Ramon de la Sota Aburto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Zuzenketa txikia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Zuzenketa txikia
12. lerroa:
Bere aitaren ondasunak jaso eta hamar hilabetera [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herritik]] ihes egitera derrigortua egon zen. Halere, [[Espainiako Gerra Zibila]]n bere [[itsasontzi]] guztiak [[Eusko Jaurlaritza]]ko Defentsa Batzordearen zerbitzura jartzeko astia izan zuen, eta haien bidez [[frankismo|frankistak]] iritsi aurretik [[Euskal Herria|euskal herritar]] ugarik alde ahal izan zuten. [[Frankismo|Gudaroste Frankista]] De la Sotaren ondasunez jabetu zen, gainera hilabete gutxi batzuk aurretik zendu zen [[Ramon de la Sota]] enpresaburua ''"epaitu"'' eta zigortu zuten, bere aitaren aurka burututako ekintza honek handik 40 urtetara ere Ramon de la Sota Aburto sumindu egin ohi zuelarik. Bere ondasunez jabetu eta ehun milioi pezetako isuna ipini zioten.<ref>http://www.deia.com/2015/10/18/sociedad/historias-de-los-vascos/el-expolio-a-la-familia-sota-responsabilidades-politicas-o-botin-de-guerra</ref> Gainera frankistek bere etxebizitza zen Mazarredo zumaztiko [[Ibaigane jauregia]] ere bereganatu eta Gobernu Militar Frankistaren egoitza bilakatu zuten.
 
[[1937]]an [[Lapurdi]]ko [[Biarritz]] hiriko ''Etchepherdia'' eteanetxean bizitzen jarri zen. Azken 41 urteetan bere jarduerak [[enpresa]] mundutik at egon ziren. Maite zuenan jardun zuen: [[itsaso]]arekiko gaiak ikertu, haiei buruzko liburutegi bikaina zuelarik, eta [[Euskal Herria]]n jazotzen zenaz jakitun egotea. [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJko]] [[Ipar Buru Batzarra|Laburdi Buru Batzar]] erakundearen eratzean lagundu, Bizkaiko Ontzigintzari buruz idatzi eta ''Etchepherdia'' bizilekua liburu, margolan, paper eta eskuizkribuen gordailu bilakatu zuen. Bere aitaren biografia bat argitaratu zuen (Bilbo, 1957), bai eta zenbait [[egunkari]] artikulu ere. Bere abokatua [[Ramon Madariaga]] zelarik, bere ondasunen desjabetzearen inguruan [[Manuel Aznar]]ri hainbat elegite jarri zizkion, nahiz eta epaitegietan galdu izan.<ref>http://elpais.com/diario/1982/09/10/espana/400456828_850215.html</ref>
 
[[Francisco Franco|Franco]] [[diktadura|diktadorearen]] heriotza ostean, bere alabak [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herrira]] itzultzeko konbentzitu zuen, eta hala egin behar zuen, baina ez zion denborarik eman. Behin bakarrik itzuli zen, [[1978]]ko [[apiril]]ean, baina apenas egon zen 24 orduz. Ikusitakoa gustukoa ez zuela eta [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herrira]] itzuli zen. [[1978]]ko [[abuztuaren 5]]an zendu zen.