Vukovarko ur-dorrea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «thumb|Gerra ondoren dorrea gelditu zen moduan gorde nahi dute. '''Vukovarko ur-dorrea''' (Kroazieraz: ''Vukovarski vodotoranj''...»
(Ez dago alderik)

13:14, 12 abuztua 2017ko berrikusketa

Vukovarko ur-dorrea (Kroazieraz: Vukovarski vodotoranj) Vukovar Kroaziako ur dorre ezaguna da. Kroaziako Independentzia Gerraren aztarna bezala gordetzen da eta garai hartako ikurra da noiz ur-biltegia eta hiria bera serbiarrek txikitu egin zuten.

Gerra ondoren dorrea gelditu zen moduan gorde nahi dute.

Historia

Dorrea 1960. hamarkada amaieran eraiki zen. Plan lantegiak diseinatu eta Hidrotehna Zagreb enpresak eraiki zuen. Vukovar hiriko parkean, Najpar-Basca parkean, eraiki zen, Mitnica barrutian. Garaiera 50,3 metrokoa da eta 2.200 m²ko zabalera. Gerra zibila baino lehen goiko aldean jatetxe panoramikoa zegoen. Vukovarren aurkako erasoetan serbiarren artileriak 600 aldiz baino gehiago dorrea jo zuten. Setioa hilabeteak iraundu zuen eta, azkenik serbiarrek hiria hartu zuten. garai horretan 1.600 pertsona hil ziren, 800 desagertu ziren eta 42.000 inguru ihes egin zuten. 1991ko azaroaren 18an Vukovar erori zen eta ondorengo errepresioa latza izan zen. Serbiako gudarostea, bestetik, akituta gelditu zen. Hiria 1998 arte serbiarren eskuetan egon zen; urte horretan, era baketsuz, serbiarrek kroaziarrei hiria itzuli zieten.

Behin gerra bukatuta, dorrea zegoen bezala gordetzea erabaki zuen Kroaziak. Dorreak ez du jatorrizko egoera berreskuratuko eta ingurua oroimenaren monumentua izango da.[1]

 
Ur dorrea errepidetik ikusita.

Erreferentziak

Kanpo loturak

(Gaztelaniaz):Dorrea Dbpedia webgunean.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vukovarko ur-dorrea