«Estuardo etxea»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
(zuz)
t
Etxe honen arbasoak Fitzalan leinua dira, [[Bretainia|Bretainiakoa]], eta XII. mendean heldu ziren, [[Dabid I.a Eskoziakoa|Dabid I.a]] eskoziarren erregeak Europa kontinentaleko beste familia batzuekin batera (Bruce, Douglas, Giffard...) Eskoziara gonbidatuta eta, haiekin batera, burguak, monasterioak eta lurrak populatzeko herritar anglosaxoiak heldu ziren Eskozia hego eta ekialdera. Egungo [[Renfrewshire]]<nowiki/>n finkatu ziren. Normandiarren frantses kultura eta hizkuntza ekarri zituzten aldean, eskoziar eliteak imitatzen saiatu zirenak.
 
Dabid erregeak bere oinordekoentzat EskoziakoZerbitzari[[Eskoziako zaindariak|Eskoziako Zerbitzari]] Nagusia titulua sortu zuen, ''High Steward of Scotland'', luze gabe leinuaren izen bilakatua: gurean Estuardo adierazitakoa. Ingalaterrarekin izandako harremanen eta gerren ondorioz, Estuardotarrek hango ohituren eragina ezarri zuten gortean. [[Jakue IV.a Estuardo|Jakue IV.a]]<nowiki/>k, artean, bazekien gaelikoz hitz egiten, baina ez Ingalaterrako oinordeko ere bilakatutako [[Jakue V.a Estuardo|Jakue V.a]]<nowiki/>k, umetan errege bilakatuak. Harekin batera, Eskozia-Ingalaterra uztartuta geratu ziren Estuardo etxearen eskutik.
 
Horrek, baina, areagotu egin zituen Ingalaterrako gorteko manera elitista eta ohitura urrunak hartutako erregeen eta eskoziar jaun eta tradizioen artean, baita borroka biziak piztu ere, erlijioari lotuak. Jakue VI.a Ingalaterrako I.a bilakatu zen. Ingalaterrako dinastiaren lehenbiziko garaia [[1649]]an [[Errepublika]] aldarrikatu zen arteraino luzatu zen. Hamarkada baten ondoren Estuardotarrak monarkiara itzuli eta [[1689]]. urte arte mantendu ziren, urte honetan [[Jakue II.a Ingalaterrakoa eta VII.a Eskoziakoa|Jakue II.a Ingalaterrakoa]] erregetzatik kendu eta bere ordez [[Gilen III.a Ingalaterrakoa eta II.a Eskoziakoa|Gilen III.a Orangekoa]] jarri zuten.