Ireki menu nagusia

Aldaketak

47.539 bytes added, Duela 2 urte
t
85.86.185.62 wikilariaren aldaketak ezabatuz, HakanIST wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
{{Espainiako udalerri infotaula
| izena = Madril
| bandera = Bandera de Madrid.svg
| armarria = Escudo de Madrid.svg
| nongo = Madrilgo
| ofiziala = Madrid
| erkidegoa = Madrilgo Erkidegoa
| probintzia = Madril
| eskualdea = [[Madrilgo metropoli eremua]]
| postakodea = 28001 - 28080
| irudia = CollageMadrid.jpg
| irudiaren testua = <small>Goikoaldean: [[AZCA]] eta [[CTBA]] negozioguneen ikuspegia; Erdialdeko ezkerraldean, [[Alcalá kalea]] eta [[Metropolis eraikina]]; Erdialdeko eskuinaldean: [[Madrilgo udaletxea]], [[Zibeles plaza]]n; Behealdean: [[Madrilgo Errege Jauregia]] eta [[La Almudena katedrala|Almudena katedrala]].</small>
| kokapena = kokapenmapa
| kodea = ES-M
| dn = 40
| mn = 24
| sn = 55
| de = 3
| me = 42
| se = 26
| N = N
| W = W
| nora = Madrila
| altuera = 667
| biztanleria = 3207247
| urtea = 2013
| azalera = 605.77
| sorrera = [[IX. mendea]]n
| herritar = madrildar
| alkatea = [[Manuela Carmena]] ([[Ahora Madrid]])
| web = http://www.munimadrid.es
| oharrak =
}}
'''Madril'''<ref name="Euskaltzaindia">{{erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua=38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak}}</ref><ref>{{erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0032.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]| data= 2006-10-27|izenburua= Espainiako Erresumako Autonomia-Erkidegoen, Probintzien eta Probintzia-Hiriburuen izenak}}</ref> ([[gaztelania]]z eta ofizialki: ''Madrid'', {{IPA|maˈðɾið}} ahoskatua) [[Espainia]]ko eta [[Madrilgo Erkidegoa|Madrilgo Erkidegoko]] hiriburua eta hiri nagusia da, [[Iberiar penintsula]]ren erdialdean dagoena. [[2011]]ko biztanle-erroldaren arabera 3.293.601 biztanle ditu<ref name="ine">{{Erreferentzia|izenburua= Instituto nacional de Estadística|url=http://www.ine.es/nomen2/index.do?accion=busquedaDesdeHome&nombrePoblacion=Madrid&x=0&y=0}}</ref> (6.543.031 [[Madrilgo metropoli eremua|Madrilgo metropolitar gune]] osoan). Honenbestez, [[Europar Batasuna|Europar Batasuneko]] hirugarren metropoli-barrutirik handiena osatzen du Madrilek<ref>{{erreferentzia|url=http://www.demographia.com/db-worldua.pdf|izenburua=World Urban Areas: Population & Density|egilea=Wendell Cox}}</ref><ref>{{erreferentzia|egilea=[[Eurostat]]|url=http://www.urbanaudit.org/DataAccessed.aspx|izenburua=Urban Audit database|urtea=2004}}</ref>.
 
Madril [[Espainiako Gobernua]]ren eta [[Espainiako Gorteak|Gorteen]] egoitza da, baita Administrazio Zentralaren eta Estatuaren erakundeen bilgunea. Ekonomikoki, finantza eta industria gune garrantzitsua da Madril, enpresa nazional eta mundu mailako enpresa askoren egoitza baita. Estatu mailan, berebiziko garrantzia du kultur arloan, bertan baitaude Pradoko Museoa, Thyssen-Bornemisza eta Reina Sofía museoak<ref>{{erreferentzia|egilea=The Art News Paper|izenburua=TOTAL ART MUSEUM NUMBERS|urtea=2012|url=http://www.theartnewspaper.com/attfig/attfig11.pdf}}</ref>.
 
== Geografia ==
=== Kokapena ===
Madril erdialdeko [[Iberiar penintsula|Iberiar Penintsulan]] dago, bere [[lekuko muino]]a den [[Cerro de los Ángeles]]tik kilometro gutxietara. Hiriko koordenadak {{coord|40|26|N|3|41|W|type:city|display=inline}} dira eta batez besteko altuera 667 metrokoa da, [[Europa]]ko hiriburu altuenetariko bat izanik.
 
Geografiko eta meteorologikoki hegoaldeko [[Iberiar goi-lautada]]n dago, [[Guadarramako mendilerroa|Guadarramako mendilerrotik]] kilometro batzuk hegoalderantz.
 
=== Hidrografia ===
Hidrografikoki, [[Tajo]]aren arroan dago. Hiriko ibai nagusia [[Manzanares (ibaia)|Manzanares]] da, El Pardo inguruan izen bereko urtegian Madrilen sartzen dena. Ibai honen zenbait ibaiadarrek ere hiria zeharkatzen dute, Meaques edo Leganitos tartean. Gainera, [[Jarama]]ren ibaiadarrak diren Moraleja, de la Vega, Valdelamasa edo Viñuelas errekek edo [[Guadarrama (ibaia)|Guadarramaren]] ibaiadarra den Cedrón errekak udalerria ere zeharkatzen dute.
 
=== Klima ===
Madrilgo klimak [[klima kontinental]] eta [[klima mediterraneo]] nahasten ditu, hiriko ezaugarrien eragina jasan ondoren. Bataz besteko tenperatura 14,5&nbsp;°C-koa da.
 
