«John Ashbery»: berrikuspenen arteko aldeak

 
== Lana ==
Ashberyren poesia hermetismotik gertukoa izan da maiz, eta hark ere ez du ukatzeko lanik hartu: "Nik uste dut nire poesia zerbaiti buruzkoa dela, baina ez dut arrastorik ere zeri buruzkoa", aitortu zuen 2014an, ''El Cultural'' aldizkariari emandako elkarrizketa batean.<ref name=":0" /> Dena den, Ashberyren nahia ez zen bere lana ezkutuan geratzea, ezpada ahalik eta pertsona gehiagorengana iristea; bestela, zioen, papereratutakoa bere buruarekiko elkarrizketa pribatu bat baino ez zen izango.<ref name=NYT-MTV>{{cite news | first= Melena| last= Ryzik| authorlink= | coauthors= | title=80-Year-Old Poet for the MTV Generation | url=https://www.nytimes.com/2007/08/27/books/27laur.html?hp }}</ref><ref name="npr.org">[http://www.npr.org/templates/story/story.php?storyId=4542617 NPR interview with Ashbery about his collection ''Where Shall I Wander'' - including poem audio. March 19, 2005]</ref> Poetaren egitekoari buruz ere idatzi zuen 1972an kaleratutako saiakera batean: "Poetaren kezka nagusia da artelanari bizitza ematea, halako moldez ezen ezinezkoa suertatuko baita hura azaltzen saiatzea".<ref name=":0" />
 
Yale Unibertsitateko Ingeles Departamenduko buru Langdon Hammer-ek horrela idatzi zuen 2008an: "Azken berrogeita hamar urteetan ez da egon John Ashbery bezalako beste poeta estatubatuarrik; batek berak ere ez dauka Ashberyk baino hiztegi zabalagorik, ezta Whitman-ek edo Pound-ek ere".