Siziliar gerrak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
72. lerroa:
Himeraren ondoren eta 70 urtez, Siziliako greziar hiriak aurrera joan ziren baina haien arteko gatazkak bukatu gabe. Kartagok gaur egungo [[Tunisia|Tunisiaren]] iparraldeko erdia konkistatu zuen, oso emankorra zena, eta indartu zen kolonia berriak fundatuz, hala nola, [[Leptis Magna|Leptis]] eta [[Oea]] (gaurko Tripoli). Kartagok ere [[Magon Barka]]ren bidaiak (ez nahastu [[Magon Barka]]<nowiki/>rekin, [[Hanibal|Hanibalen]] anaia) Sahara basamortuan zehar [[Zirenaika]]raino baita [[Hannon nabigatzailea|Hannon nabigatzailearena]] Afrikako kostatik ere. Hala ere, iberiar koloniak bereizi ziren iberiarren laguntzarekin eta, horren ondorioz, Kartago zilarrezko eta kobrezko hornidura gehienak galdu zituen.
Sizilian, Selinus, greziar-doriak hiria eta [[Segesta]], greziar-joniar (lehenago elimoarra) hirien arteko gatazkak berriztu ziren. Selinus sartu zen Segestaren eremuetan eta segestarrak K. a. 416an irabazi zituen. Kartagok laguntza eskaerari ez zion erantzun, baina [[Atenas]] Segestaren laguntzan etorri zen [[Atenastarren espedizioa|Siziliara espedizio]] bat bidaliz. K. a. 413an, siziliar hiriek [[Esparta|Espartaren]] laguntzarekin atenastarren espedizioa suntsitu zuten. Selinusek, berriro, Segesta suntsitu zuen K. a. 411n. Oraingo honetan, Segestak Kartagorengana jo zuen eta Hanibal Magonek zuzendutako armada batekin Segesta gai izan zen Selinonte irabazteko K. a. 410ean. Kartagok nahi zuen arazoa diplomatikoki bukatzea armada sendo bati eusten zion bitartean.
Ondoriozko elkarrizketetan, non Kartagok, Segestak, Selinontek eta Sirakusak parte hartu baitzuten, ez zen posible izan Segesta eta Selinonteren arteko bakea lortzea, beraz, Hanibal Magon Siziliara abiatu zen armada indartsu batekin. [[Selinonteko gudua]] irabazi ondoren, izen bereko hiria konkistatu zuen eta Himera suntsitu [[Himerako gudua (K. a. 409)|Himerako Bigarren Gudua]] irabazi orduko, Sirakusaren laguntza gorabehera. Hanibalek ez zuen Akragas ezta Sirakusa eraso ere, eta K. a. 409an Kartagora itzuli zen lortutako harrapakinarekin.
Siziliako Kartagoren etsairik nagusiena, Sirakusa, kalterik gabe zegoen. Sirakusako [[Hermokrates]] jeneral arnegariak, Selinontetik armada txiki batekin kartagotar lurraldeak arpilatu zituen. Berak lortu zuen Motia eta Panornosko indarrak irabaztea, baina Sirakusan bizia galdu zuen atentatu baten ondorioz.
Eraso horiei erantzuteko, K. a. 405ean, Hanibal Magonek beste espedizio bat antolatu zuen irla osoa konkistatzeko. Oraingo honetan, izugarrizko erresistentzia eta zorte txarra izan zuen. Izan ere, [[Akragasko setioa (K. a. 406)|Akragasko setioan]] kartagotar indarrak izurriak jota izan ziren, Hanibal Magon barne.