Neguak hotzak dira, bataz besteko tenperatura 4-5&nbsp;°C-koa, sarritan izozteak dituztenak. Udak, berriz, beroak dira eta bataz besteko tenperatura 24&nbsp;°C-koa izanik, nahiz eta batzutan 35&nbsp;°C-koak baino altuagoak ere izan. Oszilazio termikoa handiagoa da periferian erdialdean baino, gizakien eragina zela eta. Urtean 400&nbsp;mm-ko baino prezipitazio handiagoak dituzte, ekainetik irailera hilabete lehorragoak izanik.<ref>[[Meteorologiako Estatu Agentzia|AEMET]]: [http://www.aemet.es/es/web/serviciosclimaticos/datosclimatologicos/valoresclimatologicos?l=3195&k=mad Madrid], [http://www.aemet.es/es/web/serviciosclimaticos/datosclimatologicos/valoresclimatologicos?l=3129&k=mad Madrid-Aeropuerto]</ref>
{{Klima
|location= Madril, [[Retiroko lorategiak]]
|metric first= Y
|single line= Y
|Jan high C= 9.7
|Feb high C= 12.0
|Mar high C= 15.7
|Apr high C= 17.5
|May high C= 21.4
|Jun high C= 26.9
|Jul high C= 31.2
|Aug high C= 30.7
|Sep high C= 26.0
|Oct high C= 19.0
|Nov high C= 13.4
|Dec high C= 10.1
|year high C= 19.4
|Jan mean C= 6.2
|Feb mean C= 7.9
|Mar mean C= 10.7
|Apr mean C= 12.4
|May mean C= 16.1
|Jun mean C= 21.0
|Jul mean C= 24.8
|Aug mean C= 24.5
|Sep mean C= 20.5
|Oct mean C= 14.6
|Nov mean C= 9.7
|Dec mean C= 7.0
|year mean C= 14.6
|Jan low C= 2.6
|Feb low C= 3.7
|Mar low C= 5.6
|Apr low C= 7.2
|May low C= 10.7
|Jun low C= 15.1
|Jul low C= 18.4
|Aug low C= 18.2
|Sep low C= 15.0
|Oct low C= 10.2
|Nov low C= 6.0
|Dec low C= 3.8
|year low C= 9.7
|Jan precipitation mm= 37
|Feb precipitation mm= 35
|Mar precipitation mm= 26
|Apr precipitation mm= 47
|May precipitation mm= 52
|Jun precipitation mm= 25
|Jul precipitation mm= 15
|Aug precipitation mm= 10
|Sep precipitation mm= 28
|Oct precipitation mm= 49
|Nov precipitation mm= 56
|Dec precipitation mm= 56
|year precipitation mm= 436
|Jan precipitation days= 6
|Feb precipitation days= 6
|Mar precipitation days= 5
|Apr precipitation days= 7
|May precipitation days= 8
|Jun precipitation days= 4
|Jul precipitation days= 2
|Aug precipitation days= 2
|Sep precipitation days= 3
|Oct precipitation days= 6
|Nov precipitation days= 6
|Dec precipitation days= 7
|year precipitation days= 63
|unit precipitation days= 1&nbsp;mm
|Jan sun= 148
|Feb sun= 157
|Mar sun= 214
|Apr sun= 231
|May sun= 272
|Jun sun= 310
|Jul sun= 359
|Aug sun= 335
|Sep sun= 261
|Oct sun= 198
|Nov sun= 157
|Dec sun= 124
|year sun= 2769
|source 1= [[Meteorologiako Estatu Agentzia|Agencia Estatal de Meteorología]]<ref name=AEMet>{{erreferentzia
|url=http://www.aemet.es/en/serviciosclimaticos/datosclimatologicos/valoresclimatologicos?l=3195&k=mad
|izenburua= Standard Climate Values, Madrid.
|egilea= AEMET}}</ref>
|date=August 2010}}
{{Klima
|location= [[Madril-Barajas aireportua]], hiriaren erdigunetik 9 kilometrora
|metric first= Y
|single line= Y
|Jan high C= 10.6
|Feb high C= 12.9
|Mar high C= 16.3
|Apr high C= 18.0
|May high C= 22.3
|Jun high C= 28.2
|Jul high C= 33.0
|Aug high C= 32.4
|Sep high C= 27.6
|Oct high C= 20.6
|Nov high C= 14.7
|Dec high C= 11.0
|year high C= 20.6
|Jan mean C= 5.4
|Feb mean C= 7.2
|Mar mean C= 9.8
|Apr mean C= 11.7
|May mean C= 15.6
|Jun mean C= 20.7
|Jul mean C= 24.5
|Aug mean C= 24.2
|Sep mean C= 20.2
|Oct mean C= 14.4
|Nov mean C= 9.2
|Dec mean C= 6.4
|year mean C= 14.1
|Jan low C= 0.3
|Feb low C= 1.5
|Mar low C= 3.2
|Apr low C= 5.4
|May low C= 8.4
|Jun low C= 13.0
|Jul low C= 16.1
|Aug low C= 16.0
|Sep low C= 12.7
|Oct low C= 8.3
|Nov low C= 3.8
|Dec low C= 1.8
|year low C= 7.6
|Jan precipitation mm= 33
|Feb precipitation mm= 34
|Mar precipitation mm= 23
|Apr precipitation mm= 39
|May precipitation mm= 47
|Jun precipitation mm= 26
|Jul precipitation mm= 11
|Aug precipitation mm= 12
|Sep precipitation mm= 24
|Oct precipitation mm= 39
|Nov precipitation mm= 48
|Dec precipitation mm= 48
|year precipitation mm= 386
|Jan precipitation days= 6
|Feb precipitation days= 5
|Mar precipitation days= 4
|Apr precipitation days= 6
|May precipitation days= 7
|Jun precipitation days= 4
|Jul precipitation days= 2
|Aug precipitation days= 2
|Sep precipitation days= 3
|Oct precipitation days= 6
|Nov precipitation days= 6
|Dec precipitation days= 7
|year precipitation days= 58
|unit precipitation days= 1&nbsp;mm
|Jan sun= 140
|Feb sun= 164
|Mar sun= 221
|Apr sun= 219
|May sun= 256
|Jun sun= 299
|Jul sun= 344
|Aug sun= 328
|Sep sun= 252
|Oct sun= 198
|Nov sun= 155
|Dec sun= 115
|year sun= 2658
|source 1= [[Meteorologiako Estatu Agentzia|Agencia Estatal de Meteorología]]<ref>{{erreferentzia
|url=http://www.aemet.es/en/serviciosclimaticos/datosclimatologicos/valoresclimatologicos?l=3129&k=mad
|izenburua= Standard Climate Values, Madrid Aeropuerto.
|egilea=AEMET
}}</ref>
|date=Nov 2011}}
 
== Historia ==
Hiriaren jatorria zehatzeke dago, hilobi [[bisigodo]]ak eta aurreerromatar aztarnategiak (zeltar ''[[carpetani]]'') topatu dituztelako. Madrilgo hiria [[musulman]]ek sortu zuten [[IX. mendea]]n ([[arabiera]]z: مجريط ''Maǧrīţ''), ''Matrice'' izeneko ''[[vicus]]'' bisigodoa zegoen tokian.<ref>{{erreferentzia|url=http://elmadridmedieval.jmcastellanos.com/Pagina%20Historia/Precristiano.htm|izenburua=El Madrid precristiano}}</ref><ref>{{erreferentzia|url=http://www.madridhistorico.com/seccion5_historia/index_crecimiento_medieval.php?idmapa=15&id=1|izenburua=Historia de Madrid|egilea=Madrid histórico}}</ref> [[Mohamed I.a Kordobakoa|Mohamed I.a]] emirrak ibaiaren ondoan (non egun [[Madrilgo Errege Jauregia]] dagoen) gotorleku bat eraiki zuen, Guadarramako mendilerroa kontrolatzeko eta iparraldeko erresumetara zihoazen razziek geltoki bat izan zezaten<ref>{{erreferentzia|izenburua = Madrid islámico|url = http://www.nova.es/~jlb/mad_es08.htm}}</ref>. 1023 eta 1030 artean, ''Maǧrīţ'' Santaverreko Banu Dhi l-Nun leinuaren eskuetan zegoen, Toledoko [[taifa]] gobernatzen zuena.
 
[[1083]]an [[Alfontso VI.a Gaztelakoa|Alfontso VI.a Leon eta Gaztelakoak]] hiria konkistatu zuen. 1123an [[hiribildu]] izendatu zuten eta kontzeju bilakatu zen (''Comunidad de Villa y Tierra''). 1188an lehendabizikoz Gaztelako Gorteetan parte hartu zuen eta 1202an [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa|Alfontso VIII.ak]] lehenengo forua eman zion.
 
1520an [[Karlos Habsburgokoa|Karlos I.a]] ailegatu baino lehen, [[Gaztelako Komunitateen Gerra]]n, Juan de Zapatak zuzendua komuneroen alde egin zuen<ref>{{erreferentzia|izenburua = Comuneros de Castella|url = http://www.revcyl.com/reportajes/Comuneros%20de%20Castilla.html}}</ref> baina, [[Villalarreko gudua]] eta gero, erregearen gudarosteek hartua izan zen. [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe II.ak]] aukeratu zuen [[Espainiako Gorteak|Gorteen]] egoitza izateko [[1561]]ean. Orduz geroztik, bere horretan jarraitu du, [[1601]]. eta [[1606]]. urteen arteko epe laburrean izan ezik, [[Valladolid]]a aldatu baitzuten orduan hiriburutza. Bestalde, [[Espainiako Gerra Zibila|Gerra Zibilean]] zehar, Espainiako gobernua [[Valentzia]]ra aldatu zen lehenengo, eta [[Bartzelona]]ra ondoren. Hala ere, gerra bukatu zenean Madrilek hartu zuen berriz lekukoa, eta horrela mantendu da gaur egun arte
 
[[Madrilgo hitzarmenak]] [[1616]]an egin ziren lehen aldiz. Espainiako [[Karlos Habsburgokoa|Karlos V.aren]] eta Frantziako [[Frantzisko I.a]]ren arteko hitzarmena izan zen (1616ko urtarrilaren 14). Frantziako erregea Espainiako enperadorearen eskuetan zegoen Madrilen, Paviako borrokaren ondoren. Hitzarmen honen bidez Frantziako erregeak Burgundiako dukerria emango zuela, Italiari eta Flandesko Jaurgoari buruz zituen asmoak baztertuko zituela eta Leonorrekin, Karlos V.aren arrebarekin, ezkonduko zela agindu zuen. Hala ere, askatu zutenean ez zituen akordioak onartu eta hitzarmena indarrik gabe geratu zen.
 
