Assata Shakur: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
tNo edit summary
Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
6. lerroa:
 
Hainbat aldiz etxetik alde egin ostean, Evelyn A. Williams izebak —giza eskubideen aldeko langilea, gerora Shakurren abokatu izango zena— bere etxean hartu zuen, Manhattan auzoan.<ref name="riley3">{{cite news|url=http://media.www.lugazette.com/media/storage/paper816/news/2008/03/26/Entertainment/Assata.Shakur-3284339.shtml|author=Riley, Lisa|title=Assata Shakur|work=The Langston University Gazette|date=March 26, 2008|deadurl=yes|archiveurl=https://web.archive.org/web/20090524174800/http://media.www.lugazette.com/media/storage/paper816/news/2008/03/26/Entertainment/Assata.Shakur-3284339.shtml|archivedate=May 24, 2009|df=}}</ref><ref name="scheffler203">Scheffler, 2002, p. 203.</ref> Ikasketak amaitu bitartean, beltzen eskubideen aldeko ekintza politikoetan parte hartzen hasi zen. 1967ko apirilean Louis Chesimard ikaskide eta gogaidearekin ezkondu zen; handik eta urte batera banantzea erabaki zuten, Shakurrek gerora idatziko zuenez genero-roletan sortutako ezadostasunak gainditu ezinik.<ref name=":0">{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Assata: An autobiography|urtea=1988|abizena=Shakur|izena=Assata|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Zed Books|ISBN=}}</ref> Bi urtez bananduta egon ondoren, 1970eko abenduan dibortziatu egin ziren.<ref>Perkins, 2000, p. 103.</ref>
 
Pantera Beltzak Alderdiko kide
 
Ikasketak amaitu eta gero, Shakur Pantera Beltzak alderdi politikoko kide izan zen denbora batez. Garai hartan, bere esanetan<ref name=":0" /> 'esklabo-izen' zuenari (JoAnne Chesimard) uko egin eta Assata Olugbala Shakur izena hartu zuen (Assata: borrokalaria, Olugbala: jendearekiko maitasuna; Shakur: esker onekoa).<ref name=":0" /> Gero, zenbait ezadostasun tarteko —nagusiki, alderdiko giro matxista, kide askoren kontzientziazio falta, beltzen beste komunitate batzuekin elkarlanean jarduteari uko egitea eta borroka politikoaren eta borroka armatuaren egiturak ez bereiztea, guztiak ere Shakurren aburuz<ref name=":0" />— alderdia utzi eta Black Liberation Army (BLA, Beltzen Askapenerako Armada) mugimenduarekin bat egin zuen. Polizia atzetik zuela-eta, bere burua ezkutatu beharrean aurkitu zen.<ref name=":0" />