Guardia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
158. lerroa:
:Espazioaren banaketa iparraldeko eta hegoaldeko ertzetan dauden gotorleku-elizen inguruan dago egina. Erdiko kalea da Kale Nagusia, eta horren inguruan mendixkaren topografiari eusten dioten beste kale perimetralak daude, aldeetan kurbatzen direnak (Paganos, Santa Engracia eta jadanik desagertua dagoen horren luzapena, San Juan). Erdi Aroko tipologia gordetzen duten zeharkako kantoiak mozten dituzte horiek (batez ere Esquide eta Castillo kalea).
 
:Guardia herriaren Erdi Aroko hirigintzak garbi mugatzen zituen hiriaren hainbat eremu funtzio berezitarako. Iparraldearen funtzio garrantzitsuena herria babestea zen, horretarako zeuden [[gaztelu]]a eta gotorleku-eliza. Hego-ekialdean juduen auzoa zegoen, inguruan harresiaren hego eta ekialdeko zatiak, Kale Nagusia (mendebaldean) eta plaza eta [[San Joan eliza (Guardia)|San Joan eliza]] (iparraldean). Beste hiri-eremuan biltzen zen jenderik gehiena, gizarte mailaren arabera hiru kaletan banatuta, honelaxe: Kale Nagusian jauntxoak, elizatik eta udal erakundeetatik hurbil. Paganosen merkatariak eta burgesak eta Esquide kalean eta beste kantoietan herri xehea.
 
* [[Ysios upategia]], [[Santiago Calatrava]] arkitektoarena.