Atxurra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aipuak
Estekak sartzen
1. lerroa:
'''Atxurra''' [[Bizkaia|Bizkaian]] kokatutako kobazuloa da. [[Paleolito|Paleolitoko]] labar-arte aztarnategi garrantzitsua du, gutxienez 14 gunetan banatua. Bertan 70tik gora irudi identifikatu dira, bisonteak eta zaldiak nabarmentzen direlarik. Gehienak grabatu teknikaz eginak dira eta, kasu batzutan, baita margotuta ere; [[Madelein aldia|Madeleine]] aldi erdi eta berantiarrari dagozkio.<ref name=":0">{{Cite web|url=https://arkeobasque.wordpress.com/2016/05/24/la-cueva-de-atxurra-nuevo-yacimiento-de-arte-rupestre-paleolitico-en-bizkaia/|izenburua=La cueva de Atxurra, nuevo yacimiento de arte rupestre paleolítico en Bizkaia|sartze-data=2017-IX-1|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=Rios-Garaizar|izena=Joseba|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>  
 
== Kokapena, geografia eta deskripzioa ==
[[Fitxategi:ATXURRA (33) copia.jpg|alt=Atxurrako goiko mailako galeria, labar-aztarnategia eta goiko sarreraren artean.|thumb|Atxurrako goiko mailako galeria, labar-aztarnategia eta goiko sarreraren artean.]]
Atxurrako kobazuloa [[Berriatua|Berriatuako]] lurretan badago ere, [[Lekeitio|Lekeitiotik]] hurbilago aurkitzen da. 1085 metrotako espeleometriarekin, [[Merelludi|Mereludiko]] Karstaren bigarren kobazulo luzeena da (lehena Lamiñen Sistema izanik). Zehatzago esanda, karst txiki honetako ekialdeko zatian kokatua dago, Atxarre (267 m) eta Gaztelukoatxa (183 m) mendien barrenean, eta Mereludiko poljé edo haran itsuaren drainatze sarearen parte fosila da.
 
Inguruko kobazuloak bezala, Atxurra [[Kretazeoa|Azpi Kretazikoko]] karaitz urgoniarraren haustura geologikoen menpean sortua da. Pitzadurak norabide nagusi bitan datoz: E-M eta HE-IM. Honen arabera, karga eremu nagusia ekialdean kokatzen da, Mereludiko haran barruan. Bertako azalean topatzen ditugun erreka biak Kurutzerrekako osinean eta Zubitxutako leizean sartzen dira, eta behin lurpean kareharri multzo osoa zeharkatzen dute. Deskarga gune nagusia Lamiñen koba da, eta Arrakala izeneko ubegi txikiago bat ere badago, itxura guztien arabera Atxurrako ubidearen zati aktiboa; biek Zulueta errekarekin bat egiten dute.
 
Atxurrako kobazuloak bi sarrera nagusi ditu: bata errepidearen mailan, eta bestea zazpi metro gorago. Bi nibelez osatua dago, elkarrekin komunikatuak: behekoak 300 m. inguruko luzera du, eta goikoak 700 bat m. Gutxienez 1085 m ditu, 2011an argitaratutako topografiaren arabera.<ref>{{Cite aldizkari|abizena=ADES Espeleologia Elkartea|izena=|egile-lotura=|izenburua=Mereludi, lurpeko mundurako atia|aldizkaria=Hondarroa Urtekaria|argitaratze-lekua=Ondarroa|liburukia=|alea=|data=|urtea=2011|url=http://saguzarrak.blogspot.com.es/2012/05/mereludiko-karsta-hondarroa-2011.html|sartze-data=2017-IX-1|issn=}}</ref>
14. lerroa:
== Historia ==
[[Fitxategi:Atxurra110527.jpg|alt=Atxurrako 2011ko topografia, 1085 metrotako espeleometriarekin.|thumb|Atxurrako 2011ko topografia, 1085 metrotako espeleometriarekin.]]
Atxurrako haitzuloaren lehen albisteak 1882koak dira. Goiko sarrera ezaguna izan arren, Lekeitiotik [[Markina-Xemein|Markinarako]] errepide berria eraikitzeko leherketek bistaratu zuten beheko sarrera. Segituan hasi zen bertatik jendea masiboki sartzen; ordukoak dira egunkarietako lehen kronikak; honek, eta kobara sartzeko erraztasunak kobazuloaren espolioa ekarri zuen, eta 130 urte baino gehiagotan zehar eskualdeko kobarik bisitatuena eta hondatuena izan da.<ref>{{Cite web|url=http://actualid-ades.blogspot.com.es/2013/10/atxurrako-kobian-aurkikuntzia.html|izenburua=Atxurrako kobian aurkikuntzia|sartze-data=2017-IX-1|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=Autore asko|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=PDF}}</ref>
 
