Ireki menu nagusia

Aldaketak

205 bytes removed ,  Duela 2 urte
«5_Biografia_-_Amable_en_la_inauguración_de_Gaur_en_la_Galería_Barandiarán,_con_Zumeta_y_Oteiza,_año_1966.tif» fitxategia kendu da, Jcb wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
 
[[1963]]an "Espacios Vacios" erakusketa paratu zuen Donostiako Udaleko aretoetan, baina ikusleek ez zuten ulertu, izan ere, ez zeuden lan esperimentalekin ohituta, eta horrek hiriko giroa harrotu zuen. Orduntxe jaio zen Amable artista marginala eta ez konziliatzailea izatearen fama. [[1970]]ean, [[Maru Rizo]] bere bikotekide eta kolaboratzailearekin elkartu zenean, estudio txiki bat hartu zuen errentan, Donostiako Parte Zaharrean. Bertan zuen irudimen aberatsa eta buruan atzera eta aurrera zituen ideiak gauzatzen hasi zen. Jarduera publikoetatik urrundu eta bere obran zentratu zen. Bien bitartean, estamentu ofizialen baztertzea jasan zuen "margolari madarikatuaren" estereotipoa nagusi izan baitzen Amablek urratutako ibilbidean.
 
[[File:5 Biografia - Amable en la inauguración de Gaur en la Galería Barandiarán, con Zumeta y Oteiza, año 1966.tif|thumb|Amable, Gaur taldeko inagurazioan, Barandiaran galerian, 1966|right|265x265px]]
Artistaren azken urteak iragarritako heriotzaren gertutasunaz zipriztindu ziren, eta horrek denboraz probesteko gogo bizia txertatu zion. Hala, garai horretan jarduera artistiko oparoa izan zuen. Garaiko artista eta intelektual aurrerakoi ia guztiek bezala, Francoren aurkako jarrera argia agertu zuen, eta bere gogoeta ideologiko eta teorikoa zela eta, muturreko marxismoaren lerroan kokatu zen.