«Arbroatheko Aldarrikapena»: berrikuspenen arteko aldeak

t
(→‎Agiria: geh)
 
== Agiria ==
Eskozian haserrea zabaldu zen, eta 1320ko apirilean zaldun mandatari bat bidali zuten Erromara, aldean hiru eskutitz zekartzala: bata Roberto erregearena zen, beste bat apezpikuena, eta azkena eskoziar jauntxoena. Horietatik, baina, bakarra gorde da gaurdaino: jaunena. Segur aski [[Arbroatheko abadia]]n idatzi zuten. Eduardo II.a erregearen azpilanari emandako erantzun bat da eta, Neil Oliverren arabera, Bernard abadeak ondu zuen, Eskoziako kantzelariak.<ref name=":0">Oliver, Neil. 2009, 148-149. or.</ref>
 
Aldarrikapen hau gaur egun arte gorde izan da: aita santuak jaso behar zituen hiru eskutitzako bat, [[erromatar Eliza Katolikoa|elizgizonek]] bidalitakoa eta eskoziar erregeak berak idatzitako eskutitzak osatzen dutelarik.
Agiria moldatzeko orduan, oso hizkera literarioa erabili zen, entzuteko atsegina, [[:en:Baldred Bisset|Baldred Bisset]]ek aipatutako eskoziarren antzinako jatorriaren mitoak landuz eta Erromarekiko duten lotura nabarmenduz. Gero, 1309ko [[Elizjendearen Adierazpena (Eskozia)|Elizjendearen Adierazpena]] ekartzen du gogora: bertan, [[Roberto I.a Eskoziakoa|Roberto de Bruce]]k eskoziarrak ingelesen uztarpetik askatu zituela aipatzen da. Are, tonua igoz, adierazten da erregea ingelesen menpe jartzeko ideia izango balu, hura bota eta gaitasuna duen norbait hautatuko luketela trukean.<ref name=":0">Oliver, Neil. 2009, 148-149. or.</ref>
 
Ondoren, aita santuari erregutzen dio Eduardo II.a erregearekin Eskoziaren alde, "Erromaren alaba kuttuna"ren (Eskoziaren) alde, bitartekari lana egiteko, "gu, eskoziarrak, bakean utz gaitzan". Bukatzeko, aita santuari eskoziarren larruan jartzeko eskatzen zaio, eta ingelesek eskoziarrek beren armada musulmanen kontra bidaltzea eragozten zutela, eskoziarrek beren buruaren jabe, independente nahi zutela. Are, gauzak konpontzeko ezer egingo ez balu, agiriak ''aita santua'' egiten du errudun "kristauak hiltzen jarraitzeagatik eta arimak galtzeagatik". Guztiagatik ere, ez zuten Erromako agintariaren iritzia aldatu, ez berehala behintzat.<ref name=":1">Oliver, Neil. 2009, 150. or.</ref>
 
== Garrantzia ==
Neil Oliver historialariaren arabera, gaurko begietatik ikusita, Arbroatheko Aldarrikapena agiri harrigarria da, parerik gabeko independentzia aldarrikapena. Agiriak argi uzten du erregea 'herria'ri zor zaiola, eta trukean, behar bezala jokatuz gero, herriak babestu egingo zuela erregea, hura ''[[primus inter pares]]'' bihurtuta.<ref name=":1">Oliver, Neil. 2009, 150. or.</ref> Erregearen botere absolutuaren eta botere hitzartuaren arteko dialektika horrek harrotu zituen [[prebisterianismoa]]
 
== Oharrak ==