Konputazioaren zientziak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orriaren edukiaren ordez, «No hagais el trabajo chapas » jarri da
1. lerroa:
No hagais el trabajo chapas
'''t''' [[informazio]]aren tratamendu automatikoa aztertzen duen zientzia edo tekniken multzoa da.
 
== ḹzḕnẚ ==
ΆμΓΜνΞΒΊΟθ ἒἒἘἃἙ ἆὴᾀᾀὲὡ ὶ ὰ ὲ ᾁά
 
Ӓ ӷ Ғ ә ғ ә Ӑ А Ґ
 
== Histori ==
Lehenengo ordenagailua [[1946]]an jarri zen abian. Hala eta guztiz ere, informatika gizakiaren mendeetako amets bati dagokio, makina pentsalari bat sortzearen ametsari. Bide horretatik egin ziren lehenengo lanak [[XVII. mendea|XVII. mendekoak]] dira, [[Wilhelm Schickard]], [[Blaise Pascal]] eta [[Gottfried Wilhelm Leibniz|Gottfried von Leibnizen]] garaikoak. Logika modernoa eta elektronika batzeak gaur egungo informatikaren sorrera ekarri zuen, eta horrek iraultza izugarria eragin du gure gizarteen ekonomian eta bizitzan. Informatikak oinarrian bi iturri ditu: automaten zientzia eta logika.
 
 
=== Automatismoa ===
a
Automatismoaren ardura nagusia natura menderatzeak sortzen dituen arazo teknikoak gainditzea zen, baina informatika modernoa ez da printzipio horretatik bakarrik sortu. Logika izan zen beste oinarrietako bat. Eta alor horretan, pentsalariak saiatu dira azalpen matematikoetarako metodoen aplikazio eremua pentsamenduaren beste alor batzuetara hedatzen eta erabateko koherentzia ematen beren zientziaren mugak zehaztu aurretik.
 
Kriptografian egindako ikerketak, mezuen igorpena eta kodetzea informazioaren teoriara bideratu behar ziren. Logikaren jatorria [[Aristoteles]]en garaira (K.a. IV. mendea) eraman behar da, gutxienez. [[Euklides]]ek eta [[Eratostenes]]ek algoritmo klasikoak asmatu zituzten; [[Al-Khuwarizmi]] persiarrak kontzeptua berritu zuen eta bere izena eman zion, eta [[Leonardo Pisano|Leonardo Fibonaccik]] Europan sartu zuen [[XIII. mendea]]ren hasieran. Leibnizek kalkulu automatikoari egin zion ekarpenaz gainera, beste bi ekarpen handi egin zituen: ezaugarri unibertsalaren ideia eta aljebraren arrazionaltasuna logikara zabaldu zuen proposizioen sintaxia. Zenbakera bitarra [[Francis Bacon]]i esker ezagutu zen Europan, baina Leibniz izan zen sistema hura kalkulu automatikora egokitu zuen lehena. [[George Boole]]k Aristotelesen logikaren formulazio matematikoa egin zuen. Britainiar matematikari talde batek, [[Bertrand Russell]] buru zuela, ''Principia mathematica'' lana argitaratu zuen 1910ean. Lan hartan matematikak sistema formal batean osatzea proposatzen zen, zeinetan proposizio oro kalkulu logiko baten arabera frogatu ahal izango baitzen.
 
1931n [[Kurt Gödel]] austriarrak frogatu zuen aritmetika adierazteko gai den sistema formal orok dituela benetako ezaugarriak, baina sistema horren beraren arauekin ezin froga daitekeela ezaugarri horien egiatasuna edo faltsutasuna. Teorema horrek bertan behera uzten zituen matematikak dedukzio sistema koherente batean biltzeko asmoa. [[Alan Turing]] britainiarrak automata eredu bat egin zuen, algoritmo kontzeptua defini zezakeena. Turingek Princetongo ([[Ameriketako Estatu Batuak]]) ''Institute for Advanced Studies'' institutuaren diru laguntza lortu zuen eta han ezagutu zituen [[Albert Einstein]], [[John von Neumann]] eta [[Alonzo Church]]. Hala, lehenengo ordenagailua egin baino hamar urte lehenago bildu ziren informatikaren oinarrien egileak. Azkenik, 1945ean [[John von Neumann]]ek ordenagailuen egitura materiala definitu zuen. Beraz, kalkulu eredu baten gainean osatu da informatika, Turingen makinaren gainean hain zuzen.
 