Madrilgo bigarren hitzarmenak 1621ean egin ziren. Espainiako Gortearen eta Frantziako eta Vatikanoko ordezkarien artean sinatutako akordioa. Hitzarmen horren bidez Grisoietako Errepublika Valtelina izenekoaz jabetu zen berriro (1621eko apirilaren 26). Ez zen bete hitzarmen honetan erabakitakoa.
 
Hiriburu bilakatu zenetik, Madrilgo biztanleriak hasi eta hasi egin du eta 1625ean harresiak bota zituzten, jadanik gaindituak zituztelako. [[Espainiako Ondorengotza Gerra]]n [[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe V.aren]] hiriburua izan zen eta, austriarren aldekoek bitan hartu zuten, 1706an eta 1710ean hain zuzen ere<ref>{{erreferentzia|izena1= Carlos E. |abizena1= Corona Barratech |izena2= José A. |abizena2= Armillas Vicente |url=http://books.google.cat/books?id=wLNVAv7N-_YC&pg=PA254&dq=madrid+1710+carlos&hl=ca&ei=J46nTMqdDM6ZOpnb7JkM&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=4&ved=0CDMQ6AEwAw#v=onepage&q=madrid%201710%20carlos&f=false |izenburua= La España de las reformas: hasta el final del reinado de Carlos IV |liburukia= 2| orrialdea= 254}}</ref>.
 
[[1721]]ean, Madrilgo azken hitzarmena gertatu zen. Espainiaren, Frantziaren eta Ingalaterraren artean egindako hitzarmena, Utrecht, Baden eta Londreseko hitzarmenak bateratzen zituena. Hitzarmen honen asmoa Espainiaren eta Erresuma Batuko Inperioaren arteko arazoak konpontzea zen.
 
Borboitarrek Erdi Aroko hiria berreraiki zuten eta [[Francesco Sabatini]], [[Ventura Rodríguez]] edo [[Juan de Villanueva]] bezalako arkitektoei esker, 1755erako [[Karlos III.a Espainiakoa|Karlos III.ak]] europar hiriburu neoklasikoa zuen. Madrildarrek, berriz, ez ziren kontent eta 1766an [[Esquilacheren aurkako matxinada]] piztu zen.
 
Borboitarrek artisautza babestu zuten, XIX. mendearen erditik aurrera industria bilakatu eta Espainiako ekonomiaren eragile bihurtu zen (kimika, metalurgia, elektronika, farmazeutikoa). Hala ere, XX. mendearen hasieran Madril hiri modernoarena baino herri txikiaren irudia zuen. Lehenengo herenean biztanleria bikoiztu eta 950.000 biztanle izatera ailegatu zen. Las Ventas, Tetuán edo El Carmen bezalako aldiri berriak langileen etxeez bete ziren, [[erdi-mailako klase]]rako [[zabalgune]] bat eraiki zuten bitartean.<ref>[http://www.madrid.es/portales/munimadrid/es/Inicio/Ayuntamiento/Un-paseo-por-su-historia/La-ciudad-desde-la-llegada-de-la-Corte/El-Madrid-liberal?vgnextfmt=default&vgnextoid=311b9ad2a7898110VgnVCM2000000c205a0aRCRD&vgnextchannel=94321cf0ceca8110VgnVCM1000000b205a0aRCRD www.madrid.es: Un paseo por su historia]</ref>
 
[[Espainiako Bigarren Errepublika]] [[Puerta del Sol]]en aldarrikatu zuten eta [[Espainiako Gerra Zibila|Gerra Zibila]] piztean legitimitatearen alde egin zuen. Hori zela eta, 1936 eta 1939 artean [[Madrilgo gudua|setioa]] jasan zuen<ref>{{erreferentzia|abizena= Martínez Reverte |izena= Jorge |izenburua= La batalla de Madrid |urtea=2007 |argitaletxea= Colección Booket |isbn= 978-84-8432-871-1}}</ref>. [[Frankismo]]an barneko immigrazioak hiriaren biztanleria handitu zuen, [[bizitoki informal|txabolismo]] sortuz.
 
1983an [[Madrilgo Erkidegoa]] sortu zutenean, bere hiriburu izendatu zuten. Harrezkero, hiriak bere etengabeko hazkunde ekonomikoari ekin zion baina une latzak ere jasan zituen: 2004an [[2004ko martxoaren 11ko atentatuak|Madrilgo aldirikoen tren sareko 4 trenetan egindako eraso terroristak izan ziren]], Europako historian handienak izan zirenak<ref>[http://www.iiss.org/conferences/counter-terrorism-series/islam-and-terrorism International Institute for Strategic Studies]</ref>.
 
== Demografia ==
=== Biztanleria ===
{| border="2" cellpadding="2" cellspacing="0" style="float:left; margin:0 1em 0 0; background: #f9f9f9; border: 1px #aaa solid; border-collapse: collapse; font-size: 95%;"
! colspan="4" align="center" | '''1897 - 2005 Bilakaera'''
|- align="center"
| '''''Urtea'''''
| '''''Udalerria'''''
| '''''Probintzia'''''
| '''''Portzentaia'''''
|- align="right"
| 1897
| 542.739
| 730.807
| 74,27
|- align="right"
| 1900
| 575.675
| 773.011
| 74,47
|- align="right"
| 1910
| 614.322
| 831.254
| 73,90
|- align="right"
| 1920
| 823.711
| 1.048.908
| 78,53
|- align="right"
| 1930
| 1.041.767
| 1.290.445
| 80,73
|- align="right"
| 1940
| 1.322.835
| 1.574.134
| 84,04
|- align="right"
| 1950
| 1.553.338
| 1.823.418
| 85,19
|- align="right"
| 1960
| 2.177.123
| 2.510.217
| 86,73
|- align="right"
| 1965
| 2.793.510
| 3.278.068
| 85,22
|- align="right"
| 1970
| 3.120.941
| 3.761.348
| 82,97
|- align="right"
| 1975
| 3.228.057
| 4.319.904
| 74,73
|- align="right"
| 1981
| 3.158.818
| 4.686.895
| 67,40
|- align="right"
| 1986
| 3.058.812
| 4.780.572
| 63,98
|- align="right"
| 1991
| 3.010.492
| 4.647.555
| 64,78
|- align="right"
| 1996
| 2.866.850
| 5.022.289
| 57,08
|- align="right"
| 2001
| 2.938.723
| 5.423.384
| 54,19
|- align="right"
| 2004
| 3.099.834
| 5.804.829
| 53,40
|- align="right"
| 2005
| 3.155.359
| 5.964.143
| 52,90
|}
 
Madrilgo biztanleriak gorakada nabarmena izan du hiriburu izendatu zutenetik. Hazkunde horrek izandako garairik aipagarriena [[1940]]. eta [[1970]]. urte bitartekoa izan zen, barne-immigrazioaren gorakadaren ondorioz. [[1970eko hamarkada]]ren ondoren, ordea, hazkunde horrek behera egin zuen, biztanleria jaisten ere hasi zela, baina [[1995]]. urteaz geroztik berriro ere hazten ari da, oraingo honetan kanpo-immigrazioaren ondorioz.
 
Datu publikoen arabera, 3.155.359 biztanle zituen hiriak [[2005]]eko [[uztailaren 1]]ean eta [[2001]]ean, berriz, 2.938.723 zituen.
 
=== Biztanleria aldaketak ===
==== Jaiotzak ====
[[2004]]. urtean 32.851 jaiotza izan ziren hirian, aurreko urtean baino gehiago. Azken urteotan jaiotza kopuruak joera gorakor etengabea izan du, jaiotza tasa 10,38ra iritsi da.
 
==== Heriotzak ====
[[2004]]. urtean 26.527 heriotza izan ziren hirian, [[2003]]an baino gehixeago, baina [[2000]], [[2001]] eta [[2002]]an baino gutxiago. Heriotza tasa 8,38koa da, azken urteetan baino baxuagoa.
 
