Ana Komneno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
+biografia infotaula automatikoa
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
[[Fitxategi:715 2 anna-comnene-profilsayfasi.jpg|thumb|Ana Komnena.]]
 
'''Ana Komnena''', [[greziera]]z Άννα Κομνηνή, ''Anna Komnēnē'', ([[Konstantinopla]], [[1083]]ko [[abenduaren 1]]a - ''[[Ibidem|ib.]]'', [[1153]]) [[bizantzio|bizantziar]] printzesa eta historialari bat izan zen, [[Alexiada]] lanaren egilea.
 
[[Alexo I.a Komneno]] enperadorearen alaba nagusia, literatura bizantziarrean, historian, geografian, mitologian, eta are [[filosofia]]n ere aditu bihurtu zuen heziketa arduratsu bat jaso zuen. [[1097]]an [[Nizeforo Briennio]]rekin ezkondu zen, tronurako antzinako erregegai baten semea zena. Bere ama [[Irene Dukas]]ekin batera, azpijokoan aritu zen, Alejo I.ak, oinordeko bezala, Anaren senarra izenda zezan, Anaren anaia zen [[Joan II.a Komneno]]ren ordez. Bere anaia Joan II.a Komneno tronura iritsi zenean, ama eta alaba [[monasterio]] batetara erretiratu ziren. Han, Anak, "Alexiada" idatzi zuen, bere aita Alejo I.aren erregealdiaren historia bat, [[greziera]]z, hamabost liburutan banatua. Lanak, [[1148]]an amaitua izan zena, bere aitaren karrera politikoa kontatzen du [[1069]]tik [[1118]]an hil zen arte. Bere senar Nizeforo Briennio idazten hasi zen, eta, [[1137]]an hil zenean amaitu gabe utzi zuen historiaren jarraipena da.
 
Ana Komnena, berri zehatzik dagoen lehen emakumezko historialaria da. Bere ereduak, [[Tuzidides]], [[Polibio]] eta [[Xenofonte]] greziarrak dira, eta, bere estiloa, garai hartako bizantziar literaturako [[atikotasun]]agatik bereizten da. Bizantziar Inperioaren babeslea orokorrean eta bere familiarena bereziki, bere anaia Joan izan ezik, bere lanean, gorroto eta mespretxu bereziarekin ikusten ditu latindar gurutzatuak.
 
{{Bizialdia|1083ko|1153ko|Komnena, Ana}}
[[Kategoria:Bizantziar Inperioa]]