Jose Ramon Soroiz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Zuzenketa txikia
2. lerroa:
'''Jose Ramon Soroiz Ormazabal''' ([[Legorreta]], [[1951]] - ) euskal aktorea da. [[Telebista]], [[zinema]] eta [[antzerki]]gintza jorratu ditu Soroizek bere ibilbide emankorrean, kasurik gehienetan komedia landuz. Antzerkiari dagokionez Tanttaka taldearekin aritu da gehienbat, eta hauexek dira taularatu dituen lanik garrantzitsuenak: ''Agur Eire, agur'' (1988), ''Ama begira zazu'' eta ''Dakota'' (1998), ''El florido pensil'' (1996), ''Novecento: Ozeanoko pianista'' (2000).
 
Zinemagintzari dagokionez ''Ke arteko egunak'' (1989), ''Vacas'' (1991) eta ''Maité'' (1994) filmak aipa daitezke. Telebistari dagokionez, berak sortu ditu azken urteotan Euskal Telebistak izan dituen pertsonaiarik ezagun eta esanguratsuenak, besteak beste, ''Bi eta bat''eko Joxe Lontxo (1991tik aurrera) edota 1995etik 1997ra eman zen ''Jaun eta Jabe'' telesaileko Joxantonio lehendakaria. Euskal Telebistak emandako ''Goenkale'' (19961994), ''Maité'' (1998) eta ''Ertzainak'' (1999) telesailetan ere rol garrantzitsuak izan ditu, eta Espainiako telebistan ere parte hartu du, besteak beste, ''Policías'' telesailean.
 
Telebistarako lanik gehienetan alde komikoa landu badu ere, argi utzi du Soroizek hori baino erregistro askoz ere zabalagoko aktorea dela.