Miren Amuriza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
6. lerroa:
Gainera, musika talde batzuekin kolaboratu egin du ere, abesten eta letrak idatziz.
 
2002an, Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan, Bilboko El Carmen aretoan, jendaurrean kantatu zuen lehen aldiz, eta, eskolartekotik kanpo, Andikoako auzo-afarian kantatu zuen lehenengoz 2003an; bere aitarekin eta librean.<ref>[http://bdb.bertsozale.eus/es/web/haitzondo/view/2078-miren-amuriza]</ref> 2008an, [[ETB 1]]ek [[gabon eguna|gabon-gauean]] emititzen duen ''[[Euskal Kantuen Gaua]]'' saioan ''Gure aitak amari'' kanta herrikoia abestu zuen [[Xabier Amuriza]], [[Jexux Arzallus]], [[Amets Arzallus]] eta [[Maddalen Arzallus]] bertsolariekin batera. Urte berean [[Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa]] irabazi zuen.
 
2009an [[2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusia|Bertsolari Txapelketa Nagusiko]] finalaurrekotan bigarrentxandara iritsi zen. [[Bizkaiko Bertsolari Txapelketa]]n hiru aldiz izan da finalista, emaitzarik onena 2010eko hirugarrena izan zuen.