==== Immigrazioa ====
Espainiako hiriburua izanda, Madrila Penintsulako leku guztietatik ailegatu ziren, tartean euskaldun asko. Euskaldunek Madrilgo Euskal Etxea eratu zuten, Jovellanos kalearen 3.ean dagoena<ref>[http://www.euskaletxea-madrid.com/ Madrilgo Euskal Etxearen webgunea]</ref>.
 
[[Espainiar]]rek biztanleriaren %83,8a osatzen dute, latinamerikarrak, 2007an europarrak, asiarrak, iparamerikarrak eta afrikarrak %16,2a izanik.<ref name="munimadrid.es">{{erreferentzia|url=http://www.munimadrid.es/UnidadesDescentralizadas/UDCEstadistica/Publicaciones/PoblacionExtranjera/1Julio2007/Extranjeros_Julio07.pdf |izenburua=Foreign Population in the city of madrid. A study by the Dirección General de Estadística of the municipality of Madrid |formatua=PDF }}</ref>
 
Hona hemen etorkin gehien dituzten hamar herrialdeak: [[Ekuador]]: 104.184, [[Errumania]]: 52.875, [[Bolivia]]: 44.044, [[Kolonbia]]: 35.971, [[Peru]]: 35.083, [[Txinako Herri Errepublika|Txina]]: 34.666, [[Maroko]]: 32.498, [[Dominikar Errepublika]]: 19.602, [[Brasil]]: 14.583 eta [[Paraguai]]: 14.308. Badaude [[Filipinak|filipinar]], [[Ekuatore Ginea|ginea-ekuatortar]], [[bulgaria]]r, [[india]]r, [[italiar]], [[argentina]]r, [[senegal]]dar eta [[polonia]]r asko ere.<ref name="munimadrid.es"/>
 
Etorkin gehien dituzten barrutiak honakoak dira: [[Centro (Madril)|Centro]] (%27,22), [[Tetuán (Madril)|Tetuán]] (%19,58), [[Carabanchel]] (%17,34) eta [[Usera]] (%16,29). Immigrazio gutxien dutenak, ordea, honako hauek dira: [[Moratalaz]] (%7,63), [[Fuencarral-El Pardo]] (%8,43), [[Retiro (Madril)|Retiro]] (%8,75) eta [[Hortaleza]] (%8,84).
 
== Antolaketa politiko-administratiboa ==
Madrilgo Udalak zuzentzen du hiria. Udaleko arduradunak lau urtean behin aukeratzen dira, 18 urtetik gorako biztanle guztien botoekin. [[2015]]tik hona, [[Manuela Carmena]] izan da hiriburuko alkate.
 
Hiria 21 barrutitan dago zatituta, eta horiek auzotan antolatuta daude. Barruti bakoitza "Barrutiko Udal Batzordea" deituriko organoak administratzen du, hiritarren parte-hartzea bideratzea helburu duena. Madrilen azken zatiketa administratiboa [[1988]]koa da, eta honako barruti eta auzo hauetan banatzen du hiria:
 
[[Fitxategi:Districts of Madrid.svg|right|thumb|300px|Madrilgo mapa barrutitan banatuta]]
 
# '''[[Centro (Madril)|Centro]]:''' Palacio, Embajadores, Cortes, Justicia, Universidad, Sol.
# '''[[Arganzuela]]:''' Imperial, Acacias, Chopera, Legazpi, Delicias, Palos de Moguer, Atocha.
# '''[[Retiro (Madril)|Retiro]]:''' Pacífico, Adelfas, Estrella, Ibiza, Jerónimos, Niño Jesús.
# '''[[Salamanca (Madril)|Salamanca]]:''' Recoletos, Goya, Fuente del Berro, Guindalera, Lista, Castellana.
# '''[[Chamartín (Madril)|Chamartín]]:''' El Viso, Prosperidad, Ciudad Jardín, Hispanoamérica, Nueva España, Castilla.
# '''[[Tetuán (Madril)|Tetuán]]:''' Bellas Vistas, Cuatro Caminos, Castillejos, Almenara, Valdeacederas, Berruguete.
# '''[[Chamberí]]:''' Gaztambide, Arapiles, Trafalgar, Almagro, Vallehermoso, Ríos Rosas.
# '''[[Fuencarral-El Pardo]]:''' El Pardo, Fuentelarreina, Peñagrande, Barrio del Pilar, La Paz, Valverde, Mirasierra, El Goloso.
# '''[[Moncloa-Aravaca]]:''' Casa de Campo, Argüelles, Ciudad Universitaria, Valdezarza, Valdemarín, El Plantío, Aravaca.
# '''[[Latina (Madril)|Latina]]:''' Los Cármenes, Puerta del Ángel, Lucero, Aluche, Las Águilas, Campamento, Cuatro Vientos.
# '''[[Carabanchel]]:''' Comillas, Opañel, San Isidro, Vista Alegre, Puerta Bonita, Buenavista, Abrantes.
# '''[[Usera]]:''' Orcasitas, Orcasur, San Fermín, Almendrales, Moscardó, Zofío, Pradolongo.
# '''[[Puente de Vallecas]]:''' Entrevías, San Diego, Palomeras Bajas, Palomeras Sureste, Portazgo, Numancia.
# '''[[Moratalaz]]:''' Pavones, Horcajo, Marroquina, Media Legua, Fontarrón, Vinateros.
# '''[[Ciudad Lineal]]:''' Ventas, Pueblo Nuevo, Quintana, La Concepción, San Pascual, San Juan Bautista, Colina, Atalaya, Costillares.
# '''[[Hortaleza]]:''' Palomas, Valdefuentes, Canillas, Pinar del Rey, Apóstol Santiago, Piovera.
# '''[[Villaverde (Madril)|Villaverde]]:''' San Andrés, San Cristóbal, Butarque, Los Rosales, Los Ángeles.
# '''[[Villa de Vallecas]]:''' Casco Histórico de Vallecas, Santa Eugenia.
# '''[[Vicalvaro|Vicálvaro]]:''' Casco Histórico de Vicálvaro, Ambroz.
# '''[[San Blas-Canillejas|San Blas]]:''' Simancas, Hellín, Amposta, Arcos, Rosas, Rejas, Canillejas, Salvador.
# '''[[Barajas]]:''' Alameda de Osuna, Aeropuerto, Casco Histórico de Barajas, Timón, Corralejos.
 
== Metropoli eremua ==
{{Sakontzeko|Madrilgo metropoli eremua}}
Madrilgo metropoli eremua Madril hiriaz eta inguruko berrogei udalerriez osatuta dago. 6.271 milioi laguneko biztanleria<ref name="Eurostat">{{erreferentzia|url=http://epp.eurostat.ec.europa.eu/tgm/table.do?tab=table&init=1&language=en&pcode=tgs00080&plugin=1 |izenburua=Eurostat - Tables, Graphs and Maps Interface (TGM) table |egilea=Epp.eurostat.ec.europa.eu |data=2012-4-2}}</ref> eta 4.609,7&nbsp;[[kilometro koadro|km²]] azalera ditu. Espainiako [[metropoli eremu]]rik handiena eta, [[Londres]] eta [[Paris]]en ondoren, [[Europar Batasuna|Europar Batasuneko]] hirugarrena.<ref name="Demographia">{{erreferentzia |url=http://www.demographia.com/db-worldua.pdf|izenburua=World Urban Areas: Population & Density|egilea=Demographia}}</ref><ref name="UrbanAudit.org">[[Eurostat]], [http://www.urbanaudit.org/DataAccessed.aspx UrbanAudit.org]</ref><ref name="citypopulation.de">Brinkoff, Thomas [http://www.citypopulation.de/world/Agglomerations.html "Principal Agglomerations of the World"]</ref><ref name="un.org">United Nations Department of Economic and Social Affairs, [http://www.un.org/esa/population/publications/wup2007/2007WUP_Highlights_web.pdf World Urbanization Prospects (2007 revision)], (NBE, 2008), Table A.12</ref>
 
Mota horretako metropoli eremu asko bezala, Madrilgo metropoli eremua bi gunetan banatu ohi da:
* Barnealdeko eraztuna (''primera corona''): [[Alcorcón]], [[Leganés]], [[Getafe]], [[Móstoles]], [[Fuenlabrada]], [[Coslada]], [[Alcobendas]], [[Pozuelo de Alarcón]], [[San Fernando de Henares]]
* Kanpoaldeko eraztuna (''segunda corona''): [[Villaviciosa de Odón]], [[Parla]], [[Pinto]], [[Valdemoro]], [[Rivas-Vaciamadrid]], [[Torrejón de Ardoz]], [[Alcalá de Henares]], [[San Sebastián de los Reyes]], [[Tres Cantos]], [[Las Rozas de Madrid]], [[Majadahonda]], [[Boadilla del Monte]]
Aldiririk jendetsuenak hegoaldean daude, normalean Madriletik ateratzen diren errepideen ondoan.
 
