Eibarko udaletxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa:
 
== Historia ==
''Konzejokua'' udaletxe zaharraren egoera txarrak herritarren kexa ugari eragin zituen eta 1870 urtean Felix Gisasola alkateak eraikin berria altxatzearren beharra azaldu zuen. 1899 urtean [[Ramon Kortazar]] arkitekto donostiarraren diseinua hartu zuten eta Antonio Iturrioz alkateak ezarri zuen lehenengo harria. Udaletxe berria [[1901]]eko [[irailaren 14]]an inauguratu zen<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.turismoa.euskadi.net/s11-12375/es/contenidos/h_cultura_y_patrimonio/0000012981_h5_rec_turismo/eu_12981/12981-ficha.html|egilea=[[Eusko Jaurlaritza]]|argitaletxea=www.euskadi.net|izenburua=Eibarko Udaletxea}}</ref>. Inaugurazio egunean Eibarren egiten ziren produktuen (batez ere armen) erakusketa antolatu zen, eta ekitaldi ofizialaren ostean, bazkari handi bat eta esku-dantza egin zituzten<ref>{{Cite web|url=http://opendata.euskadi.eus/katalogoa/-/eu/kultur-ondarea/eibarko-udaletxea/|izenburua=Eibarko Udaletxea|sartze-data=|egunkaria=opendata.euskadi.eus|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>.
 
[[Hormigoi]]zko eraikina zen, material horrekin Gipuzkoan egindako lehenetariko eraikina. Aurreko udaletxearen bikoitza zen tamainuz eta euskal udaletxe tradizionalari [[pizkunde]]ko jauregi italiarren kutsua eman zion. Hain handia izanik udaletxe zaharraz gain ondoan zegoen "Errege Etxea" (''Casa Real'') ere eraitsi egin zuten eta [[Ego|Ego ibaia]] bera ere estali behar izan zen.
12. lerroa:
 
== Ezaugarriak ==
Oinplano errektangularra duen eraikin [[neoklasiko]]a da. 43,80 metrotako luzera du, 33,30 metrotako zabalera eta 15 metrotako altuera<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Casa consistorial de Eibar - Urbipedia - Archivo de Arquitectura|hizkuntza=es|url=http://www.urbipedia.org/index.php/Casa_consistorial_de_Eibar|sartze-data=2017-09-09}}</ref>. Behe solairuak arkupe luze bat da simetrikoa eta bost zatitan banatzen dena. Guztira bederatzi arku ditu eta erdikoa da aipagarriena, zutabe sendoak eta sabaian triagelu formako frontoia baitu. Frontoi honetan kokatzen da erlojua. Arkupearen gainean bi solairu daude.
 
== Ondasun nabarmenak ==