Petti: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
20. lerroa:
== Taldea ==
 
Juan Luis Perez Mitxelena ([[Bera]], [[1973]]) da Pettiren jatorrizko izena. Musikarekin lehenengo kontaktua Noise Hole taldean izan zuen, hamasei urterekin. Geroago, bide esperimentalago bati ekin zion Zup taldearekin batera, baina 1997ra arte ez zen bakarka aritzera ausartu. Haren izena [[Gaztelupeko Hotsak]] zigiluari lotuta dago; izan ere, Soraluzeko (Gipuzkoa) diskoetxearekin argitaratu ditu orain arteko lan guztiak. Lehenengoa [[Amets bat (Petti)|Amets bat]] (Gaztelupeko Hotsak, 1999) izan zen, Billy Bragg, [[Nick Cave]] eta Nick Drakeren eraginpean egindako diskoa. Lan horretatik hasita, lan guztietan hainbat lagun izan ditu alboan; gehienak, Berako musikariak. Beñardo Goietxek ([[Morau eta Agotak]]) lagundu dio beti koruetan eta hitzak idazten, adibidez.
 
Bi urte geroago, [[Arrazoiak]] (Gaztelupeko Hotsak, 2001) kaleratu zuen. Arima rockzalea duen diskoa izan arren, [[Folk musika|folk]] delakora begira jarri zen bakarlari beratarra, abestiak gitarra eta ahots soilez eratuz. Urte berean, Nafarroako Bertsozale Elkarteak kaleratutako Nafarroa, hitza dantzan bilduman (Gor, 2001) parte hartu zuen, "Isiltasuna oihuka" abestiarekin. [[Etxeko uzta]] hirugarren lana (Gaztelupeko Hotsak, 2002) izen bereko taldearekin grabatu zuen: Iñigo Telletxea (baxua), [[Joseba Irazoki]] (gitarra) eta Aitor Garzia Maikel (bateria). Disko elektrikoa da, Pettik grabatu duen rockeroena. 2003ko Gasteizko [[Azkena Rock Festival]] jaialdian aurkeztu zuen, besteak beste The Hellacopters, Steve Earle eta [[Iggy Pop |Iggy Pop & The Stooges]] taldeekin. Halaber, zenbait kontzertu eman zituen Terry Lee Hale songwriter estatubatuarrarekin Euskal Herrian eta Espainian zehar.