Erromatar legio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 46.25.3.80 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Marklar2007 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
tNo edit summary
6. lerroa:
== Historia ==
[[Fitxategi:Relief Kolumna Trajana.jpg|240px|thumb|[[Trajanoren zutabea]]n irudikatutako erromatar legionarioak.]]
Jatorrian, erregeen garaian, legioak [[erromatar armada]] bere osotasunean hartzen zuen armetarako erreklutatutako erromatar hiritarrez osatua zegoena. [[Gudu zelai]]an [[mazedoniar falange]]aren antzera prestatzen zen, eraketa oso itxi eta sendo bat, baina mugikortasun urrikoa, non soldaduek pika fronte bat erakusten zioten etsaiari. Ez zen ezer aldatu [[Erromatar Errepublika]] iristean, non legioa banandutako bi legiotan banandu zen, bakoitza bi [[erromako kontsul|kontsuletako]] baten agintepean. Errepublikaren lehen urteak Hiriko biztanleek etengabe egiten zuten erromatar lurraldearen inbasioengatik bereizi ziren. Falange eraketa lurralde lauan borrokatzeko erabat egokitua zegoen, eta, beraz, Erroma [[Lazio]]tik irten ez zen bitartean ez ziren aldatu Legioaren eraketa taktikoak. [[Samnitar Gerrak|Samnitar Gerretan]] ([[K. a. 343]] eta [[K. a. 290]] arteko gerra intermitenteak) antolatu ziren legioak modu formalago batean, falangearentzat egokia ez zen lurralde menditsu batean borrokatu behar izan baitzuten. Garai horretan izan zen, ere, hasi ziren kanpainak estrategikoki hobeto planifikatuak egoten eta kontsulen armada bi legiotan banatu zen. Honen ondorioz, falange sistematik [[manipulo (eraketa militarra)|manipulo]] eta [[zenturia|zenturien]] sistemara pasa zen, malgu eta egokiagoa lurralde menditsurako. Beranduago, [[Gaio Mario]]ren erreformaren ondoren [[kohorte (argipena)|kohorte]] sistema adoptatu zen, 160 soldaduko hiru manipulotan banatutako 480 soldaduz osatuak, manipulo bakoitza 80 soldaduko 2 zenturiatan banatuta baitzegoen. Inperio garaian ([[K. a. 30]]etik [[284]] arte behintzat), legioa, ohi, tropa aliatuekin indartzen zen, [[erromatar tropa laguntzaileak|auxilia]] direlakoekin, erromatar hiritar ez ziren soldaduz osatuak eta betebehar nagusi bezala borrokan erromatar legioei laguntzea zutena, legio hauek oso-osorik erromatar hiritarrez osatuak zeudelarik. Tropa laguntzaile hauek mertzenarioen artean edo euren gerra trebezia antzinaroko munduan ongi ezagutzen zen herrien artean biltzen ziren, numidiar zaldizkoak edo baleartar habailariak kasu.
 
Erromatar Errepublikaren eta Erromatar Inperioaren azken garaietan legioek paper politiko garrantzitsu bat bete zuten, erabat profesionalizatzen ziren aldi berean. Euren ekintzek erromatar enperadore baten patua ziurtatu edo suntsi zezaketen. Adibide bat [[Aulo Vitelio]] enperadorearen erorketa izan zen [[Lau enperadoreen urtea]]n, [[Danubio]]ko legioek [[Vespasiano]]ren alde egitea aukeratu zutenean erabakia. [[K. a. I. mendea|K. a. I. mendetik]] gertu legioen mehatxu demagogikoa argi identifikatua geratu zen. Gobernariak ezin ziren euren probintzietatik euren legioekin aldendu. [[Julio Zesar]]rek [[Rubikon]] ibaia bere probintziak utzi eta Italian gerran hasteko gurutzatu zuenean, krisialdi konstituzional bat eragin zuen.