=== Informatika modernoa ===
 
[[1940ko hamarkada]]n, zenbatzeko gailu berri eta ahaltsuak garatzen ziren bitartean, "konputagailu" edo zenbakailu terminoak makina berriak izendatzeko erabiltzen hasi zen, aurretiko pertsonen zenbatzaile-tratamendu hori pixkana-pixkanaka baztertuta geratu zelarik. Hortik aurrera, konputagailuak kalkulu matematikoak burutzeko baino askoz gehiagorako erabili genezakeela argi geratzen zen heinean, zenbaketa-zientziaren alorra zabaltzen hasi zen [[zenbaketa edo konputazio]]a (informatika) orokorrean ikertzeko. Zenbaketa-zientzia, konputagailuz edo ordenagailuz lagundutako zientzia hain zuzen ere, [[1960ko hamarkada]]n jakintzagai akademiko gisa finkatzen hasi zen, zenbaketa-zientziaren lehenengo sailak sortuz eta aitzindariak diren lehenengo lizentziatura-programak argitaratuz.
 
== Lorpen nagusiak ==
rdhn
* [[Zenbaketa edo konputazio]]aren eta [[Kontagarritasunaren teoria|kontagarritasunaren]] definizio zehatza (Constable 2000).
* Arazo, buruketa eta problemen zenbatze-bidezko emaitzarik ez dagoela azaltzen duen froga ([[Gelditze-buruketa edo halting problem ingelesez]]) eta baita [[buruketa trataezinak]] daudela, non emaitza lortzea erabat ezinezkoa da. (Constable 2000).
* [[Programazio-lengoaia]]ren kontzeptua, hainbat abstrakzio-mailara dagoen eta informazio metodologikoa modu doi batean adierazteko tresna (Abelson eta Sussman 1996).
* Erabilera orokorreko ordenagailuak, [[Internet]], sinadura digitalak, merkataritza elektronikoa edo internet bidezko merkataritza eta bilaketa-sistemak (Google adibidez) bezalako teknologia iraultzaileak (Constable 1997, Constable 2000).
* Zientzi ikerketa mota berriak ahalbidetu ditu, fisika konputazionala eta kimika konputazionala bezalakoak (Constable 1997).
 
== Aplikazioak ==
 
* [[ahotsaren ezagupena]]
* [[hizketaren sintesi|ahotsaren sintesia]]
* [[datu handiak|big data]]
* [[datu-base]]ak
* [[datu-meatzaritza]]
* [[enpresa baliabideen plangintza]]
* [[galdera-erantzun sistemak]]
* [[datu-diagrama|grafikoak]]
* [[hizkuntzaren prozesamendu]]a
* [[ikasketa automatiko]]a
* [[Informazio sistema]]k
* [[Informazioaren berreskurapen]]a
* [[Informazio erauzketa]]
* [[Itzulpengintza automatiko|Itzulpen automatikoa]]
* [[konputagailuen eta pertsonen arteko elkarrekintza]]
* [[konputazio-ereduak]]
* [[konputagailu-sare]]ak
* [[Optimizazio (matematika)|optimizazioa]]
* [[robotika]]
* [[sistema adimendunak]]
* [[sistema banatuak]]
* [[sistema digital]]ak
* [[sistema eragile]]ak
* [[sistema txertatuak]]
* [[Sistema administratzaile|sistemen administrazioa]]
* [[superordenagailu|superkonputazioa]]
* [[Informazio eta komunikazio teknologiak]]
* [[telemedikuntza]]
* [[web aplikazioak]]
* [[World Wide Web|web sistemak]]
 
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}
{{ lur | data=2011-12-30}}
 
[[Kategoria:Informatika| ]]