Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
[[Fitxategi:Grunewald - christ.jpg|right|thumb|''Kristoren piztuera'', [[Matthias Grünewald]] alemaniar margolariaren lana, Isenheimgo erretaulan (XVI mendea).]]
{{sakontzeko|Jesusen Piztuera}}
Lau ebanjelioetan azaltzen denez, Jesus hirugarren egunean biztu[[Piztuera|piztu]] egin zen hilen artetik. [[Maria Magdalena]] (Jesusen jarraitzailea) izan zen Jesus berpiztua ikusi zuen lehen pertsona, baina beste ikasle guztiek ere ikusi zuten. Piztuera lau ebanjelioetan kontatzen da, baina historia ez da berbera, eta detaile asko aldatu egiten dira batetik bestera.
 
* [[Mateoren Ebanjelioa]]n Maria Magdalena eta beste Maria bat (Jesusen ama?) hilobira joan ziren hirugarren egunean. Bidean zihoazela, lurrikara bat gertatu zen. Hilobiko harria zabaldu eta zuriz jantzitako aingeru bat harriaren gainean eseri zen. Zaintzaileak ikaratuta gelditu ziren, hilda baleude bezala. Aingeruak Jesusen piztueraren berri eman zien emakumeei, eta agindu zien ikasle guztiak Galileara joan zitezela, bertan ikusiko zutela eta. Emakumeak gainerako ikasleengana zihoazela Jesus agertu zitzaien, eta hauek gurtu egin zuten. Ikasle guztiak Galilean batu ziren eta han ikusi zuten Jesus. Honek Berri Ona gizaki guztiei zabaltzera bidali zituen.
154.095

edits