Ireki menu nagusia

Aldaketak

Jatorrizko izena
[[UNESCO]] [[1985]]ean Quebec Hiriko hirigune historikoa [[Gizateriaren ondare|Gizateriaren Ondare]] izendatu zuen.
 
Izena [[Algonkin hizkuntzak|algonkin]] hizkuntzako '''''Kebek '''''leku-izenetik dator eta "ibaia mehetzen den lekua" esan nahi du. Izen horrekin inguruko zonalde guztia izendatzen zen. Hain zuzen ere, '''''Stadacona '''''herrixka [[irokes|irokesaren]] aldamenean sortu zuen [[Samuel de Champlain|Samuel Champlain]] frantziarrak Québec hiria 1608an, jatorrizko biztanleek Uepishtikueiau deitutako muinoan. Lehen biztanleak Frantziako herri xeheko deportatuak, gaizkileak eta, oro har, pobreak eta gizartetik baztertutakoak izan ziren.<ref>MAIA, Jon: ''Apaizac obeto''. Donostia: Elkarlanean, 2006. 62-63. orriak.</ref>
 
Bertako herritarrak ''quebectarrak'' dira, frantsesez ''Québecois''. Hitz hori [[Euskara|euskaratik]] omen datorrela uste dute hizkuntzalari batzuek, "quebecekoak" berbarekin duen antzarengatik, [[amerindiar|amerindiarrek]] europarrei ''suriquois'' deitzen zietelako, hots, azal zurikoak.<ref>MAIA, Jon: ''Apaizac obeto''. Donostia: Elkarlanean, 2006. 63. orria