Automotores Orletti: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
#WikiLesa
1. lerroa:
'''Automotores Orletti''' [[Kondor operazioa|Condor operazioa]]n militar kolpistek baliatutako zentro mekaniko bat izan zen, [[Buenos Aires]]<nowiki/>en. Tokia, Condor operaziorako koordinazio zentro ez ezik, oposizioko pertsonen tortura eta hilketarako zentro garrantzitsu bat bihurtu zen, bertako giza eskubideen elkarteek erakutsi eta hainbat epaiketatan agerian geratu denez. Lekuaren erabilera hori 1976tik 1983ra izan zen indarrean.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Amagoia|abizena=Mujika|izenburua=Orlettiren amarruan|hizkuntza=eu-ES|url=http://www.berria.eus/paperekoa/1517/023/001/2011-04-02/orlettiren_amarruan.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2017-08-26}}</ref>
[[File:Automotores_Orletti.jpg|thumb|Automotores Orlettiren tokia, 2014ko martxoan
 
1976an, [[Argentina]]<nowiki/>n militarrek estatu-kolpea eman bezain laster, toki hau erabiltzen hasi ziren. [[Victor Visuara]]<nowiki/>k Eduardo Ruffo agenteari agindu zion kobazulo bat aurkitzeko, eta garaje hau ezin egokiagoa zen. Orduan, Argentina, Uruguai, Txile, Bolivia, Paraguai eta Kubako biktimak eramaten hasi ziren, herri haietako torturatzaileen esku uzteko. Egun, hildako horien omenezko museo bat da,<ref name=":0" /> izuaren ikur bilakatutako sinbolismo handiko tokia.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Automotores Orletti: Memories of the Argentine dictatorship -|data=2015-01-11|url=http://www.ticotimes.net/2015/01/11/automotores-orletti-memories-of-the-argentine-dictatorship|sartze-data=2017-08-26}}</ref>