Arrasate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
90. lerroa:
{{aipua|Hainbeste gorabeheraren ondoren, burdinolen eta manufaktura metalikoen bulegoen tradizio luzeak etengabeko garapena bizi izan zuen XX. mendeko lehen erdian. Eta hori argi nabaritu zen biztanle kopuruan. Baina manufaktura metalikoen kontzentrazio industrialak eragin duen jauzi handi horren ondorioz, azken hamabost urteotan hogei mila biztanle izatera iritsi gara. Eta sortzen ikusi gintuen herria gu mantentzeko gauza badela ikustea pozgarria bada ere, nahiz eta etorkin mordoa hartu behar izan, arduraz jokatu behar dugu eta denontzako zerbitzuek sortzen dituzten arazoei irtenbidea bilatu behar diegu eta, era berean, hain eremu aktiboan sustapen sozio-ekonomikoak berekin dakartzan beharrizan gero eta ugariagoei erantzun behar diegu.|}}
 
[[1966]]an Bedoña auzoa Arrasate udalerriaren parte izatera pasatu zen, eta urte hartan bertan [[Lagun Aro]] erakundea sortu zuten. [[1991]]an [[MCC]] kooperatiben korporazioa abian ipini zuten, eta sei urte geroago [[Mondragon Unibertsitatea]].
 
[[2013]]an krisialdiak jo zuen Fagor enpresa, herriko eta bailarako ikurra zena.
 
== Ekonomia ==