Isozaki Atea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Aurrekariak: Argentaria dorrea
29. lerroa:
Isozaki Atea altxatzen den gunean "Depositu Frankoa" izeneko eraikina altxatu zuten [[1920ko hamarkada]]n, [[Ricardo Bastida]] arkitektoak egina. Eraikina [[Bilboko portua]]ren jardueretarako erabili zen, baina [[1970eko hamarkada]]n erabiltzeari utzi zitzaion. [[Bilbo]]ko udalak eraikinari irtenbide bat topatu nahian, proiektu bat onartu zuen. Proiektu haren arabera eraikinaren kanpoaldea mantendua izango zen, baina barrualdea eraitsi eta berriz eraikiko zen.
 
Obrak hasi eta urte eta erdi geroago, eraikuntzaz arduratzen zen enpresak porrot egin, eta proiektua bertan behera geratu zen. Eraikuntzak ondorengo urteetan abandonaturik jarraituko zuen, enpresa ezberdinek gune hartan zer egitea pentsatuta zeukan udaletxeari proposatzen zieten bitartean. Proposamen haietako batek, [[Argentaria]] bankuak egina, 200 metroko etxebizitza dorre bat proposatzen zuen, "[[Argentaria dorrea]]" delakoa. Udalak ez zuen onartu.
 
=== Isozaki Atea ===