Aro Modernoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
182. lerroa:
=== Ingalaterrako iraultzak ===
[[Elisabet I.a Ingalaterrakoa|Elisabet I.a]] [[1603]]an hil zen seme-alabarik gabe. Tronua [[Eskozia]]ko [[Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoa|Jakue VI.a]]ri egokitu zitzaion, [[Enrike VIII.a Ingalaterrakoa|Enrike VIII.a]]ren birbiloba baitzen. Horrela, [[Ingalaterra]]k eta Eskoziak errege bakarra zuten, bereiz egon arren. Jakue I.aren ondorengoa [[Karlos I.a]] izan zen, eta arazoak izan zituen maiz [[Ingalaterrako Parlamentua]]rekin, nori zer zegokion, batik bat [[zerga]]k ezartzeko orduan. [[1629]]tik [[1640]]ra bitarte Parlamenturik gabe gobernatu zuen. [[1642]]an gatazkak [[Ingalaterrako Gerra Zibila]] piztu zuen.
[[Fitxategi:Oliver Cromwell by Samuel Cooper.jpg|thumb|eskuinera|Oliver Cromwell]]
 
Gerra Zibilak erregearen exekuzioa ekarri zuen [[1649]]an. Ingalaterran monarkia amaitu zen, eta ''Commonwealth'' zeritzon errepublika hasi. Karlos I.aren semea, [[Karlos II.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa|Karlos II.a]], errege izendatu bazuten ere Eskozian, atzerrira joan behar izan zuen Ingalaterra inbaditzen saiatu eta Worcester-ko gudua galdu ondoren. [[1653]]an, [[Oliver Cromwell]] izeneko militar eta politikari nabarmenduak botereari atxiki eta ''Lord Protector'' izendatu zuen bere burua. [[1658]]an hil arte gobernatu zuen. Gero, [[Richard Cromwell|Richard]] semeari egokitu zitzaion gobernua, baina interes gutxi izanik halako gaietan, uko egin zion botereari. Burutzarik gabe, liskarrak zabaldu ziren, eta monarkia lehengoratzeko gogoa handitu zen. [[1660]]an, Karlos II.a Britainiara itzuli eta monarkia berrezarri zen.