Lehen bisita zientifikoa [[Ramon Adan de Iartza|Ramon Adan de Yarza]] eta Jose Maria Solano geologoek egin zuten, 1882an; bertan aztarna paleontologikoak, eta datu hidrogeologikoak jaso zituzten.  Harrezkero, espezialista asko sartu izan dira Atxurrara ikerketa desberdinak egiteko. Besteak beste:
 
•    1892an [[:es:Manuel_Martínez_de_la_Escalera|Manuel Martínez de la Escalera]] bioespeleologoak bisitatu zuen, Bizkaian egiten ari zen laginketaren baitan.<ref>{{Cite aldizkari|abizena=Martínez de la Escalera|izena=Manuel|egile-lotura=https://es.wikipedia.org/wiki/Manuel_Mart%C3%ADnez_de_la_Escalera|izenburua=Examen del Grupo Bathyscia de España|aldizkaria=Anales de la Sociedad Española de Historia Natural|argitaratze-lekua=Madrid|liburukia=28|alea=|data=|urtea=1899|orrialdea=363-412|url=http://bibdigital.rjb.csic.es/spa/Libro.php?Libro=1176|sartze-data=2017-IX-1|issn=}}</ref>
 
•    XX gizaldi hasieran, A. Galvez Cañero egon zen bertan; beheko galerietan aztarnategia aurkitu eta industu zuen.<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Carta arqueológica de Vizcaya. Primera parte. Yacimientos en cueva|urtea=1982|abizena=Marcos|izena=J.L.|orrialdeak=|orrialdea=160|argitaletxea=|ISBN=|liburukia=Cuadernos de Arqueología de Deusto 8}}</ref><ref>{{Cite aldizkari|abizena=Altuna|izena=Jesús|egile-lotura=https://eu.wikipedia.org/wiki/Jesus_Altuna|izenburua=El reno en el Würm de la Península Ibérica|aldizkaria=Munibe Arkeologia-Antropologia|argitaratze-lekua=Donostia|liburukia=23|alea=1|data=|urtea=1971|orrialdea=72|url=http://www.aranzadi.eus/fileadmin/docs/Munibe/1971071090.pdf|sartze-data=|issn=}}</ref>
 
•    1919tik aurrera, [[Jose Migel Barandiaran|Jose Miguel Barandiaranek]] behin baino gehiago bisitatu zuen; beheko galerietan hainbat aztarna jaso zituen, eta 1929an goiko sarrerako aztarnategia aurkitu zuen, 1934-1935 artean industuko zuena.<ref name=":1" />
 
•    1958an, Bizkaiko Foru Aldundiko GEV espeleologia taldea aritu zen esplorazioan.<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Catálogo de simas y cuevas de la provincia de Vizcaya|urtea=1968|abizena=Nolte|izena=Ernesto|orrialdeak=|orrialdea=30|argitaletxea=Bizkaiko Foru Aldundia|ISBN=}}</ref>
 
•    1972an [[Jesus Altuna|Jesus Altunak]] kata bat egin zuen beheko galerietan.<ref>{{Cite aldizkari|abizena=Altuna|izena=Jesús|egile-lotura=https://eu.wikipedia.org/wiki/Jesus_Altuna|izenburua=Fauna de Mamíferos de los yacimientos prehistóricos de Guipúzcoa|aldizkaria=Munibe Antropologia-Arkeologia|argitaratze-lekua=Donostia|liburukia=24|alea=1-4|data=|urtea=1972|url=http://www.aranzadi.eus/fileadmin/docs/Munibe/1972001464.pdf|sartze-data=2017-IX-1|issn=}}</ref>
 
