Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeen Espainiako Falangea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Historia: +barne lotura
16. lerroa:
 
== Historia ==
Italiako [[faxismo]]aren eraginez sortu zen, eta [[kapitalismo]]a eta sozialismoa biak gaitzesten zituen. Hasieran Espainiako Falangea izena besterik ez zuen alderdia. [[1934]]ko [[otsail]]ean, [[Onésimo Redondo]] eta [[Ramiro Ledesma Ramos|Ramiro Ledesma]]k sortutako ''Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarrak'' (JONS) alderdiarekin batu eta ''Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangea'' (FE de las JONS) izena hartu zuen, [[uztarri]]a eta geziak sinbolo]]tzatsinbolotzat harturik. Helburuak 26 puntutan laburbildu zituen. Aberriak inperioa du helburu; itsasoko eta aireko potentzia bihurtzea; gizonaren betiko balioen errespetua; giza banakoaren ekimena bultzatzea; kapitalismoa eta marxismoa gaitzetsi eta enpresak nazionalizatzeko joera ziren ideologiazko puntu nagusiak.
 
Garrantzi handiko papera izan zuen Falange Españolak [[Espainiako Gerra Zibila|1936ko matxinadan]]. Hala, [[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerra Zibilean]] 150.000 falangista borrokatu ziren [[Francisco Franco]]ren gidaritzapean. [[1937]]an Francok falangistak [[Karlismo|karlistekin]] batu zituen, eta ''Falange Española Tradicionalista y de las JONS'' (''[[FET y de las JONS]]'') sortu, harrezkero Mugimendu Nazionala deitutakoa. [[Frankismo]] garaian, [[1939]]-[[1975]] bitartean, alderdi politiko ofizial bakarra izan zen. Gerra ondoren Falangeko kide izatea nahitaezko bihurtu zen politikan aurrera egiteko, baina pixkanaka hasierako ideologiatik urrundu zen, batez ere [[1940ko hamarkada|1940]] eta [[1950eko hamarkada|1950eko hamarkaden]] ondoren.
 
{{esaera2|(...) Izugarrizko adar-jotzea da bi urtetik behin boto-txartela hartu eta Espainia eta Mendebaldeko kristau [[zibilizazio]]a salbatzera joan behar izatea. Eta zuek, Madrilgo eta Espainiako hautesleak, prest al zaudete broma hori onartzeko? (...)
Espainian hautagai-zerrenda [[sozialista]] guztiak irabazita ere, Espainiako gurasoek, [[aberria|aberriri]]k ez dagoela entzutean, [[soldadu]]ek diziplinarik ez dutela ikustean, edo zuek, Espainiako [[katoliko]] fededunek, [[eliza]]k Jaunik gabekoen museo bihurtzen direla ikustean, onartuko al zenituzkete [[hauteskunde]]etako emaitzak? Bada, Falangeak ez. (...) Kontaketaren ondoren, garaile edo galtzaile izan, Espainiako etsaiak berriro boterea eskuratzen saiatzen badira, Falangea dagokion lekuan egongo da, harrokeriarik gabe, baina etsi gabe (...).| [[Jose Antonio Primo de Rivera]], Madrilgo Europa zineman emandako hitzaldia, 1936ko otsailaren 2a}}
 
[[Espainiako trantsizioa|Espainiako Trantsizio Demokratikoan]], Falange Española banatu eta politikoki desagertu egin zen. [[1996ko Espainiako hauteskunde orokorrak|1996ko Espainiar Hauteskunde Orokorretan]] Falange Española de las JONS alderdiak 12.114 boto lortu zituen, hau da % 0,05a. Hona hemen egun Falange Españolaren izaera aldarrikatzen duten alderdiak: