Ñuflo de Chaves: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
barne lotura zuzenketa
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Ñuflo de Cháves''' ([[Trujillo]], [[1518]] - [[Ipar Chaco]], [[1568]]) espainiar konkistatzailea izan zen. 1542. urtean [[Paraguai]]ra iritsi zen [[Álvar Núñez Cabeza de Vaca]]ren espedizioarekin. Bi urte geroago, Río de la Plata probintziaren gobernadore izateko [[Domingo Martinez de Irala|Domingo Martínez de Irala]] eta Cabeza de Vacaren arteko gatazka hasi zenean, [[Cháves Irala]]ren alde azaldu zen. Harek aginpidea lortu zuen, eta 1547an Cháves iparraldera joan zen, zilar bila, gobernadore berriaren laguntzaz. Hurrengo urtean, Iralak Pedro de la Gascari laguntza eskaini zion Limako istiluetan Pizarroren aurka borrokatzeko. Cháves joan zen lau espainiar eta ehun indiarrekin, baina Limara iritsi zirenean, Pizarro hila zen. Chávesek Iralarentzat eskatu zuen gobernadore-izendapena, baina Gascak ez zuen onartu, eta Diego de Sanabriari eman zion aginpidea. 1558an, Irala hil ondoren, Cháves iparraldeko lurraldeetara joan zen Mendoza gobernadorearen aginduz, [[Xaraye]] mendietan hiri bat sortzera. 158 espainiar eta 23 itsasontzi hartu zituen horretarako, baina bere benetako asmoa gobernazio burujabea sortzea zen. 1559an [[Nueva Asunción]] sortu zuen, Guapai ibaiaren ertzean, baina laster hasi ziren lurraldea kolonizatzeko eskubideak zirela-eta tirabirak Andés Manso eta Chávesen artean. Arazo hura konpontzeko Cháves Limara joan zen. Han erregeordeak bere seme García de Mendoza lurralde hartako gobernadore izendatu zuen, eta Cháves berriz gobernadoreordeko. 1561. urtean, [[Guapai]] aldera itzuli zenean, [[Santa Cruz de la Sierra]] sortu zuen Chiquitos mendietan. Indiarrek hil zuten Asunciónerako bidean.
 
 
{{DEFAULTSORT:Cahves, Nuflo de}}
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
{{Biografia zirriborroa|ES-EX}}
[[Kategoria:1518ko jaiotzak]]
{{bizialdia|1518ko|1568ko|Chaves, Nuflo de}}
[[Kategoria:1568ko heriotzak]]
[[Kategoria:Cáceres probintziako jendea]]
[[Kategoria:Espainiako konkistatzaileak]]
[[Kategoria:Cáceres probintziako jendea]]