Luigi Pirandello: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t bizialdia
30. lerroa:
Ezaugarri hauek dira nabarmenenak: antzerki-modu tradizionalak iraultzea, psikologiari dagozkion arazoak lantzea, eta gizarte-liskarren eta gizabanakoen arteko harremanek gizartean duten zereginaren sena izatea. Urte horietako obra handietan gizonari buruz egiten du Pirandellok gogoeta antzerkiari buruz bezainbat, eta gogoeta hori aldi berean egina da, gizonaren bizitza antzerkia delako, eta antzokia delako gizonak bere buruaz gogoeta egiteko baliatzen duen lekua.
 
''[[Sei Personaggipertsonaia autore bila|Sei personaggi in Cercacerca d'Autoreautore]]'' (1921, ''Sei pertsonaia egile baten bila'') antzerki-lanak eman zion hasiera bai aldi hari, eta bai egileak nazioartean izan zuen arrakasta handiari ere. Azaletik melodrama erabatekoa izanik, funtsean barne-bizitzaren azterketa egiten du, eta antzerkira aldatzen du azterketa hori. Antzerkia antzerkiaren baitan esan dakiokeen horren tankera bertsuko obrak dira ''Ciascuno a Suo Modo'' (1924, ''Nork bere modura'') eta ''Questa Sera si Recita a Soggetto'' (1930, ''Gaur gauean gai jarritako errezitaldia'').
 
1928tik aurrera, Pirandellok bere nobeletan aipatuak zituen gai batzuk oso bestelako teknikaz antzerkirako moldatu zituen: ''La Nuova Colonia'' (1928, ''Kolonia berria''), ''Lazzaro'' (1929) eta amaitu gabeko ''I Giganti della montagna'' (1931, 1934, 1937, ''Mendiko erraldoiak'').