Konputazioaren zientziak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
212.55.25.240 (eztabaida) wikilariaren 5996706 berrikuspena desegin da
150.241.162.240 (eztabaida) wikilariaren 5996705 berrikuspena desegin da
16. lerroa:
 
=== Logika ===
Automatismoaren ardura nagusia natura menderatzeak sortzen dituen arazo teknikoak gainditzea zen, baina informatika modernoa ez da printzipio horretatik bakarrik sortu. Logika izan zen beste oinarrietako bat. Eta alor horretan, pentsalariak saiatu dira azalpen matematikoetarako metodoen aplikazio eremua pentsamenduaren beste alor batzuetara hedatzen eta erabateko koherentzia ematen beren zientziaren mugak zehaztu aurretik.
este parrafo ha sido eliminado. SORRY!!!!!
 
Kriptografian egindako ikerketak, mezuen igorpena eta kodetzea informazioaren teoriara bideratu behar ziren. Logikaren jatorria [[Aristoteles]]en garaira (K.a. IV. mendea) eraman behar da, gutxienez. [[Euklides]]ek eta [[Eratostenes]]ek algoritmo klasikoak asmatu zituzten; [[Al-Khuwarizmi]] persiarrak kontzeptua berritu zuen eta bere izena eman zion, eta [[Leonardo Pisano|Leonardo Fibonaccik]] Europan sartu zuen [[XIII. mendea]]ren hasieran. Leibnizek kalkulu automatikoari egin zion ekarpenaz gainera, beste bi ekarpen handi egin zituen: ezaugarri unibertsalaren ideia eta aljebraren arrazionaltasuna logikara zabaldu zuen proposizioen sintaxia. Zenbakera bitarra [[Francis Bacon]]i esker ezagutu zen Europan, baina Leibniz izan zen sistema hura kalkulu automatikora egokitu zuen lehena. [[George Boole]]k Aristotelesen logikaren formulazio matematikoa egin zuen. Britainiar matematikari talde batek, [[Bertrand Russell]] buru zuela, ''Principia mathematica'' lana argitaratu zuen 1910ean. Lan hartan matematikak sistema formal batean osatzea proposatzen zen, zeinetan proposizio oro kalkulu logiko baten arabera frogatu ahal izango baitzen.