1982tik aurrera, ADES Espeleologia Elkarteak darama Lea-Artibaiko esplorazio eremuaren ardura; Atxurrako galerien goiko aldeetan inkognitak zeudenez, 2009an haiek esploratzeari ekin zioten, kobazulo osoaren topografia berregitearekin batera.<ref>{{Cite web|url=http://actualid-ades.blogspot.com.es/2009/04/atxurra.html|izenburua=Atxurran|sartze-data=2017-IX-1|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=ADES Espeleologia Elkartea|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>  Nabarmentzekoa da lan hauetan zehar espeleologoek  grabatuetako batzuk ikusi zituztela, baina garrantzi handirik eman gabe.<ref>{{Cite news|url=https://zuzeu.eus/euskal-herria/aurrenekoaren-bakardadea/|abizena=Mendebala|izena=|izenburua=Aurrenekoaren bakardadea|data=2016-V-25|egunkaria=https://zuzeu.eus/|formatoa=|hizkuntza=|sartze-data=2017-IX-1}}</ref>  Izan ere, Atxurrako galerietan milaka graffiti daude eta espeleologoek ez zuten labar-artea identifikatzeko prestakuntzarik (hori [[Bizkaiko Foru Aldundia|Bizkaiko Foru Aldundiak]] sustatutako arkeologo eta espeleologoen arteko topaketekin aldatuko zen, 2015eko otsailetik aurrera).<ref>{{Cite web|url=http://euskalespeleo.com/formakuntza-saioa-bilbon/|izenburua=Formakuntza saioa Bilbon|sartze-data=2017-IX-1|egunkaria=|aldizkaria=http://euskalespeleo.com/|abizena=UEV-EEE|izena=|egile-lotura=|data=2015-II-15|hizkuntza=|formatua=}}</ref>  Gaur egunean, labar-artearen aurkikuntza dela eta, Atxurrako esplorazioa behin-behinean etenda dago; sabaietako hainbat puntu oraindik begiratu gabe daude.
[[Fitxategi:ATXURRA (6).jpg|alt=Atxurrako saguzar koloniako ale batzuek.|thumb|Atxurrako saguzar koloniako ale batzuek.]]
Bestalde, 1990 hamarkadatik hona, zoologoak Atxurran bizi diren kiropteroak ikertzen ari dira: inguruko saguzar kolonia ugarienetako bat gordetzeaz gain, galzorian dauden hainbat espezieren gordelekua ere bada. Harrezkero, saguzar populazioa ezagutzeko eta babesteko bisita sistematikoak egiten dira, eta 2013 urtean kobazuloa itxi zen.<ref>{{Cite aldizkari|abizena=Galán|izena=Carlos|egile-lotura=|izenburua=Fauna de Quirópteros del País Vasco|aldizkaria=Munibe Ciencias Naturales|argitaratze-lekua=Donostia|liburukia=49|alea=|data=|urtea=1997|orrialdea=77-100|url=http://www.aranzadi.eus/fileadmin/docs/Munibe/1997077100CN.pdf|sartze-data=2017-IX-1|issn=}}</ref> <ref>{{Cite news|url=http://www.elcorreo.com/vizcaya/20131224/local/clausuradas-tres-cuevas-bizkaia-201312241002.html|abizena=Vasco Press|izena=|izenburua=Clausuradas tres cuevas en Bizkaia para proteger a los murciélagos|data=2013-XII-24|egunkaria=El Correo Español|formatoa=|hizkuntza=|sartze-data=2017-IX-1}}</ref>
35. lerroa:
 
== Labar-artea ==
Labar-artea Atxurrako goiko mailan aurkitzen da, bi solairuek bat egiten duten lekutik barrurantz; altuera handia duen galeria bat da, hainbat erlaitz eta dibertikulu dituena. Bertan gutxienez 70 irudi dokumentatu dira, batez ere animalienak; gehienak bisonteak eta zaldiak, baina ahuntzak, oreinak eta uroak ere identifikatu dira. Grabatu teknikarekin eginak daude, eta batzuetan baita pintura beltzez ere. Irudi batzuek handiak dira, zaldiak kasu, eta beste batzuk berriz txikiak. Artearen ezaugarriak [[Madelein aldia|Madeleine]] aldi erdi edo berantiarrari dagozkio, hau da. duela 18.000 eta 14.000 urte artean (14.500-12.500 kalibratu gabe). Ezaugarri hauen artean nabarmenenak dira adarrak eta hankak bi planotan irudikatzea, eta ilea eta erraien detaileak. Deigarriak dira, baita ere, aurreko ikuspegitik eginiko ahuntzak eta zauritutako bisontearen irudia, alderantzizko “v” bezalako 20 bat gezi punta barruan dituena.<ref name=":0" />
 
[[Kategoria:Historiaurreko artea]]
[[Kategoria:Historiaurreko leizeak]]
[[Kategoria:Bizkaiko leizeak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko historiaurreko leizeak]]
[[Kategoria:Bizkaiko historia]]
[[Kategoria:Berriatua]]