[[Fitxategi:AUDES5.png|thumb|Madrilgo eremu azpimetropolitarrak]]
{|class="wikitable" cellpadding="1" style="font-size:90%; width:60%;"
|- style="background:silver;"
! <center>'''Eremu azpimetropolitarrak'''</center>
! <center>'''Azalera<br />(km²)'''</center>
! <center>'''Biztanleria<br />(bizt.)'''</center>
! <center>'''Dentsitatea<br />(bizt./km²)'''</center>
|-
|style="font-size: 90%;" |'''Madril – [[Majadahonda]]'''
|style="text-align:right; width:20%;"|996,1
|style="text-align:right; width:20%;"|3.580.828
|style="text-align:right; width:20%;"|3.595
|-
|style="font-size: 90%;" |'''[[Móstoles]] – [[Alcorcón]]'''
|style="text-align:right;"|315,1
|style="text-align:right;"|430.349
|style="text-align:right;"|1.365,6
|-
|style="font-size: 90%;" |'''[[Fuenlabrada]] – [[Leganés]] – [[Getafe]] – [[Parla]] – [[Pinto]] – [[Valdemoro]]'''
|style="text-align:right;"|931,7
|style="text-align:right;"|822.806
|style="text-align:right;"|883,1
|-
|style="font-size: 90%;" |'''[[Alcobendas]]'''
|style="text-align:right;"|266,4
|style="text-align:right;"|205.905
|style="text-align:right;"|772,9
|-
|style="font-size: 90%;" |'''[[Arganda del Rey]] – [[Rivas-Vaciamadrid]]'''
|style="text-align:right;"|343,6
|style="text-align:right;"|115.344
|style="text-align:right;"|335,7
|-
|style="font-size: 90%;" |'''[[Alcalá de Henares]] – [[Torrejón de Ardoz]]'''
|style="text-align:right;"|514,6
|style="text-align:right;"|360.380
|style="text-align:right;"|700,3
|-
|style="font-size: 90%;" |'''[[Colmenar Viejo]] – [[Tres Cantos]]'''
|style="text-align:right;"|419,1
|style="text-align:right;"|104.650
|style="text-align:right;"|249,7
|-
|style="font-size: 90%;" |'''[[Collado Villalba]]'''
|style="text-align:right;"|823,1
|style="text-align:right;"|222.769
|style="text-align:right;"|270,6
|-
|'''Madrigo metropoli eremua'''
|style="text-align:right;"|'''4.609,7'''
|style="text-align:right;"|'''5.843.031'''
|style="text-align:right;"|'''1.267,6'''
|}
 
== Kultura ==
=== Ondasun nabarmenak ===
==== Museoak ====
Madrilek museo garrantzitsuak ditu, hiriko gune-turistiko nagusienak direnak. Ezagunenak ''artearen hirukia'' osatzen duten hiru museoak dira:
[[Fitxategi:Museo del Prado 2016 (25185969599).jpg|thumbnail|300px|right|Pradoko Museoa]]
 
* '''[[Pradoko Museoa]]:''' Espainiako margolan museo garrantzitsuena da eta Europako nagusienetarikoa. [[XX. mendea|XX. mende]] aurreko pinturan espezializatua da, batez ere margolan [[italia]]r, [[espainia]]r eta [[flandria|flamenkoan]]. Bertan dauden bilduma inportanteenak [[Diego Velázquez|Velázquez]], [[Francisco Goya|Goya]], ''[[Greco|El Greco]]'' edo [[Roger van der Weyden|Van der Weyden]] margolarienak dira. Margoen artean, nabarmenenak ''Las Meninas'', ''La Fragua de Vulcano'', ''El Descendimiento''... edota Bosco-ren ''El jardín de las delicias'' aipa daitezke.
* '''[[Thyssen-Bornemisza Museoa]]''': Munduko [[arte]]-bilduma pribatu handienetarikoa da. Kronologikoki antolatuta daude bildumok, [[Pizkundea]]n hasi eta XX. mendean amaituta. Bigarren solairuan, Pizkundea, Klasizismoa eta [[Quattrocento]]an zehar ibilbide bat egiten da bertan, eta Europako margolari garrantzitsuenei dedikatutako galeria bat ere badago. Honako artista hauek lanekin: [[Tiziano]], [[Tintoretto]], ''[[Greco|El Greco]]'', [[Albrecht Dürer|Durero]] eta [[Jan van Eyck|Jan Van Eyck]], besteak beste. Beheko solairuan, XX. mendeko artelanak biltzen dira, [[kubismo]]tik [[Pop Artea|Pop Art]] mugimendura, [[Pablo Picasso|Picassoren]] eta bera bezalako beste artista nagusien obrak haien artean.
* '''[[Sofia Erregina Museoa|Reina Sofía Museoa]]''': XX. mendeko arte espainiarraren museo nazionala da. [[Pablo Picasso]] eta [[Salvador Dalí]] bezalako artisten bildumak ditu, Picassoren ''[[Gernika (margolana)|Gernika]]'' lanik ezagunena delarik. [[Joan Miró]], [[Julio González]], [[Eduardo Txillida|Eduardo Chillida]], [[Pablo Palazuelo]], [[Antoni Tàpies]], [[Pablo Gargallo]], [[Lucio Muñoz]], [[Luis Gordillo]] edo [[Jorge Oteiza]] artisten lanak ere aurki daitezke museo honetan.
 
==== Monumentuak ====
* [[Cibeles iturria|Zibeles iturria]]
* [[Neptunoren iturria (Madril)|Neptunoren iturria]]
* [[Alcaláko atea|Alcalako atea]]
* [[La Almudena katedrala]]
* [[Madrilgo Errege Jauregia]].
 
==== Parkeak ====
Madril biztanle bakoitzeko gune berde gehien duen [[Europa]]ko hirietako bat da (70 metro koadro). Horien artean ezagunenak hauexek dira:
* '''[[Retiroko lorategiak|Parque del Buen Retiro]]''': Hiriaren erdialdean kokatuta dago, eta 118 hektareako azalera du.
* '''[[Casa de Campo]]''': [[Moncloa-Aravaca]]ko barrutian kokatuta dago, eta hiriko parkerik handiena da, 1.722,60 [[hektarea]] baititu.
* '''[[Parque del Oeste]]'''.
* '''[[Parque del Capricho]]'''.
* '''[[Real Jardín Botánico de Madrid|Real Jardín Botánico]]'''.
* '''[[Parque Juan Carlos I]]'''.
* '''[[Dehesa de la Villa]]'''.
* '''[[Parque de Enrique Tierno Galván]]'''.
 
