Zhelju Zhelev: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
7. lerroa:
[[Mikhail Gorbatxov|Gorbatxovek]] [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunetik]] bultzatutako erreformen ondorioz Europako komunismoen krisia sortu zenean, klub hori Demokrazia Indarren Batasuna zeritzan frontean sartu zen [[1989]]an, beste hamabost talde politikorekin batera, eta Zhelev bertako koordinatzaile aukeratu zuten.
 
[[1990]]eko hauteskundeen ondoren, fronte haren talde parlamentarioaren presidente-kargua hartu zuen. Garai hartan, alderdi sozialistako [[Petar Mladenov]] Errepublikako presidenteak bere alderdi barruko krisialdiaren ondorioz dimititu egin behar izan zuenean, Zhelev aukeratu zuten presidente, bere alderdiaren eta beste zenbait alderdi politiko txikiren hitzarmenari esker. Kargua hartu eta berehala, demokrazia sendotzeko aldaketa politikoak eta merkatu-ekonomiarako garapena bultzatuko zituela zin egin zuen. [[1992]]an Bulgaria [[Europako Kontseilua|Europako Kontseiluko]] kide gisa onar zezaten lortu zuen. [[1997]]ko hauteskundeetan [[Petar StoyanovStoianov]]ek hartu zuen Zheleven kargua.
 
== Erreferentziak ==