Olinpiar Jokoak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
9. lerroa:
[[1894]]an [[Pierre de Coubertin]] [[frantzia]]rrak berpiztu zituen jokoak eta [[Nazioarteko Olinpiar Batzordea]] (NOB) sortu zuen.
 
Lehendabiziko udako Olinpiar Jokoak [[1896]]an [[Atenas]]en ospatu zirenak izan zen. Bertan 12 herrialdeetako kirolariek parte hartu zuten. 1920 [[Anberes]]en egindako seigarren jokoak arte, ez zen egon [[zin]] egin eta [[bandera]]k zabaltzeko zeremoniarik. Batzuetan [[politika]] jokoekin nahasita ibili ziren; [[1936ko Udako Olinpiar Jokoak|Berlineko Olinpiadetan]] (1936) [[nazi]]en ideologia [[arrazista]]k ez zuen begi onez ikusi kirolari beltzen parte hartzea eta arrakasta; [[Munich]]ekoetan (1972) Israeleko parte hartzaileak [[Municheko sarraskia|hil zituzten]]. Kanadan (1976) Afrikar eta [[arabiar]] hemeretzi herri erretiratu egin ziren [[Zeelanda Berria]]ren parte hartzeagatik protesta egiteko. Arrazoia hau izan zen: Zeelanda Berriak Hego Afrikara ekipoa bidali izana, nahiz eta han [[aparheidapartheid]] politika erabili.
 
[[Neguko Olinpiar Jokoak]] [[1924]]. urtetik ospatzen dira, lehendabizikoak [[Chamonix-Mont-Blanc|Chamonix]] izanik. [[1992]]. urtera arte udako eta neguko Olinpiar Jokoak urte berean egiten ziren, baina NOBk ondorengo neguko Olinpiar Jokoak bi urte aurreratzea eta udakoetatik bereiztea adostu zuen. Hala, [[1994]]an neguko Olinpiar Jokoak [[Lillehammer]]ren egin zituzten.