==== Etxe-orratzak ====
Hauek dira Madrilgo hirian dauden etxe orratz garaienak:
 
{| class="taulapolita"
|-
! Sailkapena || Eraikina || garaiera || Solairu kopurua || Inaugurazio urtea
|- bgcolor="ffffff"
| 1 || [[Torre Bankia|Torre Caja Madrid]] ||align="center"| 250&nbsp;m ||align="center"| 45 ||align="center"| 2009
|- bgcolor="efefef"
| 2 || [[Torre de Cristal]] ||align="center"| 249&nbsp;m ||align="center"| 45 ||align="center"| 2008
|- bgcolor="ffffff"
| 3 || [[Torre PwC|Torre Sacyr Vallehermoso]] ||align="center"| 236&nbsp;m ||align="center"| 52 ||align="center"| 2008
|- bgcolor="efefef"
| 4 || [[Torre Espacio]] ||align="center"| 236&nbsp;m ||align="center"| 53 ||align="center"| 2007
|- bgcolor="ffffff"
| 5 || [[Torrespaña]] ||align="center"| 231&nbsp;m ||align="center"| 4 eta zutoina ||align="center"| 1982
|- bgcolor="efefef"
| 6 || [[Torre Picasso]] ||align="center"| 157&nbsp;m ||align="center"| 43 ||align="center"| 1988
|- bgcolor="ffffff"
| 7 || [[Madrilgo dorrea|Torre de Madrid]] ||align="center"| 142&nbsp;m ||align="center"| 34 ||align="center"| 1957
|- bgcolor="ffffff" style="border-top:5px solid #cccccc;"
| 8 || [[Torre Europa]] ||align="center"| 121&nbsp;m ||align="center"| 35 ||align="center"| 1985
|- bgcolor="efefef"
| 9 || [[Espainia eraikina|Edificio España]] ||align="center"| 117&nbsp;m ||align="center"| 25 ||align="center"| 1953
|- bgcolor="ffffff"
| 10 || [[Puerta de Europa|Puerta de Europa I eta II]] ||align="center"| 114&nbsp;m ||align="center"| 26 ||align="center"| 1996
|}
 
=== Musika ===
==== Klasikoa ====
[[Espainiako Orkestra Nazionala]]k hiri honetan dauka egoitza nagusia. Bestela, aipatzekoak dira [[Madrilgo Errege Antzokia]] eta [[Madrilgo Auditorio Nazionala]] aretoak.
 
==== Pop-rock ====
{{sakontzeko|La movida madrileña}}
 
[[1980ko hamarkada]]n mugimendu "kontra-kulturala" sortu zen Espainiako hiriburuan, irratsaio batzuk bultzatuta eta telebistan ''"La bola de cristal"'' saioa ikur nagusitzat zeukana. [[Nacha Pop]], [[Alaska y los Pegamoides]], [[Radio Futura]], [[Los Secretos]], [[Gabinete Caligari]], [[Tequila (musika taldea)|Tequila]] eta [[Ramoncín]] nabarmendu ziren musika arloan, baina mugimenduak zinema, literatura, komikiak eta fanzineak ere barne hartu zituen. [[Enrique Tierno Galván]] alkatearen sasoiarekin bat egin zuen, eta honek nolabait mugimendua sostengatu egin zuen.
 
=== Gastronomia ===
[[Fitxategi:Caña y Bocadillo 0628.jpg|thumb|Txibi-ogitartekoa, Madrilgo gastronomiaren plater ezaguna.]]
Hiriburuko gastronomia tradizionala [[Espainiako gastronomia]]ren barnean, eta batez ere, Gaztelako gastronomiaren barnean sailkatu dezakegu, nahiz eta [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe II.aren]] Gortearen garaiko plater berezi batzuk mantendu: [[eltzeko Madrilgo erara]], [[tripakiak Madrilgo erara]], [[baratxuri-zopa]], barrukiak orotara edo erroskilla ''tontas y listas'', [[santu-hezur]]rak edo [[ogi-torrada]] bezalako azken burukoak.
 
Madrilgo sukaldaritzaren usain gozoa frijituarena da: [[txurro]]ak, [[patata-arrautzopil]]a, [[txibi-ogitarteko]]ak edo ''[[patata brava]]''k kalean erosi eta jaten dituzte. Hala ere, egun sarritan [[janari laster]]reko jatetxeak edo [[kebab]]ak ikusiko ditugu<ref>{{erreferentzia|izenburua=Döner Kebab|url=http://www.elmundo.es/papel/2005/07/07/madrid/1828105.html|data=2005/07/07|egunkaria= [[El Mundo]]}}</ref> eta baita etorkinek ekarritako [[txinatar gastronomia|txinatar]], ekuadortar edo errumaniar platerak.
 
=== Jaiegunak ===
Hona hemen Madrilgo jaiegun eta ''verbena'' jendetsuenak:<ref name="Lo">{{erreferentzia|izena= Pedro |abizena= Montoliu Camps| urtea= 1990| izenburua= Fiestas y Tradiciones Madrileñas |lekua= Madril1 argitaletxea= Silex |isbn= 84-7737-028-1| orrialdea= 189-190}}</ref>
* [[Urtarrilaren 17]]: San Antonio Abad, San Anton elizaren inguruan.
* Martxo edo apirila: [[Aste Santua]] (prozesio eta pausoak).
* [[Maiatzaren 1]]: Santiago el Verde, XVIII. mendearen hasieran desagertu zena.
* Maiatzaren lehenengo igandea: ''las Mayas''.
* [[Maiatzaren 15]]: [[Isidro Nekazaria|San Isidro Nekazaria]], hiriko zaindaria dena.
* Ekainaren hasieran: ''[[Corpus Christi]]''
* [[Ekainaren 13]]: San Antonioren ''verbena''.
* [[Uztailaren 16]]: [[Karmengo Ama Birjina]], Puente de Vallecas eta Chamberíko zaindaria.
* [[Abuztuaren 7]]: San Cayetano, Cascorroko zaindaria.
* [[Abuztuaren 10]]: San Lorenzo, Lavapiésko zaindaria.
* [[Abuztuaren 15]]: Palomaren Ama Birjina, Centro eta Arganzuelako zaindaria.
* [[Irailaren 8]]: Melonera, [[Arganzuela]]n.
* [[Irailaren 9]]: María de la Cabeza.
* [[Urriaren 12]]: [[Pilareko Ama Birjina]], Salamanca eta El Pilarreko zaindaria.
* [[Azaroaren 9]]: Almudenaren Ama Birjina, Madrilgo zaindaria.
 
==Artea==
Austriarrak aginpidean izan ziren garaiaren aurretik ez zen izan Madrilen monumentu edo artelan aipagarririk. [[Filipe III.a Espainiakoa|Filipe III.a]]k, Madril hiri handi bihurtzeko asmoz, [[Plaza Nagusia (Madril)|Plaza Mayor]] izenekoa eraikitzea agindu zuen (1617an hasia, [[Gómez de Mora]]ren zuzendaritzapean). Aipaturiko plaza lauki zuzena da, eta hiru solairu duten etxeek inguratzen dute.
 
XVIII. mendeko eraikuntzarik azpimarragarriena [[Madrilgo Errege Jauregia|Palacio Real]] edo [[Palacio de Oriente]] da. G. Sachetti italiar arkitektoak egin zuen, Filipe V.aren aginduz; aipagarriak dira eskailera eta elipse formako oin planoa duen kapera. Beste eraikuntza aipagarri bat [[San Francisco el Grande]] izeneko eliza da (1784), Goyaren eta Zurbaránen koadroekin.
 
[[San Antonio de la Florida]] da Madrilgo monumentu azpimarragarriena, Goya margolariak hango hormetan margoturiko freskoei esker. [[Karlos III.a Nafarroakoa|Karlos III.aren]] aginduz eraiki zen [[Pradoko Museoa|Museo del Prado]] ezaguna, [[Juan de Villanueva]]ren lana, estilo neoklasikokoa. Gaur egungo arkitekturak eman dituen lanen artean [[Zarzuelako Hipodromoa]] aipa daiteke (E. Torroja, 1935).
 
== Ekonomia ==
2003an Madrilgo [[barne produktu gordin]]a 79.785.000.000 €-koa zen, Espainiako osoko %10a zena. Sektore ekonomiko nagusia [[Hirugarren sektore|hirugarrena]] da, hiriko ekonomiaren %85,09a dena. Honen barruan finantza-zerbitzuak (BPGren %31,91a) eta merkatal-zerbitzuak (BPGren %31,84a) nagusiak dira. Industriak %8,96a eta eraikuntzak %5,93a osatzen dute. Nekazaritza, berriz, hondarrekoa da, apenas BPGren %0,03a izanik.
 
