Jesus Nazaretekoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Bizitza publikoa: barne lotura zuzenketa
33. lerroa:
=== Bizitza publikoa ===
 
Bere jarraitzaileekin batera (Apostoluak eta gainerako ikasleak), Jesus Galilea eta Judea lurraldeetan zehar ibili zen bere mezua zabaltzen eta mirariak egiten<ref>E.P. Sanders, ''Jesús y el judaísmo''. Madrid: Trotta, 2004. ISBN 978-84-8164-685-6.</ref>. Aldi honen iraupenari buruz ez dugu datu zehatzik. Hala ere, Joanen ebanjelioan aipatzen den bezala, Jesus hiru aldiz igo zen [[Jerusalem]]era [[Pazko judua]] ospatzera bere ikasleekin. Hori dela eta, Jesusen bizitza publikoa hiru urte ingurukoa izan zela uste dute aditu gehienek. Beste ebanjelioek [[Jerusalem]]en ospatu zuen Pazko bakarra aipatzen dute. Pazko horretan gertatu zen Jesusen [[Jesusen Azken Afaria|Azken Afaria]], [[Jesus Nazaretekoa#Nekaldia|Nekaldia]], heriotza eta [[Jesusen Piztuera|Biztuera]].
 
Jesusen bizitza publiko gehiena Galileako iparraldean gertatu zen, Tiberiades lakuaren inguruan, Kafarnaun herritik gertu. Hala ere, Kana, Nazaret, Nain, Betsaida eta beste herri galilear batzuetan ere ibili zen. Judean Jerusalen, Betania, Jeriko... bisitatu zituen.