Siziliar gerrak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
76. lerroa:
Eraso horiei erantzuteko, K. a. 405ean, Hanibal Magonek beste espedizio bat antolatu zuen irla osoa konkistatzeko. Oraingo honetan, izugarrizko erresistentzia eta zorte txarra izan zuen. Izan ere, [[Agrigentoko setioa (K. a. 406)|Akragasko setioan]] kartagotar indarrak izurriak jota izan ziren, Hanibal Magon barne.
Horren ondorengoa, Himilkon, arrakasta izan zuen setioa apurtzen, Gela hiria konkistatzen, Camarina arpilatzen eta [[Dionisio I.a Sirakusakoa|Dionisio I.a]]ri maizetan irabazten. Hala ere, izurriak egindako kalteaz jakitun zenez, bakea sinatu zuen Kartagora itzuli baino lehen. Horren arabera, Selinonte, [[Termak]], Akragas, Gela eta Camarina zergak ordaindu behar zizkien menpeko gisa. Hau izan zen kartagotar boterearen erpina Sizilian.
K. a. 398an, Dionisiok indarrak berreskuratu zituen eta bake ituna apurtu zuen Motia gotorlekua setiatuz eta menperatuz. Himikonen erantzuna gogorra zan zen, antolatutako espedizioak Motia eta Messina konkistatu zituen, azkenean, greziarrak menperatu eta gero [[Cataniako gudua (K. a. 397)|Cataniako itsas guduan]], Sirakusa bera setiatu zuen. Setioa K. a. 397an hasi zen, baina K.a 396an, berriro ere, izurriak kartagotar armada hondatu zuenez, setioa bertan behera geratu behar zen, baina kartagotarren eta elimoen lurraldeen kontrola galdu gabe. Borrokatzaileek ez zuten ezein itun sinatu guduaren amaiera adierazteko.
Dionisiok indartu zen berriro eta K. a. 396an Solinonte arpilatu zuen. K. a. 396-393 artean, Sirakusako boterea hedatu zuen Siziliako ekialdean, hala nola, [[Taorminako setioa (K. a. 394)|Tauromenioko setioa,]] K. a. 394an.
Garai horretan, Kartago lanpetuta zegoen Afrikan matxinada bat itzaliz. K. a. 393an, Magonek, Himilkonen ondorengoak, eraso bat egin zuen Messinaren kontra baina Dionisiok irabazi zuen [[Abazenoko gudua]]n. Armada berri batekin, Magonek beste espedizio bat zuzendu zuen erdiko Siziliaren kontra baina arazoak izan zituen [[Krisako gudua|Krisa]] ibaiaren ondoan. Dionisiok ere, buruhausteak zituenez, bake itun bat sinatu zuen Kartagorekin. Honen arabera, Sirakusak eta Kartagok elkarri errespetatuko zizkietela bakoitzaren eremuak.
Dionisiok berriro hasi zen borroka egiten K. a. 383an. Magon Tarasek zuzendutako [[italiota]] ligarekin aliatu zen eta armada bat lehorreratu zuen [[Brutzia|Brutzian]], honela Sirakusak bi frontetan borroka egin behar zuen. Kanpainetako lehenengo lau urteen zehaztasunak urriak dira, baina K. a. 378an, Dionisiok, Magon irabazi zuen [[Cabalako gudua]]n. Kartagok, Sizilian eta [[Sardinia|Sardinian]] sortutako matxinadak menperatu behar zituenez, bakea eskatu zuen.