Assata Shakur: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
'Lehen urteak' atala gehitu
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Assata Olugbala Shakur''', jaiotzez '''JoAnne Deborah Byron''' eta ezkontzaz '''JoAnne Chesimard''' ([[New York]]<nowiki/>en jaioa, [[1947]]ko [[uztailaren 16]]a<nowiki/>n), ekintzaile politiko estatubatuarra da, Black Liberation Army (BLA, Beltzen Askapenerako Armada) mugimenduko kidea eta Black Panthers ([[Pantera Beltza Alderdia|Pantera Beltzak]]) alderdi ezkertiarreko kide izandakoa. 1973an New Jersey estatuko errepide-kontrol batean gertatutako tiroketa baten ostean atxilotu zuten, erailketaz eta beste hainbat delituz akusatua, eta orduz geroztik kartzelan egon zen, harik eta 1979an ihes egitea lortu zuen arte. Denbora horretan hainbat aldiz epaitu zuten, eta epaiketa guztietan libre geratu zen, 1977koan izan ezik; 1973ko tiroketan polizia bat erailtzeagatik epaitu zuten, eta erruduntzat jo zuten. Kartzelatik ihes egin ostean, 1984an Kubara alde egin zuen, non asilo politikoa onartu baitzioten. 2013az geroztik FBIren hamar terrorista bilatuenen zerrendan dago.
 
== Lehen urteak ==
'''Assata Olugbala Shakur''', jaiotzez '''JoAnne Deborah Byron''' eta ezkontzaz '''JoAnne Chesimard''', New York Hiriko Queens auzoan jaio zen, eta New York Hiriaren eta Ipar Karolinako Wilmington hirien artean hazi zen. Hainbat aldiz etxetik alde egin ostean, Evelyn izebak —gerora abokatu izango zuenak— etxen hartu zuen. Ikasketak amaitu bitartean, beltzen eskubideen aldeko ekintza politikoetan parte hartzen hasi zen. Gogaide zuen Joe Chesimard-ekin ezkondu zen, eta handik eta urte batera banantzea erabaki zuten. Ikasketak amaitu ondoren, Pantera Beltzak alderdi politikoko kide izan zen denbora batez; garai hartan, 'esklabu izen' zuenari (JoAnne Chesimard) uko egin eta Assata Olugbala Shakur izena hartu zuen. Gero, alderdia utzi eta Beltzen Askapenerako Armada mugimenduarekin bat egin zuen. Polizia atzetik zuela eta, bere burua ezkutatu beharrean aurkitu zen.
 
== Tiroketa eta kartzela ==