Siziliar gerrak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
74. lerroa:
Ondoriozko elkarrizketetan, non Kartagok, Segestak, Selinontek eta Sirakusak parte hartu baitzuten, ez zen posible izan Segesta eta Selinonteren arteko bakea lortzea, beraz, Hanibal Magon Siziliara abiatu zen armada indartsu batekin. [[Selinonteko gudua]] irabazi ondoren, izen bereko hiria konkistatu zuen eta Himera suntsitu [[Himerako gudua (K. a. 409)|Himerako Bigarren Gudua]] irabazi orduko, Sirakusaren laguntza gorabehera. Hanibalek ez zuen Akragas ezta Sirakusa eraso ere, eta K. a. 409an Kartagora itzuli zen lortutako harrapakinarekin.
Siziliako Kartagoren etsairik nagusiena, Sirakusa, kalterik gabe zegoen. Sirakusako [[Hermokrates]] jeneral arnegariak, Selinontetik armada txiki batekin kartagotar lurraldeak arpilatu zituen. Berak lortu zuen Motia eta Panornosko indarrak irabaztea, baina Sirakusan bizia galdu zuen atentatu baten ondorioz.
Eraso horiei erantzuteko, K. a. 405ean, Hanibal Magonek beste espedizio bat antolatu zuen irla osoa konkistatzeko. Oraingo honetan, izugarrizko erresistentzia eta zorte txarra izan zuen. Izan ere, [[AkragaskoAgrigentoko setioa (K. a. 406)|Akragasko setioan]] kartagotar indarrak izurriak jota izan ziren, Hanibal Magon barne.
Horren ondorengoa, Himilkon, arrakasta izan zuen setioa apurtzen, Gela hiria konkistatzen, Camarina arpilatzen eta [[Dionisio I.a Sirakusakoa|Dionisio I.a]]ri maizetan irabazten. Hala ere, izurriak egindako kalteaz jakitun zenez, bakea sinatu zuen Kartagora itzuli baino lehen. Horren arabera, Selinonte, [[Termak]], Akragas, Gela eta Camarina zergak ordaindu behar zizkien menpeko gisa. Hau izan zen kartagotar boterearen erpina Sizilian.
K. a. 398an, Dionisiok indarrak berreskuratu zituen eta bake ituna apurtu zuen Motia gotorlekua setiatuz eta menperatuz. Himikonen erantzuna gogorra zan zen, antolatutako espedizioak Motia eta Messina konkistatu zituen, azkenean, greziarrak menperatu eta gero [[Cataniako gudua|Cataniako itsas guduan]], Sirakusa bera setiatu zuen. Setioa K. a. 397an hasi zen, baina K.a 396an, berriro ere, izurriak kartagotar armada hondatu zuenez, setioa bertan behera geratu behar zen, baina kartagotarren eta elimoen lurraldeen kontrola galdu gabe. Borrokatzaileek ez zuten ezein itun sinatu guduaren amaiera adierazteko.