«John Ashbery»: berrikuspenen arteko aldeak

7 bytes removed ,  Duela 3 urte
ez dago edizio laburpenik
t
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
John Ashbery [[New York (estatua)|New York]] estatuko [[Rochester (New York)|Rochester]] hirian jaio zen, 1927ko uztailaren 28an.<ref>{{cite web|url=http://www.poets.org/poet.php/prmPID/238|title=John Ashbery|publisher=[[Academy of American Poets]]|accessdate=2014-08-26}}</ref> Ama, Helen Lawrence, biologiako irakaslea zuen; aita, Chester Frederick Ashbery, nekazaria zen. Ontario Lakuaren gertuko etxalde batean hazi zen.
 
Deerfield Akademian ikasi zuen, mutilenmutilentzat eskolabaino ez zen barnetegi batean, non W.H. Auden, Dylan Thomas eta beste poeta batzuen lanak irakurtzen baitzituzten. Berak idatzitako bi poema Poetry aldizkarian argitaratu zituzten, beste gelakide baten izenean, zeinak Ashberyri ezer esan gabe bidali baitzituen aldizkarira. Eskolan ere bazuten aldizkari bat, Deerfield Scroll, non Ashberyk hainbat poema argitaratu baitzituen; haien artean, ikaskide batekiko maitasun erantzunik gabeari buruzko sonetoak eta fikziozko testu labur bat. Dena den, Ashberyk, lehen-lehenik, margolaria izan nahi izan zuen; 11 urtetik 15era, Rochester-eko arte-museoko pintura-klaseetara joan zen.
 
[[Fitxategi:John_Ashbery_by_David_Shankbone.jpg|eskuinera|thumb|Ashbery 2007an, [[W. H. Auden|W.H. Auden]] poetaren omenez egindako ekitaldo batean, New York Hiriko Cooper Union unibertsitatean.]]
1949an lizentziatu zen, Hardvard Unibertsitatean, ''cum laude'' izendapenarekin. Lizentziatura amaierako tesian W.H. Audenen poesia aztertu zuen. kasle zelarik, Harvard Advocate aldizkariko kidea izan zen, baita Signeti Elkarteko kidea ere. Unibertsitatean lagun zituen kideen artean, poeta eta idazle ugari zeuden, hala nola Kenneth Koch, Barbara Epstein, V.R. Lang, Frank O' Hara eta Edward Gorey; gainera, ikaskide zituen Robert Creeley, Robert Bly eta Peter Davison. Lizentziatu ondoren, denbora labur batez New York Unibertsitatean ikasten jarraitu zuen, eta 1951n masterreko titulua lortu zuen Columbia Unibertsitatean.
 
1951 eta 1955 bitartean erredaktore gisa lan egin zuen publizitatearen eremuan, eta 1950eko hamarkadaren erdialdetik 1965era bitartean Frantzian bizi izan zen. ErredaktoreBesteak beste, Herald Tribune egunkariaren Europako edizioaren zuzendari izan zen hainbat urtez. Horrez gain, erredaktore jardun zuen Art and Literature (1964-1967) aldizkariaren 12 aleetan, baita New Poetry aldizkarian ere. Hilabetearen amaierara iritsi ahal izatekoBestalde, erailketa misteriotsuei buruzko liburuak itzuli zituen frantsesetik ingelesera. Horrez gain, erredaktore jardun zuen zenbait egunkari eta aldizkari estatubatuarren Europako edizioetan. Garai hartan Perre Martory poeta frantziarrarekin bizi zen; gerora, haren zenbait liburu ere itzuliko zituen ingelesera.
 
AEBetara itzuli zenean, arte-kritikari lanetan jarraitu zuen New York eta Newsweek aldizkarietan, eta ARTNews erredakzio-batzordean ere jardun zuen 1972. urtera arte. 1976 eta 1980 bitartean, ostera, Partisan Review aldizkarian egin zituen erredaktore-lanak.