«Estuardo etxea»: berrikuspenen arteko aldeak

geh
t (Bot: reemplazo de categoría Estuardo leinua por Estuardo etxea)
(geh)
'''Estuardo etxea''' ([[ingeles]]ez ''Stuart'' edo ''Stewart'') [[1371]] eta [[1693]] bitartean [[Eskozia]]ko erregetzan egon zen [[dinastia]] edo familia izan zen. 1603tik aurrera baita [[Ingalaterra|Ingalaterran]] ere [[Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoa|Jakue I.aren]] eskutik.
 
Etxe honen arbasoak Fitzalan leinua dira, [[Normandia]]koa, eta XII mendean heldu ziren, Eskoziako erregeek Europa kontinentaleko beste familia batzuekin batera Eskoziara gonbidatuta eta, haiekin batera, hiribildu berriak, monasterioak eta lurrak populatzeko herritar anglosaxoiak heldu ziren Eskozia hego eta ekialdera.
Leinu honen jatorria [[frantziar]]ra da, Eskoziara [[Erdi Aroa|Erdi Aroan]] heldu zirelarik.
 
Dinastia honen lehenbiziko garaia [[1649]]an [[Errepublika]] aldarrikatu zen arteraino luzatu zen. Hamarkada baten ondoren Estuardotarrak monarkiara itzuli eta [[1689]]. urterarte mantendu ziren, urte honetan [[Jakue II.a Ingalaterrakoa eta VII.a Eskoziakoa|Jakue II.a Ingalaterrakoa]] erregetzatik kendu eta bere ordez [[Gilen III.a Ingalaterrakoa eta II.a Eskoziakoa|Gilen III.a Orangekoa]] jarri zuten. Hau hil ostean, bere ordez Estuardo dinastiako azken monarka ipini zen: [[Ana I.a Britainia Handikoa]], erregina honek [[1714]]. urterarte [[Britainia Handia]] eta [[Irlanda]]ko lehenbiziko monarka bilakatzea lortu zuelarik. Azken erregina hau ondorengorik gabe hil zenean, bere senitarteko hurbila zen [[Jurgi I.a Erresuma Batukoa|Jurgi I.a Britainia Handikoa]] errege bilakatu zen, honenbestez [[Hannover etxea]] erregetzan ezarri zen.