John Ashbery: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
osatu eta erreferentziak sartu
4. lerroa:
John Ashbery [[New York (estatua)|New York]] estatuko [[Rochester (New York)|Rochester]] hirian jaio zen, 1927ko uztailaren 28an.<ref>{{cite web|url=http://www.poets.org/poet.php/prmPID/238|title=John Ashbery|publisher=[[Academy of American Poets]]|accessdate=2014-08-26}}</ref> Ama, Helen Lawrence, biologiako irakaslea zuen; aita, Chester Frederick Ashbery, nekazaria zen. Ontario Lakuaren gertuko etxalde batean hazi zen.
 
Deerfield Akademian ikasi zuen, mutilentzat baino ez zen barnetegi batean, non W.H. Auden, Dylan Thomas eta beste poeta batzuen lanak irakurtzen baitzituzten, eta han deskubritu zuen bere homosexualitatea ere, bere poemetan kontatu izan zuenez.<ref name=":0">{{Cite news|url=http://www.berria.eus/albisteak/144863/john_ashbery_poeta_hil_da.htm|abizena=Astiz|izena=Iñigo|izenburua=John Ashbery poeta hil da|data=2017/09/04|egunkaria=Berria|formatoa=|hizkuntza=|sartze-data=2017/09/04}}</ref> Berak idatzitako bi poema Poetry aldizkarian argitaratu zituzten, beste gelakide baten izenean, zeinak Ashberyri ezer esan gabe bidali baitzituen aldizkarira. Eskolan ere bazuten aldizkari bat, Deerfield Scroll, noneta Ashberyk hainbat poema argitaratu baitzituenzituen; haien artean, ikaskide batekiko maitasun erantzunik gabeari buruzko sonetoak eta fikziozko testu labur bat. Dena den, Ashberyk, lehen-lehenik, margolaria izan nahi izan zuen; 11 urtetik 15era, Rochester-eko arte-museoko pintura-klaseetara joan zen.
 
[[Fitxategi:John_Ashbery_by_David_Shankbone.jpg|eskuinera|thumb|Ashbery 2007an, [[W. H. Auden|W.H. Auden]] poetaren omenez egindako ekitaldo batean, New York Hiriko Cooper Union unibertsitatean.]]
1949an lizentziatu zen, Hardvard Unibertsitatean, ''cum laude'' izendapenarekin. Lizentziatura amaierako tesian W.H. Audenen poesia aztertu zuen. kasle zelarik, Harvard Advocate aldizkariko kidea izan zen, baita Signeti Elkarteko kidea ere. Unibertsitatean lagun zituen kideen artean, poeta eta idazle ugari zeuden, hala nola Kenneth Koch, Barbara Epstein, V.R. Lang, Frank O' Hara eta Edward Gorey; gainera, ikaskide zituen Robert Creeley, Robert Bly eta Peter Davison. Lizentziatu ondoren, denbora labur batez New York Unibertsitatean ikasten jarraitu zuen, eta 1951n masterreko titulua lortu zuen Columbia Unibertsitatean.
 
1951 eta 1955 bitartean erredaktore gisa lan egin zuen publizitatearen eremuan, eta 1950eko hamarkadaren erdialdetik 1965era bitartean Frantzian bizi izan zen. Besteak beste, Herald Tribune egunkariaren Europako edizioaren zuzendari izan zen hainbat urtez.<ref name=":0" /> Horrez gain, erredaktore jardun zuen Art and Literature (1964-1967) aldizkariaren 12 aleetan, baita New Poetry aldizkarian ere. Bestalde, erailketa misteriotsuei buruzko liburuak itzuli zituen frantsesetik ingelesera. Garai hartan Perre Martory poeta frantziarrarekin bizi zen; gerora, haren zenbait liburu ere itzuliko zituen ingelesera.
 
AEBetara itzuli zenean, arte-kritikari lanetan jarraitu zuen New York eta Newsweek aldizkarietan, eta ARTNews erredakzio-batzordean ere jardun zuen 1972. urtera arte. 1976 eta 1980 bitartean, ostera, Partisan Review aldizkarian egin zituen erredaktore-lanak.
20. lerroa:
 
== Lana ==
Ashberyren poesia hermetismotik gertukoa izan da maiz, eta hark ere ez du ukatzeko lanik hartu: "Nik uste dut nire poesia zerbaiti buruzkoa dela, baina ez dut arrastorik ere zeri buruzkoa", aitortu zuen 2014an, ''El Cultural'' aldizkariari emandako elkarrizketa batean.<ref name=":0" /> Dena den, Ashberyren nahia ez zen bere lana ezkutuan geratzea, ezpada ahalik eta pertsona gehiagorengana iristea; bestela, zioen, papereratutakoa bere buruarekiko elkarrizketa pribatu bat baino ez zen izango. Poetaren egitekoari buruz ere idatzi zuen 1972an kaleratutako saiakera batean: "Poetaren kezka nagusia da artelanari bizitza ematea, halako moldez ezen ezinezkoa suertatuko baita hura azaltzen saiatzea".<ref name=":0" />
Ashberyren lanen ezaugarri nagusiak konplexutasuna eta hermetismoa edo ulergaiztasuna dira.
 
Dena den, Ashberyren nahia ez zen bere lana ezkutuan geratzea, ezpada ahalik eta pertsona gehiagorengana iristea; bestela, zioen, papereratutakoa bere buruarekiko elkarrizketa pribatu bat baino ez zen izango.
 
Yale Unibertsitateko Ingeles Departamenduko buru Langdon Hammer-ek horrela idatzi zuen 2008an: "Azken berrogeita hamar urteetan ez da egon John Ashbery bezalako beste poeta estatubatuarrik; batek berak ere ez dauka Ashberyk baino hiztegi zabalagorik, ezta Whitman-ek edo Pound-ek ere".