«Enver Hoxha»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t
 
== Bizitza ==
[[Belgika]]n eta [[Frantzia]]n goi ikasketak egin eta Alderdi Komunistan sartu zen. Bere herrira itzulirik, [[Ardatzeko potentziak|Ardatzeko]] indarren aurkako erresistentzia antolatu zuen [[Bigarren Mundu Gerra]]n, eta Askapen Nazionalerako Fronteko buruzagia izan zen. [[1941]]ean, Albaniako Alderdi Komunista ([[1948]]tik aurrera Albaniako Langileen Alderdia izan zena) sortu eta idazkari nagusi jarri zen.
[[Bigarren Mundu Gerra]]n [[partisano (Albania)|partisano]] moduan borrokatu zen [[nazionalsozialismo|nazien]] aurka. 1944 urtean Albanian askatu ondoren ezarri zen erregimen komunistaren buru izan zen. Albania [[Ekialdeko Blokea]]ren baitan izan zen urte horietan, baina Hoxhak beste herrialde komunistekin harremanak hausten joan zen, [[Jugoslavia]]rekin aurrena, [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobiet Batasunarekin]] ondoren eta [[Txinako Herri Errepublika|Txina]] komunistarekin azkenik. Azkenean, Albania nazioartean isolatu eta guztiz [[ekonomia autarkiko]]a ezarri zuen. Iraultza kulturala ere burutu zuen, Albaniako kultura erlijiosoaren aurka besteak beste. 1973 urtean, bihotzekoa pairatu eta osasuna makaltzen joan zen, harik eta 1985 urtean hil zen arte. Bere ondorengoa Albaniaren agintaritzan [[Ramiz Alia]] izan zen.
 
[[1944]]an, herrialdea askaturik, behin-behineko lehendakari eta indar armatuen buru izendatu zuten. [[1945]]eko hauteskundeen ondoren, kontseiluko lehendakari izan zen, eta [[1946]]an Albaniako Herri Errepublika sortu berriaren buru. [[1954]]an gobernu eta estatu karguak utzi zituen, baina alderdiko idazkari nagusi izaten jarraitu zuen hil arte. [[Sobietar Batasuna]]ren eta [[Txinako Herri Errepublika]]ren arteko gatazka ideologikoan, Txinarekin bat egin zuen, eta Albanian iraultza kulturala indartzen saiatu zen, herrialdeko kultura erlijiosoaren aurka besteak beste. [[1976]]an [[Mao]] hil ondoren, Txinako Herri Errepublikak harturiko bideari errebisionista iritzirik, bi nazioen arteko harremanak hoztu egin ziren. [[1973]]. urtean bihotzekoa pairatu ondoan, haren osasuna makalduz joan zen. 1982an oroitzapen liburu interesgarria argitaratu zuen, batez ere erresistentzia garaiaz diharduena. [[1985]]ean hil zen.
 
== Erreferentziak ==
{{lur|2017-8-29}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
{{biografia zirriborroa|Albania}}
 
{{bizialdia|1908ko|1985eko|Hoxha, Enver}}
 
[[Kategoria:Albaniako politikariak]]
[[Kategoria:Komunistak]]
35.641

edits