Arbroatheko Aldarrikapena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
est
3. lerroa:
'''Arbroatheko Aldarrikapena''' [[1320]]eko [[apirilaren 6]]ean [[Arbroath]]en 51 jauntxok sinatutako [[Eskoziako Erresuma]]ren [[independentzia aldarrikapen]] bat izan zen. Aldarrikapen hori [[Joan XXII.a]] [[aita santu]]ari igorritako eskutitz batean adierazi zen, eta bertan eskatu zioten eskoziar herria zein [[Roberto I.a Eskoziakoa]]k eskoziar lurraldearen gain zuen subiranotasuna aintzat har zitzan.
 
Testua latinez[[latin]]<nowiki/>ez idatzita dago. Historiaren aldetik, garrantzi handiko agiritzat jotzen da, gerora Eskoziako Pizkundeko erreformaren garaiko ''covenanter''-en ideologian eta Estatu Batuetako independentzia mugimendu eta testuetan izandako eraginagatik.
 
== Testuingurua ==
Ingelesak eskoziarren kontra borrokan ziren, ingelesen erregeak herrialde horren gaineko nagusitza bilatzen zuen, eta eskoziarrek kolokan ikusten zuten beren independentzia, [[Ingalaterrako Eduardo II.a]]ren erasoarengatik. [[Plantagenet]] leinuko errege ingelesak, baina, ez zuen gerrarako dohain berezirik erakutsi, eta amarru politiko bat bilatu zuen: aita santuaren babesa. Une horretan, [[Joan XXII.a]] aita santuak Europako[[Europa]]<nowiki/>ko errege guztien kristau batasuna bilatzen zuen, musulmanen kontrako gurutzada[[Gurutzadak|Gurutzada]] aldarrikatzeko. Eskoziarrei zurrumurrua heldu zitzaien Eduardo II.ak aita santuari haien irudi iluna helarazi ziela, haien arteko gerren errudun egin zituela eta, ondorioz, aita santuak Roberto erregea eskumikatu zuen.<ref name=":0">Oliver, Neil. 2009, 148-149. or.</ref><ref group="oh">Ingeles apaiz orori egunero hiru meza egin eta horietan Robertoren izena madarikatzeko agindua ere eman zitzaien; ikus Oliver Neil, 2009, 149. or.</ref>
 
== Agiria ==
[[File:Morning light - geograph.org.uk - 1658242.jpg|thumb|Arbroatheko abadiaren aztarnak]]
Eskozian haserrea zabaldu zen, eta 1320ko apirilean zaldun mandatari bat bidali zuten Erromara[[Erroma]]<nowiki/>ra, aldean hiru eskutitz zekartzala: bata [[Roberto erregearenaI.a Eskoziakoa|Roberto erregea]]<nowiki/>rena zen, beste bat apezpikuena, eta azkena eskoziar jauntxoena. Horietatik, baina, bakarra gorde da gaurdaino: jaunena. Segur aski [[Arbroatheko abadia]]n idatzi zuten. Eduardo II.a erregearen azpilanari emandako erantzun bat da eta, Neil Oliverren arabera, Bernard abadeak ondu zuen, Eskoziako kantzelariak.<ref name=":0">Oliver, Neil. 2009, 148-149. or.</ref>
 
Agiria moldatzeko orduan, oso hizkera literarioa erabili zen, entzuteko atsegina, [[:en:Baldred Bisset|Baldred Bisset]]ek aipatutako eskoziarren antzinako jatorriaren mitoak landuz eta Erromarekiko duten lotura nabarmenduz. Gero, 1309ko [[Elizjendearen Adierazpena (Eskozia)|Elizjendearen Adierazpena]] ekartzen du gogora: bertan, [[Roberto I.a Eskoziakoa|Roberto de Bruce]]k eskoziarrak ingelesen uztarpetik askatu zituela aipatzen da. Are, tonua igoz, adierazten da erregea ingelesen menpe jartzeko ideia izango balu, hura bota eta gaitasuna duen norbait hautatuko luketela trukean.<ref name=":0">Oliver, Neil. 2009, 148-149. or.</ref>
{{esaera2|Zinez ez dugu borrokatzen aintzagatik, ondasunengatik, ohoreagatik, baizik eta askatasunagatik, horregatik bakarrik, ezein gizon zintzok ez baitio hari uko egingo, bizitzaren truke ez bada.<ref name=":1">Oliver, Neil. 2009, 150. or.</ref>}}
 
Ondoren, aita santuari erregutzen dio Eduardo II.a erregearekin Eskoziaren alde, "Erromaren alaba kuttuna"ren (Eskoziaren) alde, bitartekari lana egiteko, "gu, eskoziarrak, bakean utz gaitzan". Bukatzeko, aita santuari eskoziarren larruan jartzeko eskatzen zaio, eta ingelesek[[Ingeles (herria)|ingeles]]<nowiki/>ek eskoziarrek beren armada musulmanen kontra bidaltzea eragozten zutela, eskoziarrek beren buruaren jabe, independente nahi zutela. Are, gauzak konpontzeko ezer egingo ez balu, agiriak ''aita santua'' egiten du errudun "kristauak hiltzen jarraitzeagatik eta arimak galtzeagatik". Guztiagatik ere, ez zuten Erromako agintariaren iritzia aldatu, ez berehala behintzat.<ref name=":1">Oliver, Neil. 2009, 150. or.</ref>
 
== Garrantzia ==
[[Neil Oliver]] historialariaren arabera, gaurko begietatik ikusita, Arbroatheko Aldarrikapena agiri harrigarria da, parerik gabeko independentzia aldarrikapena. Eskoziarren Europako zilegitasun politikoa indartu zuen. Gerora, sinbolismo nazional handiko ikur historikoa izaten jarraitu du eskoziarrentzat, [[Arbroatheko abadia]]rekin batera.<ref name=":3">Oliver, Neil. 2009, 235. or.</ref>
 
Agiriak argi uzten du erregea 'herria'ri zor zaiola, eta trukean, behar bezala jokatuz gero, herriak babestu egingo zuela erregea, hura ''[[primus inter pares]]'' den neurrian.<ref name=":1">Oliver, Neil. 2009, 150. or.</ref><ref name=":2">Oliver, Neil. 2009, 174. or.</ref> Agiri horrek ezarritako erregearen botere absolutuaren eta hura kontrolpean edukitzearen arteko dialektikak, halaber, harrotu zuen XVI. mendeko [[presbiterianismo]] indartsuaren gorakada (''[[:en:covenanters|covenanters]]''), erregea 'herria'ren aurrean erantzule izatearen beharra.<ref name=":3">Oliver, Neil. 2009, 235. or.</ref> Alde horretatik, eragin handia izan zuen Amerikako Estatu Batuetako Independentzia Aldarrikapenaren eta Konstituzioaren[[Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa|Konstituzioa]]<nowiki/>ren testuetan.
 
== Oharrak ==