Alderdi Konstituzionalista Demokrata: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Historia: barne lotura zuzenketa
5. lerroa:
Kadeteek [[tsar]]ismoarekin itunak egitearen alde egin zuten eta guda inperialista bultzatu zuten. [[Otsaileko Iraultza]] burgesak tsarra uzkaili ostean, [[burgesia]] handi ustez “demokratikoaren” ordezkari gisa, hitzez otsaileko iraultza babestera beharturik aurkitu baziren ere, finez, [[errepublika]] berriaren aurka konspiratzen zuten. [[Errusiako Behin-behineko Gobernua]]ren, burgesaren, sostengu nagusietako bat izan zen: halaxe, bere [[politika]], [[langile]]en aurkako [[errepresio]]an, lurjabeen [[lur]]rak banatzen zituzten nekazariak jazartzean, [[Sobiet]]en aurkako probokazioak eta mehatxuak burutzean (hauen deuseztea eskatzen zuten) eta guda inperialistan kosta ala kosta jarraitzean oinarritzen zen<ref name=''aa''></ref>.
 
[[Otsaileko Iraultza]]z geroztik, Errusiako alderdirik atzerakoiena eta eskuindarrena izan zen. Irailean [[Lavr Kornilov|Kornilov]]en [[estatu-kolpe]]a babestu zuten. [[Urriko Iraultza]] Sozialistaren etsai porrokatuak izan ziren eta Guda Zibilean [[Armada Zuria]]ren zutabe politiko nagusia izan ziren<ref name=''aa''></ref>.
 
Alderdi honen burua [[Pavel Miliukov]] (1917eko otsailetik apirilera Kanpo Arazoetarako ministroa) zen, eta beste militante ezagun batzuk [[Georgi Lvov]] (1917ko otsailetik uztailera Errusiako lehen ministro), [[Aleksandr Konovalov]], [[Nikolai Nekrasov]] (1917ko uztailetik urrira Gobernuburu-orde), [[Vasili Maklakov]], [[Andrei Xingariov]] ([[1917]]eko martxo eta apiril artean Elikadura ministro, 1917eko maiatza eta uztail artean Finantza ministro); [[Fiodor Kokoxkin]] eta [[Fiodor Roditxev]] izan ziren<ref name=''aa''></ref>.