«John Ashbery»: berrikuspenen arteko aldeak

567 bytes added ,  Duela 2 urte
Ashberyren poesia hermetismotik gertukoa izan da maiz, eta hark ere ez du ukatzeko lanik hartu: "Nik uste dut nire poesia zerbaiti buruzkoa dela, baina ez dut arrastorik ere zeri buruzkoa", aitortu zuen 2014an, ''El Cultural'' aldizkariari emandako elkarrizketa batean.<ref name=":0" /> Dena den, Ashberyren nahia ez zen bere lana ezkutuan geratzea, ezpada ahalik eta pertsona gehiagorengana iristea; bestela, zioen, papereratutakoa bere buruarekiko elkarrizketa pribatu bat baino ez zen izango.<ref name=NYT-MTV>{{cite news | first= Melena| last= Ryzik| authorlink= | coauthors= | title=80-Year-Old Poet for the MTV Generation | url=https://www.nytimes.com/2007/08/27/books/27laur.html?hp }}</ref><ref name="npr.org">[http://www.npr.org/templates/story/story.php?storyId=4542617 NPR interview with Ashbery about his collection ''Where Shall I Wander'' - including poem audio. March 19, 2005]</ref> Poetaren egitekoari buruz ere idatzi zuen 1972an kaleratutako saiakera batean: "Poetaren kezka nagusia da artelanari bizitza ematea, halako moldez ezen ezinezkoa suertatuko baita hura azaltzen saiatzea".<ref name=":0" />
 
Yale Unibertsitateko Ingeles Departamenduko buru Langdon Hammer-ek horrela idatzi zuen 2008an: "Azken berrogeita hamar urteetan ez da egon John Ashbery bezalako beste poeta estatubatuarrik; batek berak ere ez dauka Ashberyk baino hiztegi zabalagorik, ezta Whitman-ek edo Pound-ek ere".<ref>Hammer, Langdon, [https://www.nytimes.com/2008/04/20/books/review/Hammer-t.html?_r=1&oref=slogin&ref=books&pagewanted=print "‘But I Digress’"], review of ''Notes from the Air: Selected Later Poems'', by John Ashbery, ''New York Times Book Review'', April 20, 2008, accessed same day.</ref>
 
Harvard Unibertsitateko ingeles-irakasle eta poeta Stephen Burt-ek, ostera, Ashbery T.S. Eliot-ekin konparatu izan du, eta esan du: "Ingelesez idazten duten poeta bizien erdiek eredutzat daukate Ashbery, eta beste erdiek, ostera, ulertezintzat".<ref>{{cite news| url=http://entertainment.timesonline.co.uk/tol/arts_and_entertainment/the_tls/article3626601.ece | work=The Times | location=London | title=John Ashbery a poet for our times | first=Stephen | last=Burt | date=2008-03-26 | accessdate=2010-05-06}}</ref>
 
== Sariak eta ohoreak ==