Ireki menu nagusia

Aldaketak

197 bytes removed ,  Duela 2 urte
«10_Obra_plástica_-_Sin_título,_serie_Teatro_Principal,_acuarela_sobre_papel,_año_1954-1957.jpg» fitxategia kendu da, Jcb wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
Amable Ariasen kasuan, bizitza eta obra estu lotuta daude: ''Teatro Principal'' seriea lotuta dago antzoki horretan egindako lanarekin; ''La guia'' izenekoa, gida turistiko batek egin zion enkarguarekin; ''Bodegones'' lana, espazioarekin eta lagunekin zuen harremanarekin; ''[[Bembibre]]'', haurtzaroarekin berriro elkartzearekin; ''Las manitas'', irrealaren izana aldarrikatzeko zuen joerarekin;
 
Papeles de fumar, arintasunarekiko zuen lilurarekin; Quimera bere borrokarekin, beti itxaropenez betea…[[File:9 Obra plástica - De lo invisible I y De lo invisible II, diptico óleo sobre lienzo, 195x514 cm, año 1972.jpg|thumb|"De lo invisible I" eta "De lo invisible II", olio ehunean diptikoa, 195x514 cm, 1972|left|388x388px]]Bere lehen erakusketarako (Donostiako Aranaz Darras aretoa, 1958) hiru kristo handi egin zituen. Nahiz eta muturreko katolizismoan hezi, ordurako bazterrean utzita zuen ideia erlijioso oro.[[File:8 Obra Plastica - a minúscula, óleo sobre lienzo, 114x195 cm, año 1966-67.jpg|thumb|"a minúscula", olio ehunean, 114x195 cm, 1966-67|right|318x318px]]Bi urte beranduago, 1960ean, hiriko arte lerro ofizialari bizkarra emanda De los 10 izeneko talde-erakusketa antolatu zuen, lagun batek utzitako sotoan. Honako hauek parte hartu zuten: [[Miguel Angel Alvarez]], [[Nestor Basterretxea]], [[Carlos Bizkarrondo]], [[Gonzalo Chillida]], [[Mari Paz Jimenez]], [[Jose Maria Ortiz]], [[Rafael Ruiz Balerdi]], [[Jose Antonio Sistiaga]], [[Juan Francisco Villagarcia]] eta Amable bera.[[File:10 Obra plástica - Sin título, serie Teatro Principal, acuarela sobre papel, año 1954-1957.jpg|thumb|Izenik gabe, Printzipal Antzokia seriea, akuarela paperean, 1954-1957|left|298x298px]]1961ean, [[Gipuzkoako elkarte artistiko]]ko presidente izan zen, eta elkartea kultura eta plastika erakusketa zentroa bihurtzen saiatu zen.
 
Gerora [[Bierzo]]ra egindako bidaietan Amable gero eta abstraktuago bilakatzen ari ziren paisaietan zentratu zen. Obra gogor eta adierazkorra da, haren izaera intimoarekin bat egiten duen grafia, beste behin.[[File:11 Obra plástica - Sin título, serie Tintas oxidadas, tinta sobre papel, año 1978-1980.jpg|thumb|Izenik gabe, Tintak ugertuta seriea, tinta paperean, 1978-1980|right|317x317px]]''Espacios Vacíos'' erakusketa (Donostiako Udaleko sotoak, 1963) ulertu ezina izan zen obra esperimentalekin ohituta ez zegoen publikoarentzat; besteak beste, Amablek utsik zeuden bost marko ipini zituen. Gauzak horrela, hiria erabat sumindu zen eta alkateak debekatu egin zuen "antzeko edozein adierazpen".