Ibn Tufail: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Ibn Tufail'''<ref>{{Euskaltzaindia181|orrialdea=12}}</ref> ([[arabiera]]zko izen osoa: أبو بكر محمد بن عبد الملك بن محمد بن طفيل القيسي الأندلسي '''Abu Bakr Muhammad ibn Abd al-Malik ibn Muhammad ibn Tufail al-Qaisi al-Andalusi''' ([[Guadix]], [[1105]] inguru - [[Marrakex]], [[1185]] edo [[1186|86]]), '''Abubazer''' edo '''Abentofail''' ere deitua, andalustar filosofoa izan zen. [[Avempace|Ibn Bajja]]ren garaikidea eta jarraitzailea izan zen. Politikari, jakintsu eta filosofo gisa nabarmendu zen. [[Abu Yaqub Yusuf]] [[almohade dinastia|almohadeen]] printzearen bisirra eta sendagilea zen, eta herri askotako jakintsuen bilgune bihurtu zuen printzearen gortea. Ibn Tufaylen zientzia lan gehienak galdu badira ere, astronomian [[Nikolas Koperniko|Koperniko]] edo [[Galileo Galilei|Galileoren]] aitzindari izan zela dirudi. Haren filosofia, aldiz, ondo ezagutzen da; eragin handia izan zuen eleberri alegoriko bat idatzi zuen, ''Ilayy b. Yakzan'' (''Zaindariaren seme bizia'', mendebaldean ''Philosophus Autodidactus'' tituluarekin ezagutzen dena). Liburu horretan hartu zuen oinarria, adibidez, [[Baltasar Gracián]] filosofo espainiarrak bere ''El criticón'' lanean; [[Gottfried Wilhelm Leibniz|Leibniz]] eta [[Baruch Spinoza|Spinozak]] biziki goretsi zuten. Bere garaian nagusi ziren bi pentsamendu joeren sintesia egiten du Ibn Tufaylek: Ibn Bajjaren peripatetismoa, espekulazio-zientziak lehen mailan jartzen zituena, eta meditazioaren bidea, [[Avizena|Ibn Sinaren]] ustez intuizio estatikora daramana. Betiere filosofia eta erlijioaren arteko lotura dago Ibn Tufaylen filosofiaren oinarrian: bide horretatik, betiere garai hartako ortodoxia musulmana saihestuz, arrazoiaren bidezko ezagutza bultzatzen saiatu zen Ibn Tufayl.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
{{Biografia zirriborroa}}
{{DEFAULTSORT:Ibn Tufail}}
 
{{Bizialdia|1100eko hamarkadako|1185eko|Ibn Tufail}}
[[Kategoria:Granada probintziako jendea]]
[[Kategoria:Al Andaluseko filosofoak]]
[[Kategoria:Al Andaluseko idazleak]]
[[Kategoria:Al Andaluseko medikuak]]
[[Kategoria:1100eko hamarkadako jaiotzak]]
[[Kategoria:1185eko heriotzak]]