagaien % 90 Alderdi Komunistako kide ziren.
 
1992an, Estatu Batuetako senatari-batzorde batek Vietnam bisitatu zuen 2.000 gerra-presoei buruz hitz egiteko. Pribatizazio-neurriek eta atzerriko inbertsioen liberalizazioak BPGa % 8,3 igotzea ekarri zuen. 1993 eta 1994. urteetarako gobernuak hazkunde hori % 8 eta % 9 izango zela, hurrenez hurren, aurreikusten zuen. Garai horretan Vietnamgo kanpo-[[ekonomia]] bi gairen mende zegoen: [[arroz]]a eta, maila apalagoan, [[petrolio]]a. Arrozaren ekoizpenaren igoerak onurak ekarri zizkion batez ere hegoaldeari, eta, aldi berean, nabarmendu egiten zituen Vietnam hegoaldearen eta iparraldearen arteko desberdintasunak. 1993. urtean [[langabezi]]a % 30era iritsi zen, eta [[kontrabando]]a gorantz zihoan. Estatu Batuen [[boikot]]a 1993an hasi zen desagertzen, Senatuko batzorde batek azaldu zuenean Vietnamen ez zegoela preso estatubatuar soldadurik. 1994ko otsailean, 19 urte igaro ondoren, [[Bill Clinton|Clinton]]ek merkataritza-blokeoaren amaiera iragarri zuen. Alderdi Komunistak gogor egiten zion kontra politikaren eta ekonomiaren liberalizazioari. Vietnam eta Estatu Batuen artean 1995. urteaz geroztik hasi ziren harreman [[diplomatiko]]ak. Harreman haien ondoren, askok uste zuten Estatu Batuetako enpresa asko berehala joango zirela Vietnamera inbertsioak egitera, baina ez zen horrenbestekoa izan, zain baitzeuden Vietnamgo ekonomia noiz liberalizatzen zen.
 
[[1997]]an, Asiako diru-krisia Vietnamera iritsi zen. 1997an, [[Tran Duc Luong]] lehendakari eta [[Phan Van Khai]] lehen ministro hautatu zituzten. 1998an, lehorteak 7 mila kafe-sail hondatu zituen, eta beste 40 mila galtzeko zorian utzi. 1999an, [[uholde]]ek kalte latzak eragin zituzten ekonomian. [[Ustelkeri]]a gero eta gehiago zabaldu zen, eta, 1998an, arazo nazionaltzat aitortu zuten agintariek; hiru [[funtzionario]] hil zituen gobernuak, ustelkeria egotzita, eta hainbat ministro eta goi-mailako kargu dimisioa ematera behartu zituzten. 2000n eta 2001ean, hainbat hitzarmen sinatu ziren Vietnamen eta Estatu Batuen artean. 2002an, 59 epaiketatan ehunka lagun eta erakunde epaitu zituzten bankuetan iruzurra egiteagatik. 2002ko uztailean, Tran Duc Luong berriz aukeratu zuten lehendakari eta Phan Van Khai, berriz, lehen ministro. [[2004]]an, [[hegazti-gripe]]a zeritzan gaixotasun baten pandemia bat izan zen Vietnamen, baina urte horretan bertan indargabetu zuten gaixotasuna. 2005ean, gerra bukatu izanaren 30. urteurrena ospatu zuten. Phan Van Kahi lehen ministroa aurrenekoz joan zen Estatu Batuetara bisita ofizialean. 2006an, legebiltzarrak ikerketa sakon bat egin zuen hainbat ministeriotako ustelkeria argitzeko, eta, azkenean, lehen ministroak eta goi-mailako beste kargudun batzuek dimisioa eman behar izan zuten. [[2007]]an, [[Nguyen Tan Dung]] lehen ministro berriak gobernua eraberritu zuen.