«Arbroatheko Aldarrikapena»: berrikuspenen arteko aldeak

geh
(geh)
'''Arbroatheko Aldarrikapena''' [[1320]]eko [[apirilaren 6]]ean [[Arbroath]]en 51 jauntxok sinatutako [[Eskoziako Erresuma]]ren [[independentzia aldarrikapen]] bat izan zen. Aldarrikapen hori [[Joan XXII.a]] [[aita santu]]ari igorritako eskutitz batean adierazi zen, eta bertan eskatu zioten eskoziar herria zein [[Roberto I.a Eskoziakoa]]k eskoziar lurraldearen gain zuen subiranotasuna aintzat har zitzan.
 
Testua, [[latin]]<nowiki/>ez idatzitaidatzia, dagoEskoziako agiri ospetsuena da, eta askok eskoziar nazioaren sorrera agiritzat dauka.<ref name=":4" >Wars of Independence: The Declaration of Arbroath. ''BBC''</ref>. Historiaren aldetik, garrantzi handiko agiritzat jotzen da, gerora Eskoziako Pizkundeko erreformaren garaiko [[Presbiterianismo|''covenanter'' mugimendua]]<nowiki/>ren ideologian eta Estatu Batuetako independentzia mugimendu eta testuetan izandako eraginagatik.
 
== Testuingurua ==
Eskozian haserrea zabaldu zen, eta 1320ko apirilean zaldun mandatari bat bidali zuten [[Erroma]]<nowiki/>ra, aldean hiru eskutitz zekartzala: bata [[Roberto I.a Eskoziakoa|Roberto erregea]]<nowiki/>rena zen, beste bat apezpikuena, eta azkena eskoziar jauntxoena. Horietatik, baina, bakarra gorde da gaurdaino: jaunena. Segur aski [[Arbroatheko abadia]]n idatzi zuten. Eduardo II.a erregearen azpilanari emandako erantzun bat da eta, Neil Oliverren arabera, Bernard abadeak ondu zuen, Eskoziako kantzelariak.<ref name=":0">Oliver, Neil. 2009, 148-149. or.</ref>
 
Agiria moldatzeko orduan, oso hizkera literarioa erabili zen, entzuteko atsegina, [[:en:Baldred Bisset|Baldred Bisset]]ek aipatutako eskoziarren antzinako jatorriaren mitoak landuz eta Erromarekiko duten lotura nabarmenduz. Gero, 1309ko [[Elizjendearen Adierazpena (Eskozia)|Elizjendearen Adierazpena]] ekartzen du gogora: bertan, [[Roberto I.a Eskoziakoa|Roberto de Bruce]]k eskoziarrak ingelesen uztarpetik askatu zituela aipatzen da. Are, tonua igoz, adierazten da erregeak ingelesen menpe jartzeko ideia izango balu, hura bota eta gaitasuna duen norbait hautatuko luketela trukean.<ref name=":0">Oliver, Neil. 2009, 148-149. or.</ref> eta, beraz, ez da erregea "Jainkoaren graziaz".<ref name=":4" />
{{esaera2|Zinez ez dugu borrokatzen aintzagatik, ondasunengatik, ohoreagatik, baizik eta askatasunagatik, horregatik bakarrik, ezein gizon zintzok ez baitio hari uko egingo, bizitzaren truke ez bada.<ref name=":1">Oliver, Neil. 2009, 150. or.</ref>}}
 
Ondoren, aita santuari erregutzen dio Eduardo II.a erregearekin Eskoziaren alde, "Erromaren alaba kuttuna"ren (Eskoziaren) alde, bitartekari lana egiteko, "gu, eskoziarrak, bakean utz gaitzan". Bukatzeko, aita santuari eskoziarren larruan jartzeko eskatzen zaio, baita adierazi ere [[Ingeles (herria)|ingeles]]<nowiki/>ek eragotzi egiten zutela eskoziarrek beren armada musulmanen kontra bidaltzea, eta eskoziarrek beren buruaren jabe, independente nahi zutela. Are, gauzak konpontzeko ezer egingo ez balu, agiriak ''aita santua'' egiten du errudun "kristauak hiltzen jarraitzeagatik eta arimak galtzeagatik". Guztiagatik ere, ez zuten ErromakoAvignongo eliza agintariaren iritzia aldatu, ez berehala behintzat.,<ref name=":1">Oliver, Neil. 2009, 150. or.</ref><ref name=":4" /> are, eskoziar erregea eskumikatuta egoten jarraitu zuen.<ref name=":4" />
 
== Garrantzia ==
[[Neil Oliver]] historialariaren arabera, gaurko begietatik ikusita, Arbroatheko Aldarrikapena agiri harrigarria da, parerik gabeko independentzia aldarrikapena. Eskoziarren Europako zilegitasun politikoa indartu zuen. Gerora, sinbolismo nazional handiko ikur historikoa izaten jarraitu du eskoziarrentzat, [[Arbroatheko abadia]]rekin batera.<ref name=":3">Oliver, Neil. 2009, 235. or.</ref>
 
Agiriak argi uzten du erregea 'herria'ri zor zaiola,<ref group="oh">[[Elizjendearen Aldarrikapena|Elizjendearen Aldarrikapen]]ean bezala, testuinguru honetan, 'herria' erresumako jaun eta elizgizon nabarmenak ziren: [[Erresumako Erkidegoa (Eskozia)|Erresumako Erkidegoa]].</ref> eta trukean, behar bezala jokatuz gero, herriak babestu egingo zuela erregea, hura ''[[primus inter pares]]'' den neurrian.<ref name=":1">Oliver, Neil. 2009, 150. or.</ref><ref name=":2">Oliver, Neil. 2009, 174. or.</ref> Agiri horrek ezarritako erregearen botere absolutuaren eta hura kontrolpean edukitzearen arteko dialektikak, halaber, harrotu zuen XVI. mendeko [[presbiterianismo]] indartsuaren gorakada (''[[:en:covenanters|covenanters]]'') harrotu zuen, erregea 'herria'ren aurrean erantzule izatearen beharrabeharraz: hitzarmenaren ideia da.<ref name=":3">Oliver, Neil. 2009, 235. or.</ref><ref name=":4" /> Alde horretatik, eragin handia izan zuen Amerikako Estatu Batuetako independentziarako mugimenduan, adibidez, Independentzia Aldarrikapenean, zati batean Arbroatheko Aldarrikapenean oinarrituta,<ref name=":4">Wars of Independence: The Declaration of Arbroath. ''BBC''</ref> eta [[Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa|Konstituzioa]]n<nowiki/>.
 
== Oharrak ==