Mamarigako funikularra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Laukatu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Laukatu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
32. lerroa:
'''Mamarigako funikularra ''' edo '''Mamarigako anezka''' [[Bilboko metroa|Bilboko metro sareko]] trenbide bat da, zeinak [[Santurtzi]]ko udalerriko [[Mamariga]] auzoa eta [[Santurtziko geltokia (Bilboko metroa)|Santurtziko metro geltokia]] lotzen baitituen. Mamarigako geltokia Itsasoko Ama plazan dago kokatuta, eta sarbide zuzena dauka metroaren 2. lineara. Trenbidea [[2010]]eko irailaren 3an jarri zen martxan, eta [[Bizkaiko Garraio Partzuergoa|Bizkaiko Garraio Partzuergoaren]] 2. tarifa-gunean dago.
 
Trenbideak lurpeko bi anezka gidarigaberen bitartez batzen ditu Itsasoko Ama enparantzan kokatzen den [[Mamarigako geltokia]] eta Gernika parkeko [[Santurtziko geltokia (Bilboko metroa)|Santurtziko metro geltokia]]. Anezka bakoitza bidaia batean 45 lagun garraiatzeko gai da,<ref>{{erreferentzia|url=http://www.garraioak.ejgv.euskadi.net/contenidos/informe_estudio/panoram2012/eu_def/adjuntos/Garraio%20Pano%202012.pdf|egilea=Euskadiko Garraio Behatokia|artikulua=Euskadiko Garraioaren Panoramika 2012|sartze-data=2014-06-20|formatoa=PDF}}</ref> 400 metro luzerako tunel bat zeharkatuz, eta %20ko malda 1,6 minututan igoz, 6m/seg-ko abiaduraz.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=45-FUL Mamariga {{!}} Referencias|url=https://www.doppelmayr.com/es/productos/referencias/45-ful-mamariga/|sartze-data=2017-08-03}}</ref> [[Mamariga]]ko sarbidean ''fosterito'' itxurako sarrera eta 8 lagunentzako igogailua dago, eta Santurtziko geltokiko ''mezzanina'' nagusian du irteera.
 
Trenbide hau ez zegoen aurreikusia metroaren 2. linearen hasierako proiektuan. Anezkaren eraikitze lanek eraginda, [[Santurtziko geltokia (Bilboko metroa)|Santurtziko geltokiaren]] irekiera atzeratu behar izan zen, eta anezkaren martxan jartzea ere hainbat hilabetez atzeratu zen, eraikuntza zailtasunen ondorioz.