Vietnamgo historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
63. lerroa:
=== Vietnamdartzea ===
 
Estatu Batuetan 1965etik aurrera geroz eta jende gehiagok azaltzen zuen gerraren aurkako iritzia, batez ere ikasleen artean. 1968an, Nixon lehendakari hautatua izan ondoren, Estatu Batuetako agintari berriek vietnamdartzea deitu estrategia berria abiatu zuten: beren tropak gutxitzen hasi ziren arian-arian eta, aldi berean, Saigongo erregimenari erabateko laguntza ekonomikoa zein militarra ematen zioten. FNLk 1969ko ekainean Behin-Behineko Iraultza Gobernua sortu zuen. 1969ko abuztuan, Washington eta Hanoi isilpeko negoziaketan hasi ziren Parisen, [[H. Kissinger]] eta [[Le Duc Tho]] ordezkari nagusiak zirela. Aldi berean, ordea, Estatu Batuek bere aire-indar guztia erabili zuten oinezko tropen murrizketa orekatzearren eta Ho Chi Minh pista deitua (iparraldetik hegoalderako laguntza bideratzen zuena) hondatzearren. Xede horretan, [[CIA]]k [[Kanbodia]]n sustaturiko estatu-kolpeak [[SihanuSihanuk]]k neutralista eraitsi zuen (1970eko martxoa), eta, ondoren, hegoaldeko [[gudaroste]]a amerikarrekin batera sartu zen herrialde hartan; antzeko ekintza egin zuten [[Laos]]en (1971ko martxoa). Ahalegin horiek guztiek ez zuten inolako garaipen garbirik ekarri; aitzitik, etsai guztien batasuna ekarri zuen (Ipar Vietnam, [[FLN]], [[Patet Lao]], Kanbodiako gerrilla). Borrokatokiak ugaldu ziren, eta herri-gudarostea zenbait lurralde estrategikoz nagusitu zen: [[Mekong]] haraneko goi-eskualdeak, Kanbodiako iparraldea, etab. Negoziaketan, Estatu Batuek uko egin zioten [[Hanoi]]k eta Behin-Behineko Iraultza Gobernuak aurkezturiko bake-planari, [[Van Thieu]]ren dimisioa eta nazio-akordiorako gobernua eskatzen baitzituzten (1971ko ekaina-uztaila).
 
=== 1972ko ofentsiba orokorra ===