Elizjendearen Adierazpena (Eskozia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
geh
1. lerroa:
'''Elizjendearen Adierazpena''' ({{lang-en|Declaration of the Clergy}}) [[1309]]<nowiki/>ko eskoziar agiri bat da, [[Roberto I.a Eskoziakoa|Roberto de Bruce]] eskoziar erregeari herri horretako apezpikuen babesa ematen diona. Agiria ez da ospetsua, baina bere garrantzia du. Bertan, [[St Andrews|Saint Andrews]]<nowiki/>en bildutako apezpikuek adierazten dute 'herriak' Roberto de Bruce hautatzen duela errege. [[Arbroatheko Aldarrikapena]]<nowiki/>rekin batera (1320), erabakigarria izan zen Eskoziako Eliza eta ikuspegi politikoa finkatzen, eragin handikoa XVI eta XVII. mendeko erregetza absolutuaren eta [[presbiterianismo]]<nowiki/>aren (''National Covenant'') arteko gatazka eta eztabaidetan.
 
na
1296an, Ingalaterrako [[Eduardo II.a Ingalaterrakoa|Eduardo II.a]]<nowiki/>k Eskozia inbaditu zuen, Ingalaterra eskoziarren nagusia zelakoan. 1308an, Roberto de Brucek Comyn leinua azpiratu zuen, eta haien lurraldea, [[Great Glen|Great Glen]]etik gertu, suntsitu. Eskoziar buruzagi Saint Andrewsera bildu zen, bertako katedralaren eraikuntza bukatzear zegoela. Batzarra (parlamentua) deitu zuen bertan, ideia berri batzuk bertan azaltzeko. Gutun ireki batean, apezpikuek erregetzari buruz zuten ideia adierazi zuten: herriak hautatu zuela erregea<ref group="oh">Aurrez aurre talka egiten zuen ingelesek erregetzaren nagusitza eztabaidaezintzat jotzeko zuten ikuspegiarekin; ikus Oliver, Neil. 2009, 174. or.</ref> eta 'herri' horrek Roberto de Bruce erregetzat onartzen zuela "erresumako akatsak konpon ditzan, eta zuzendu beharreko gauzak zuzendu". Apezpikuen agintaritza horren bidez, eskoziarren errege horri erresuma esleitzen zitzaion, agiriak zioenez.<ref name=":0">Oliver, Neil. 2009, 142-143. or.</ref>
 
Agiriko herriaren ideiak "[[Erresumako Erkidegoa]]"ri egiten dio erreferentzia, alegia, eskoziar goi-mailako elizgizon eta jauntxoei. Agiria aita santuari bidali ez ezik, kopiatu eta lurralde osoko elizetan esan zen behin eta berriz. Adierazpen horren bitartez, Roberto de Brucek bere gaitasun militar gogorra zilegitasunez jantzi zuen.<ref name=":0">Oliver, Neil. 2009, 142-143. or.</ref> Horren beharra ere bazuen, [[Joan XXIII.a|aita santua]]<nowiki/>k eskumikatu egin baitzuen, Ingalaterrako Eduardo II.ak horretara bultzatuta.