«René Portocarrero»: berrikuspenen arteko aldeak

[[El Cerro]]n jaio zen, Habana inguruko auzo batean. Bere formakuntza gehien batean [[autodidakta]] izan zen baina, izan ere, Academia de Artes Plásticas San Alejandro ikastetxean ere ibibi zen. Lehenengo erakusketa Habanako Lyceumen egin zuen, [[1934]]an. Ondoren, [[Mariano Rodríguez]] artistarekin batera, Habanako Estudio Libre para Pintores y Escultores zelakoan lan egin zuen.<ref>http://www.cubaliteraria.cu/monografia/grupo_origenes/integrantes/rp.html "Grupo Orígenes. Integrantes: René Portocarrero"</ref>
Adinaren ondorioz, ''Orígenes'' poesia taldearekin lotu zen eta ''Verbum'', ''Espuela de Plata'' eta ''Orígenes'' aldizkari literarioetan bere marrazkiak argitaratu zituen. Urte horietan bi liburu argitaratu zituen: ''Las máscaras'' (1935) eta ''El sueño'' (1939), bigarren horretan berak idatzitako testuekin. [[José Lezama Lima]]ren laguna izan zen eta poetak Portocarreroen liburuetarako testuak prestatu zituen. 1943an Habanako Espetxean marrazki librearen irakaslea izan zen; hantxe mural erlijioso bat egin zuen ere bai. Urte horietako obra batzuk hauek dira: ''Interiores del Cerro'', ''Festines'' eta ''Figuras para una mitología contemporánea''.
[[1944]] bere lanak [[New York]]en erakutsi zituen, Julian Levy Gallery-an eta [[New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa|Arte Modernoaren Museoan]] MoMa-n. 1950 urtearen inguruan, Taller Experimental de Santiago de Las Vegasen, [[zeramika]]rekin hasi zen lanean. teknika horiekin mural handiak egin zituen, ezagunena, ''Antilletako Historia'' izenburuaz, [[Hotel Tryp Habana Libre]]n, garai hartan Habana Hilton hotelean, egin zuen. 1951an, ''Trinidadi omenez'' lanarekin, Margolaritza Sari Nazionala jaso zuen; gaur egun lan hori [[Kubako Arte Ederren Museoa]]n erakusten da. Lan horrekin Habanako paisaietan inspiratutako lanen bildumari eman zion hasera. 1962an "Kubako kolorea" erakusketa inauguratu zuen; bilduma horretan oinarria Afrikako [[santeria]] zen. Jorratu zuen beste gaia ''Inauteriak'' izan ziren. 1957an eta 1963an [[São Pauloko Bienala|[[São Pauloko Bienalean]] hartu zuen parte. 1952an eta 1966an, bestetik, [[Veneziako Bienala|Veneziako Bienalean]] bere lanak erakutsi zituen. 1981an Kubako estatuak ''Orden Félix Varela'' saria eman zion.
 
==Estiloa==
42.585

edits