Madril Espainiako enpresa-gunerik inportanteena da: 2008an, Espainiako 2.000 enpresa handienen %72ak Madrilen zuen bere egoitza.<ref>{{Erreferentzia|egilea=Turismo — Comunidad de Madrid|izenburua=Madrid: La tercera mayor ciudad de la Unión Europea|urtea=2008|url=http://www.youtube.com/watch?v=sX0MQaUxTvA&feature=related}}</ref> Egun, Espainiako 5.000 enpresa nagusien diru-sarreren %50,1a Madrilen egoitza duten enpresak izaten dituzte, nahiz eta %31,8a baino ez direlako.<ref>{{erreferentzia|egilea=Iberinform.es|izenburua=El 50% de los ingresos del ranking 5000 se concentran en Madrid|urtea=2009|url=http://www.iberinform.es/Noticias_Iberinform/noticia/mitad-empresas-espana-ranking-5000-madrid-2009.html}}</ref>
 
Erakustazokak antolatzen ere Espainiako hiririk nagusiena da,<ref>{{Erreferentzia|egilea=http://www.elblogsalmon.com|izenburua=Historia de la Feria de Madrid (IFEMA)|urtea=2005|url=http://www.elblogsalmon.com/sectores/historia-de-la-feria-de-madrid-ifema}}</ref> eta baita Europa mailan ere<ref>{{erreferentzia|izena=Juan |abizena= Puchalt Sanchís|izenburua=La actividad ferial en el contexto europeo|urtea=2007|url=http://www.revistasice.com/cmsrevistasICE/pdfs/ICE_840_29-50__8604A59865CE253C60C4E55FE1295380.pdf}}</ref>. IFEMA erakundeak [[FITUR]], [[Madrid Fusión]], [[ARCO]], [[SIMO TCI]], Automobil Azoka edo [[Cibeles Madrid Fashion Week]] antolatzen ditu.<ref>{{erreferentzia|egilea=www.feriascomerciales.es|izenburua=IFEMA — Ferias celebradas|urtea=2009|url=http://www.feriascomerciales.es/ifema/ifema/?task=archive}}</ref>
 
== Garraioak ==
=== Autobideak ===
Madrilgo autobide nagusiek ibilbide erradiala dute. Garrantzitsuenak honako hauek dira:
 
* '''[[A-1]]''': Madril - [[Aranda de Duero]] - [[Burgos]] - [[Miranda Ebro]] - [[Gasteiz]] - [[Donostia]]
* '''[[A-2]]''': Madril - [[Guadalajara (Espainia)|Guadalajara]] - [[Zaragoza]] - [[Lleida]] - [[Bartzelona]]
* '''[[A-3]]''': Madril - [[Valentzia]]
* '''[[A-4]]''': Madril - [[Kordoba]] - [[Sevilla]] - [[Jerez de la Frontera]] - [[Cádiz]]
* '''[[A-5]]''': Madril - [[Talavera de la Reina]] - [[Mérida]] - [[Badajoz]] - [[Portugal]]go muga
* '''[[A-6]]''': Madril - [[Arévalo]] - [[Tordesillas]] - [[Benavente (Zamora)|Benavente]] - [[Ponferrada]] - [[Lugo]] - [[Coruña|A Coruña]]
 
Madrilgo hiriak, gainera, inguratzen dituen errepideak ere baditu. Hauek hiriko eta gune metropolitarreko leku ezberdinen artean garraiatzea ahalbidetzen dute, hiri barrutik pasatu beharrik gabe. Honako hauek dira:
 
* '''[[M-30]]''': hiriaren erdigunea inguratzen du.
* '''[[M-40]]''': hiriaren egoitzaldea inguratzen du.
* '''[[M-45]]''': udalerri osoa inguratzen du.
* '''[[M-50]]''': gune metropolitarra inguratzen du.
 
=== Metroa ===
{{sakontzeko|Madrilgo metroa}}
[[Fitxategi:Red de metro de Madrid.svg|right|thumb|250px|Madrilgo metroaren sarea]]
 
Une honetan, Madrilgo [[metro (garraiobidea)|metro-sarea]] Europako handienetarikoa da, [[Londres]]koaren eta [[Paris]]koaren atzetik, betiere.
 
Metro-sarea 226.729&nbsp;km luze da, eta 13 lineak osatzen dute (12 linea + adar bat). Horietatik bederatzi, Madrilgo udalerrian bertan daude osorik; hiru, udalerritik kanpo ibiltzen dira zati batean; eta beste linea bat osorik dabil Madrilgo hiritik kanpo. 238 geltoki ditu metroak, eta horien artean 151 dira bakunak, 26 bikoitzak, 10 hirukoitzak, eta bat laukoitza (Avenida de América). Horrez gain, hiru [[tranbia]] linea ditu, Metro Ligero (metro arina) izenekoak, bai eta [[Renfe Aldiriak|Renfe Aldirikoak]] zerbitzuarekin lotunea duten 19 geraleku ere.
 
2000ko ekainean, Metro Sur izeneko linea jarri zen abian. Linea horren helburua da Madril hiria eta erkidegoko hegoaldeko hiriak lotzea. Ibilbide zirkularra du, Móstoles, Leganés, Fuenlabrada edota Getafe udalerriak haien artean eta hiriburuarekin batera lotzeko. Milioi bat biztanleri eskaintzen die zerbitzu eraginkor, arin eta ekologikoa Metro Surrek.
 
Datozen urteotan, Madrilgo metroa izugarri handitzeko asmoa dago, hiriburuko biztanle guztiek etxetik hurbil metro-geltokia izan dezaten.
 
=== Trenak ===
[[Fitxategi:Talgo 350.jpg|thumb|200px||[[Alta Velocidad Española|AVE]] Talgo 350]]
[[Renfe Operadora]] eta [[Administrador de Infraestructuras Ferroviarias|Adif]] dira Madrildik igarotzen diren tren guztiez arduratzen diren enpresak. Geltokirik garrantzitsuenak [[Atochako geltokia|Madrid-Atocha geltokia]] eta [[Madrid-Chamartín geltokia]] dira, Merkantzien garraiorako, ordea, Vicalvaroko geltokia da ezagunena.
 
=== Autobusak ===
Hiri barruko autobusen kudeaketaz [[Consorcio Regional de Transportes de Madrid|CTM]] eta [[Empresa Municipal de Transportes de Madrid|EMT]] arduratzen dira, guztira 2.000 auto eta 194 linea dituelarik. Ibilbide luzeko autobusentzako geltokirik garrantzitsuenak [[Avenida de America]] eta [[Mendez Alvaroko geltokia|Mendez Alvarokoa]] dira.
 
=== Hegazkinak ===
Madrilgo aireportu nagusia [[Madril-Barajas aireportua]] da (IATA: MAD, OACI: LEMD), hiriaren ipar-ekialdean dagoena, erdialdetik 12 kilometrora. [[1928]]an hasi zen zerbitzua eskaintzen, ofizialki [[1931]]n inauguratu zen arren.
 
Bigarren mailako aireportu bat ere badu Madrilek, [[Cuatro Vientosko aireportua|Cuatro Vientoskoa]], nagusiki erabilera militarra duena.
 
== Hedabideak ==
Espainiako hedabide nagusien egoitzak Madril inguruan daude. Telebisten artean, [[Televisión Española]]k [[Pozuelo de Alarcón]]en, [[Antena 3]]ek eta [[LaSexta]]k [[San Sebastián de los Reyes]]en eta [[Telecinco]]k Fuencarral auzoan dute bere egoitza. Irrati nagusiak ere ([[Radio Nacional de España]], [[SER]] edo [[COPE]]) Madrilen dute egoitza.
 
[[Egunkari]] orokor nagusien artean "[[ABC (egunkaria)|ABC]]", "[[El Mundo]]", "[[El País]]" eta "[[La Razón]]" nagusitzen dira, eta kirol egunkarien artean "[[As]]" eta "[[Marca]]".
 
== Kirola ==
Madrilgo futbol talderik ezagunena [[Real Madril|Real Madrid]], munduan talderik ospetsuenetariko bat dena eta 9 [[UEFAko Txapeldunen Liga|Txapeldunen Liga]] irabazi dituena. Bertoko arerio nagusia [[Atletico Madril|Atlético Madrid]] du. 1982an, [[Santiago Bernabéu estadioa|Santiago Bernabeu estadioan]] [[1982ko Munduko Futbol Txapelketa]]ren finalaren egoitza izen zen. [[Rayo Vallecano]] eta [[Getafe Club de Fútbol|Getafe CF]] eskualdeko taldeak Espainiako Ligako lehen mailan ere aritzen dira.
 
Espainiako saskibaloi ligako ([[ACB Liga]]) bi talde ere baditu: [[Real Madril (saskibaloia)|Real Madrid Baloncesto]] eta [[CB Estudiantes|Estudiantes]], hainbat titulu lortu dituztenak.
 
Tenisean [[Mutua Madrileña Madrid Open]] txapelketaren egoitza da, ATP World Tour Masters 1000 txapelketarako baliagarria dena. [[1 Formula|Formula 1eko]] [[HRT F1 Team]] ere bertan du bere egoitza, [[Jaramako zirkuitua]] gertu izanik. Urtero [[Espainiako Vuelta]] bertan du amaiera, Parisen [[Frantziako Tourra]] amaitzen den moduan.
 
Historian [[1972ko Udako Olinpiar Jokoak|1972]], [[2012ko Udako Olinpiar Jokoak|2012]] eta [[2016ko Udako Olinpiar Jokoak|2016ko Udako Olinpiar Jokoetarako]] bere hautagaitza prestatu arren, ez du inoiz lortu. 2011n, [[2020ko Udako Olinpiar Jokoak|2020ko Udako Olinpiar Jokoetarako]] ere hautagaia izango dela esan zuten.<ref>{{erreferentzia|url=http://edition.cnn.com/2011/SPORT/07/13/sport.olympics.madrid.2020/ |izenburua=Madrid Bids for 2020 Olympic Games |egilea= [[CNN]] |data= 2011-7-13}}</ref>.
<center>
{|class="wikitable"
|-
! scope="col" |Klub
! scope="col" |Liga
! scope="col" |Kirol
! scope="col" |Estadio
! scope="col" |Sorrera
! scope="col" |Edukiera
|-
! scope="row" style="font-weight: normal; text-align: center;" |[[Real Madril|Real Madrid]]
|[[Espainiako futbol ligako lehen maila|BBVA Liga]]
|[[Futbol]]a
! scope="row" style="font-weight: normal; text-align: center;" |[[Santiago Bernabéu estadioa|Santiago Bernabéu]]
|1902
! scope="row" style="font-weight: normal; text-align: center;" |85.454
|-
! scope="row" style="font-weight: normal; text-align: center;" |[[Atletico Madril|Atlético de Madrid]]
|[[Espainiako futbol ligako lehen maila|BBVA Liga]]
|[[Futbol]]a
! scope="row" style="font-weight: normal; text-align: center;" |[[Vicente Calderón estadioa|Vicente Calderón]]
|1903
! scope="row" style="font-weight: normal; text-align: center;" |54.851
|-
! scope="row" style="font-weight: normal; text-align: center;" |[[Rayo Vallecano]]
|[[Espainiako futbol ligako lehen maila|BBVA Liga]]
|[[Futbol]]a
! scope="row" style="font-weight: normal; text-align: center;" |[[Campo de Fútbol de Vallecas|Estadio de Vallecas]]
|1924
! scope="row" style="font-weight: normal; text-align: center;" |15.500
|-
! scope="row" style="font-weight: normal; text-align: center;" |[[Real Madril Castilla Club de Fútbol|Real Madrid Castilla]]
|[[Espainiako futbol ligako bigarren maila|Adelante Liga]]
|[[Futbol]]a
! scope="row" style="font-weight: normal; text-align: center;" |[[Alfredo di Stéfano estadioa|Alfredo di Stéfano]]
|1930
! scope="row" style="font-weight: normal; text-align: center;" |6.000
|-
! scope="row" style="font-weight: normal; text-align: center;" |[[Real Madril (saskibaloia)|Real Madrid Baloncesto]]
|[[ACB Liga|ACB]]
|[[Saskibaloi]]a
! scope="row" style="font-weight: normal; text-align: center;" |[[Palacio de Deportes de la Comunidad de Madrid|Palacio de Deportes de Madrid]]
|1932
! scope="row" style="font-weight: normal; text-align: center;" |16.000
|-
! scope="row" style="font-weight: normal; text-align: center;" |[[CB Estudiantes|Club Baloncesto Estudiantes]]
|[[ACB Liga|ACB]]
|[[Saskibaloi]]a
! scope="row" style="font-weight: normal; text-align: center;" |[[Palacio de Deportes de la Comunidad de Madrid|Palacio de Deportes de Madrid]]
|1948
! scope="row" style="font-weight: normal; text-align: center;" |16.000
|-
! scope="row" style="font-weight: normal; text-align: center;" |[[BM Neptuno|BM Atlético Madrid]]
|[[ASOBAL Liga|ASOBAL]]
|[[Eskubaloi]]a
! scope="row" style="font-weight: normal; text-align: center;" |[[Palacio Vistalegre]]
|2011
! scope="row" style="font-weight: normal; text-align: center;" |15.000
|}
</center>
 
== Senidetutako hiriak ==
Madril ondorengo hiriekin senidetuta dago:
 
{|
|-
||
* {{herria|Paraguai|Asunción}}
* {{herria|Alemania|Berlin}}
* {{herria|Serbia|Belgrad}}
* {{herria|Kolonbia|Bogota}}
* {{herria|Hungaria|Budapest}}
* {{herria|Argentina|Buenos Aires}}
* {{herria|Belgika|Brusela}}
* {{herria|Frantzia|Bordele}}
* {{herria|Venezuela|Caracas}}
* {{herria|Guatemala|Guatemala Hiria}}
||
* {{herria|Kuba|Habana}}
* {{herria|Bolivia|La Paz}}
* {{herria|Peru|Lima}}
* {{herria|Portugal|Lisboa}}
* {{herria|Nikaragua|Managua}}
* {{herria|Filipinak|Manila}}
* {{herria|Mexiko|Mexiko Hiria}}
* {{herria|Uruguai|Montevideo}}
* {{herria|Errusia|Mosku}}
* {{herria|Espainia|Móstoles}}
||
* {{herria|Mauritania|Nuakchott}}
* {{herria|AEB|New York}}
* {{herria|Panama|Panama Hiria}}
* {{herria|Frantzia|Paris}}
* {{herria|Txina|Pekin}}
* {{herria|Txekia|Praga}}
* {{herria|Ekuador|Quito}}
* {{herria|Maroko|Rabat}}
* {{herria|Brasil|Rio de Janeiro}}
* {{herria|Italia|Erroma}}
||
* {{herria|Costa Rica|San Jose (Costa Rica)}}
* {{herria|Puerto Rico|San Juan de Puerto Rico}}
* {{herria|El Salvador|San Salvador}}
* {{herria|Txile|Santiago (Txile)}}
* {{herria|Dominikar Errepublika|Santo Domingo}}
* {{herria|Bosnia-Herzegovina|Sarajevo}}
* {{herria|Bulgaria|Sofia}}
* {{herria|Honduras|Tegucigalpa}}
* {{herria|Polonia|Varsovia}}
|}
 
== Madrildar ezagunak ==
{{sakontzeko|Madrildar ezagunen zerrenda}}
 
Espainiako hiriburuan jaiotako pertsona ezagunen artean [[Gregorio Marañón]] medikua, [[Lope de Vega]], [[Pedro Calderón de la Barca|Calderón de la Barca]] eta [[José Echegaray]] idazleak, [[Plácido Domingo]] tenorea, [[Joaquín Sabina]] abeslaria ditugu, besteak beste.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2014/08/26}}
{{erreferentzia_zerrenda|2}}
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
* [http://www.munimadrid.es Madrilgo Udalaren webgunea] {{es}} {{en}}
* [http://www.madripedia.es Madrili buruzko entziklopedia askea] {{es}}
 
{{Madrilgo leku interesgarriak}}
{{Madrilgo udalerri aurkibidea}}
{{Europako Kultura Hiriburuak}}
 
[[Kategoria:Madril| ]]
17

edits